Leitzaran Institutua
Leitzaran Institutua, ofizialki IES Leizaran BHI, Andoaingo Bigarren Hezkuntzaren Institutua da. Eskola herriaren goiko partean dago kokatuta. Bi eraikuntza ditu, bata, nagusia, Plazaola kalean, bestea, polikiroldegia, goiko partean.
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/5/55/IES_Leizaran_BHI.jpg/220px-IES_Leizaran_BHI.jpg)
Historia
aldatuIkastetxe hau 1991an Hernaniko Institutuaren adar moduan sortu zen[1] eta hurrengo urtean, 1992an, ikastetxe autonomo gisa antolatu zen[2]. 2017an institutuaren 25.urtemuga ospatu zen. Dena dela, eraikina zaharragoa da.
Eskaintza
aldatuInstitutu honetan DBH, Batxilergoa eta Goi Mailako Hezkuntza Ziklo bat, Gizarteratzea, irakasten da. Ikastetxearen edifizioa zaharragoa da, 80. hamarkadakoa; aurretik bertan Oinarrizko Hezkuntza Orokorraren eskola zegoen. Gaur egun ikastetxea Lanbide Heziketako Ikaslan eta Bigarren Hezkuntzako BIHE (Institutu Publikoen Zuzendari Elkartea) sareetako partaidea da.