Sorabilla Gipuzkoako udalerri-ohi bat da, egun Andoaingo auzoa dena.

Sorabilla
 Euskal Herria
  
Map
Kokapena
Herrialdea Gipuzkoa
UdalerriaAndoain
Geografia
Koordenatuak43°12′44″N 2°02′05″W / 43.21222°N 2.03472°W / 43.21222; -2.03472

Kokapena

aldatu

Andoaingo hirigune nagusiak eta beste auzoak ez bezala, Oria ibaiaren eskuineko ibarrean dago. Adunarekiko mugan dagoen Belkoain mendiaren hegoaldean dago gune historikoa.

N-1 errepidearen azpitik pasatuta, Azelain dorretxearen ondoan dagoen izen bereko zubia zeharkatuta berehala hasten da Karrika auzoa eta hortik herriko erdialderaino etxe-continuum bat dago.

Berez herri zaharra Sorabillako San Martin elizaren ondoan dagoen plazaren inguruko etxe eta baserriek osatua da. Horretaz gain auzo barreiatu anitz ere badaude; azken urteetan, gainera, etxemultzo berriak (txaletak eta beste) eraiki dira.

Historia

aldatu

Herri-ohi honen idatzizko lehen aipu ezaguna 1397koa da; orduan Aiztondoko Alkatego Nagusiaren kidea zen, Larraul, Asteasu, Urnieta, Astigarraga eta apurka-apurka banatuz joan ziren beste herri batzuekin batera. 1843an Asteasu eta Sorabilla besterik ez ziren geratu eta hori dela eta elkargoa desagertu zen eta udalerria osatu zuen, 1882an Andoainek anexionatu arte.

Aipamen historiko bat

aldatu
 
Sorabillako San Martin eliza.

Ibarguen-Cachopin kronikak Karlos V enperadoreari Flandesetik zetorrela 1539an gertaturikoa aipatzen du; Sorabillako bi aitonen seme bidera atera eta hauxe esan omen zioten:

Kosk, Errege, kapela gorri!

Atxul ona, Sorabilan bost etxe;

Bost etxeak, bost urre.

Errege jauna, egiezu

Alkabalez mertxede.

Eta "alkabala" edo zerga horretatik libratu ei ziren sorabillarrak.

Demografia

aldatu

Udalerria izateari utzi zionean 300 biztanle baino gutxiago zuen (1860: 269). Mende bat beranduago ia populazio berbera zuen: 1970ean 378. Etxe-multzo berriak eraikitzearekin batera, biztanleria asko emendatu zen, baina XXI. mendean 1.000 biztanleen langatik behera jaitsi zen berriro.

Sorabillako biztanleria

Eraikinak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa