Martin Ugalde Kultur Parkea

Martin Ugalde Kultur Parkea Andoaingo (Gipuzkoa) ipar-ekialdeko gune bat da, Gudarien hiribidean kokatua, euskarari eta euskal kulturari lotutako hainbat enpresa, erakunde eta elkarte biltzen dituena. 2002an inauguratu zen, eta izena Martin Ugalde andoaindar idazleari zor dio. Bertan dute egoitza, besteak beste, Berria egunkariak, Euskalgintzaren Kontseiluak, Gaindegiak, Aztikerrek, Soziolinguistika klusterrak eta Euskal Herrian Euskarazek.

Martin Ugalde Kultur Parkea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaAndoain
Koordenatuak43°13′25″N 2°00′53″W / 43.223667°N 2.014822°W / 43.223667; -2.014822
Map
Historia eta erabilera
Inaugurazioa 2002
Izenaren jatorriaMartin Ugalde

Parkearen eraikin zaharrenak Laborde Anaiak enpresakoak izanak dira, 20. mendeko arkitektura arrazionalistako Gipuzkoako adibide bikainetakoa.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu