Andosilla

Nafarroa Garaiko udalerria


Andosilla[3] ([anðos̺iʎa]) Nafarroako hego-mendebaldean dagoen udalerria da, Lizarrerria eta Erriberan kokatutakoa. Nafarroako hiriburutik 76 kilometrora dago.

Andosilla
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Andosillako bandera
Bandera

Andosillako armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
EskualdeaGoi Erribera
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Andosilla
AlkateaJosé Manuel Teres Azkona (UPN)
Posta kodea31261
INE kodea31015
Herritarraandosillar
Geografia
Koordenatuak42°22′37″N 1°56′31″W / 42.376944444444°N 1.9419444444444°W / 42.376944444444; -1.9419444444444
Azalera51,51 km²
Garaiera306 metro
Distantzia76 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria2.980 (2023:  162)
alt_left 1.346 (%45,2)(2019) (%46,9) 1.397 alt_right
Dentsitatea57,75 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 19,22
Ugalkortasuna[1]‰ 39,56
Ekonomia
Jarduera[1]% 75,48 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 11,55 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 4,20 (2018: %2,88)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.andosilla.net

Geografia aldatu

Inguru naturala eta kokapena aldatu

Lizarrako merindadearen hegoaldeko muturreko herria da. Ega ibaiak herri zeharkatzen du, eta herria ibai honen ezkerraldean dago. Herrira heltzeko N-122 errepidea hartu behar da Lizarra-San Adriango norabidean.

Andosillako herri mugakideak, honakoak dira: Iparraldean Lerin, hegoaldean Errioxako Autonomia Erkidegoa eta San Adrian, ekialdean Faltzes eta Azkoien eta mendebaldean Sartaguda.

Klima eta landaredia aldatu

Klima eta landaredia mediterranear motakoak dira. Urteko batez besteko tenperatura 13 eta 14 gradu artekoa eta prezipitazioak 400 eta 450mm bitartekoak dira. Orokorrean nahiko euri gutxi egiten du (50-60 egun baino ez urte osoan), eta prezipitazioak ugariagoak izaten dira udaberri eta udazkenean. Udak oso lehorrak izaten dira, ekaitzen batek utzitako euriaz gain, ia ez du euririk egiten, eta iparreko zierzo haizeak gogor jotzen du urte osoan zehar (haizearen eragina nabariagoa da neguan dena den).

Nekazaritza eta abeltzaintzaren hedapenak ia erabat desagerarazi dute Andosilla gizakien agerpenaren aurretik estaltzen zuen jatorrizko landaredia. Gaur egun 44 hektarea makal baino ez dira geratzen. Horrez gain, XIX. mendetik aurrera birlandaturiko 45 hektarea pinu daude.

Estazio meteorologikoa aldatu

Herrigunearen kanpoaldean, itsasoaren mailatik 309 metrora, Nafarroako gobernuak 1991ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[4]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.


Auzoak aldatu

El puente, La villa, El regadío, Barrio de Santa Cruz, Las conejeras, El Barranco eta Las Eras herriko auzoak dira.

Demografia aldatu

XX. mendean zehar goranzko joera ahula izan zuen populazioak, baina bigarren erdialdean 2.500 biztanleen inguruan egonkortu zen. XXI. mendeko lehen hamarkadan, berriz, hazkunde esanguratsua gertatu zen.

Andosillako biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 437 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %15,57a (Nafarroako batezbestekoaren gainetik).

Politika aldatu

Udaletxea aldatu

Udalerriaren gunerik garaienean dago, eta XVIII. mendean altxatu zen. Udaletxeak gaur duen itxura, Victoriano del Val arkitekto laguntzaileak 1956ean zuzenduriko eraberritze lanen ondorio da. Udala alkatea eta hamar zinegotzik osatzen dute.

  • HELBIDEA: San Cosme plaza, 1

Udal hauteskundeak aldatu

Andosillako alkatea PSN alderdiko Juan Enrique Sanzo Andrés atera zen 2007ko udal hauteskundeetan. Udaleko hamaika zinegotzietatik bost lortu zituen Nafarroako Alderdi Sozialistak. Baliogabeko botoak 11 izan ziren (emandako guztien %1,91a) eta zurizko 7 boto izan ziren (botoen %1,24a). Abstentzioa %15,67koa izan zen.

Andosillako Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
PSN 692 5
UPN 484 4
Nafarroa Bai 170 1
CDN 165 1
EKA 15 0

2011n UPN izan zen nagusi (6 zinegotzi) eta alkate José Manuel Teres Azkona aukeratu zuten; PSNk 5 lortu zituen eta CDNk bat ere ez.

Andosillako Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
UPN 695 6
PSN 582 5
CDN 86 0

Alkateak aldatu

Hauek izan dira Andosillako azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia
1979 1983
1983 1987
1987 1991
1991 1995
1995 1999
Manuel Osorio 1999 2003 UPN
Manuel Osorio 2003 2007 UPN
Juan Enrique Sanzo 2007 2011 PSN
Jose Manuel Teres Azcona 2011 2015 UPN
Jose Manuel Teres Azcona[5] 2015 2019 UPN
Francisco Javier Sanz Itarte[5] 2019 Jardunean PSN[6]

Azpiegitura eta garraioak aldatu

Autobuses Olloqui aldatu

Autobuses Olloqui autobus konpainiak Andosilla Calahorrarekin batzen du. Autobus lineak, honako ibilbidea egiten du:

Conda aldatu

Condaren Iruñea eta Lodosa bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Eguneko zerbitzu bakarra izaten da norabide bakoitzean.

Kultura aldatu

Euskara aldatu

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Andosilla eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %1,31k zekien euskaraz hitz egiten.

Jaiak eta ospakizunak aldatu

Andosillako jaiak urtarrilaren 20an ospatzen dira San Sebastianen omenez, eta irailaren 7tik irailaren 13ra Cercako Ama Birjinaren omenez. Horrez gain, iraileko lehen astean zehar "Gazteriaren jaiak" antolatzen dira.

Andosillako Pasioa aldatu

Urtero, 1991. urtean hasita, Jesusen gurutzefikapen eta viacrucisaren antzezpena burutzen dute Andosillatarrek "Marcha Joven" izeneko taldearen eskutik. Antzezpena Ostiral Santuan hasten da herriko kaleetan, eta kaleak, kristo ondorengo 33. urteko Jerusalemen antzera apaintzen dira.

Egun horretan bertan, arratsaldez, Hileta Santuaren prozesioa egiten da, herritarrek gainean eramaten dituzten hainbat irudi erlijioso kalera ateraz. Irudi hauetako batzuk, gurutzefinkatzearena esaterako XVI. mendekoak dira. Azkenik, Berpizkundeko igandean, Topaketaren prozesioa antolatzen da, Jesusen piztuera ospatzeko.

Kirolak aldatu

Ondasun nabarmenak aldatu

 
Andosillako eliza.
  • Gurutze Santuaren baseliza: Antzinako Resa izeneko herrixka erromatarraren kokalekuan dago. Urtero, maiatzaren 3aren hurbilen dagoen igandean baselizarako erromeria antolatzen da. Gaur egungo baseliza eraikin berria da, jatorrizko baseliza 1970eko hamarkadan egondako sute baten ondorioz suntsitu zelako.

Herri senidetuak aldatu

Andosilla Errioxako Arnedorekin dago senideturik 1989. urteaz geroztik.

Andosillar ezagunak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
  3. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  4. Nafarroako Meteorologi Agentziaren webgunea.
  5. a b (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-16).
  6. «LIZARRAKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA Aurkeztutako hautagai-zerrendak» NAO 78. zenbakia, 2019ko apirilaren 24a, asteazkena (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa