Inoren Ero Ni
Euskal musika taldea
Inoren Ero Ni 2002. urtean Andoainen (Gipuzkoa) sortutako euskal rock musika taldea da.
Inoren Ero Ni | |
---|---|
Inoren Ero Ni taldea Ttan-ttakun irrati librearen festan Donostiako Gazteszenan. | |
Datuak | |
Jatorria | Andoain |
Musika mota | Rock, Hardcore |
Urteak | 2002- |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Metak, Bidehuts |
Taldekideak | |
Okene Abrego Borja Iglesias Mariano Hurtado Guantxe | |
Lehengo taldekideak | |
Drake Mikel Txopeitia | |
Informazio gehigarria | |
Historia
aldatu2002. urtean Eneko, Mikel eta Drake BAP!! musika taldekoak, Borja Purr taldeko gitarra-jotzaile ohiarekin elkartu ziren abesti berriak entseatzeko. Entsegu horietatik Inoren Ero Ni jaio zen[1].
2003an Kaki Arkarazoren eskutik Inoren Ero Ni diskoa grabatu zuten Estudios Garaten eta Metak diskoetxearen zigilupean.
2007an taldeak bigarren diskoa grabatu zuen. Ondoren, Drakek nekea zela eta, taldea uztea erabaki zuen. Ondorioz, taldeak ekin zion baxu-jotzaile berri bat bilatzeari Mariano Hurtado El Hombre Burbuja eta Lazy Lizard taldeetan izandako andaluziarra aurkitu zuen arte.
Taldekideak
aldatu- Eneko Abrego "Okene" - ahotsa.
- Mariano (2008tik aurrera) - baxua.
- Borja - gitarra.
- Guantxe - Bateria.
Taldekide ohiak
aldatu- Drake (2002-2007) - baxua.
- Mikel Abrego "Mikeli" (2002-2011) - bateria eta samplerrak.
Diskografia
aldatuDiskoak
aldatu- Inoren Ero Ni (Metak, 2004)
- Gronhölm (Bidehuts, 2008)
- Fosbury[2] (Bidehuts, 2009)
- Fregoli[3] (Bidehuts, 2011)
- IENNEI[4] (Bidehuts, 2016)
- Il cercatore di perle[5] (Bidehuts, 2019) - 4 abesti
EP eta Singleak
aldatuIkus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Inoren Ero Ni. (Noiz kontsultatua: 2017-03-23).
- ↑ «Fosbury» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-05).
- ↑ «Fregoli» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-05).
- ↑ «IENNEI» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-05).
- ↑ «Il cercatore di perle» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-05).