San Martin Tourskoaren eliza (Andoain)
eraikitako euskal ondare nabaria Andoainen
San Martin Tourskoaren eliza Gipuzkoako Andoain udalerriarn herrigunean dagoen eliza bat da, Goikoplazan dago, Andoaingo udaletxea eta pilotalekuaren alboan. XVIII. mendearen bigarren erdialdean eraikia, barroko estiloa du.
San Martin Tourskoaren eliza | |
---|---|
![]() | |
![]() San Martin Tourskoaren elizaren aurrealdea. ![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Andoain |
Koordenatuak | 43°13′11″N 2°01′14″W / 43.21982°N 2.02044°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVIII. mendea - |
Erlijioa | katolizismoa |
Arkitektura | |
Estiloa | Barrokoa |
Ondarea | |
1 | |
Gurutze latindar oinplanoa, hiru zati-gurutzatuz osatutako nabea eta abside poligonala ditu. Gurutzadura ganga erdiesferiko batean amaitua dago. Gangak gurutzatuak dira eta nerbioak zutabe klasikoen gainean doaz. Elizaren aurrealdeko erdialdean dagoen dorrea bereziki nabarmentzen da.