Ziertzoa edo Bagurrina Ebroko haranean ematen den ipar-mendebaldeko haize fresko eta lehor bortitza da. Urteko edozein hilabetetan eman daiteke baina normalean neguan eta udaberri hasieran azaltzen da.

Erriberako bardo, ziertzotik babesten duena.

Mediterraneo itsasoa eta Bizkaiko golkoaren arteko presio ezberdintasunarengatik sortzen da, Mediterraneo itsasoan behe presio gune bat eta Bizkaiko golkoan presio handiko gune bat daukagunean. Haizea batzuetan oso zakarra izan daiteke eta toki haizetsuenetan 100km/h abiadurak erraz harrapatzen ditu. Bardean neurtu zen Euskal Herrian Ebroko haranean inoiz neurturiko haize abiadura bortitzena, 145km/h-koa. Ziertzoak Ebro haraneko bizitza baldintzatzen du. Haize lehortzailea izanik, landareek aurre sortutako lehortasunari aurre egin behar diote. Gainera nekazariek beraien landaketak babestu behar izaten dituzte haize honetatik.

K.a. II. mendekoa da haize honen inguruan ezagutzen den lehen aipamena, Katon Maiorrek bere kroniketan cercio izena erabiltzen du haize honi buruz hitz egiteko. Bere idatzien arabera gizon armatu bat botatzeko moduko indarra zuen haize honek.

Kanpo estekak

aldatu