Hegoaldeko Sandwichak
Hegoaldeko Sandwichak[1] britainiar kontrolpean dagoen 310 km²ko sumendi-uhartedi azpiantartiarra dira. Auzitan dago uhartediaren jabetza, Erresuma Batuak bere itsasoz bestaldeko lurraldetzat dituzte Hegoaldeko Georgiak eta Hegoaldeko Sandwichak. Argentinak, bere aldetik, Hego Atlantiko Uharteen barrutiaren zatia dela aldarrikatzen du, Suaren Lurraldea, Antartika eta Hego Atlantikoko Uharteak izeneko probintziaren barne.
Hegoaldeko Sandwichak | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Belinda mendia |
Garaiera | 1.310 m |
Mota | uharte multzoa |
Azalera | 310 km² |
Eponimoa | John Montagu |
Geografia | |
![]() ![]() | |
Koordenatuak | 57°45′S 26°30′W / 57.75°S 26.5°W |
UTC ordua | UTC−04:00 |
Honen parte da | Hegoaldeko Georgiak eta Hegoaldeko Sandwich uharteak |
Estatu burujabe | ![]() |
Herrialde jakin bateko administrazio-lurralde-entitate baten izendapena | Itsasoaz haraindiko britainiar lurralde |
Itsasoaz haraindiko britainiar lurralde | ![]() |
Ur-gorputza | Ozeano Atlantikoa Scotia itsasoa |
Historia
aldatuBritainiarrek uhartediari "Hegoaldeko Sandwich" izena jarri zieten, Sandwich uharteetatik (egungo Hawaii) bereizteko. James Cookek 1775 urtean iparraldean dauden zortzi uharteak aurkitu zituen eta Fabian Gottlieb von Bellingshausenek 1819 urtean hegoaldean dauden hirurak.
Erresuma Batuak 1908an bere jabetza aldarrikatu zuen eta Argentinak 1938an.
1955eko urtarrilaren 25etik 1956ko udaraino, Argentinak Thule uhartean base bat izan zuen. Uharte berean 1976tik 1982ra base zientifikoa izan zuen. Erresuma Batuak 1977an formalki protesta egin zuen eta Malvinetako Gerran basea bota zuen.
Banaketa
aldatuHauexek dira Hegoaldeko Sandwich uharteak, iparraldetik hegoaldera:
Ingelesezko izena (Gaztelaniazko izena) | Azalera | Mendirik altuena | Kokapena | |
Traversay uharteak | ||||
Protector Shoal | — | Protector Shoal: -27 m | 55°54′S 28°06′W / 55.900°S 28.100°W | |
Zavodovski | 25 km² | Curry mendia: 550 m | 56°18′S 27°34′W / 56.300°S 27.567°W | |
Leskov | 0.3 km² | Rudder Point: 190 m | 56°40′S 28°08′W / 56.667°S 28.133°W | |
Visokoi | 35 km² | Hodson mendia: 915 m | 56°42′S 27°13′W / 56.700°S 27.217°W | |
Candlemas uharteak (batzuetan Traversay uharteekin batera) | ||||
Candlemas (Candelaria) | 14 km² | Andromeda mendia: 550 m | 57°05′S 26°39′W / 57.083°S 26.650°W | |
Vindication (Vindicación) | 5 km² | Quadrant Peak: 430 m | 57°06′S 26°47′W / 57.100°S 26.783°W | |
Erdialdeko uharteak | ||||
Saunders | 40 km² | Michael mendia: 990 m | 57°48′S 26°28′W / 57.800°S 26.467°W | |
Montagu (Jorge) | 110 km² | Belinda mendia: 1370 m | 58°25′S 26°23′W / 58.417°S 26.383°W | |
Bristol (Blanca) | 46 km² | Darnley mendia: 1100 m | 59°03′S 26°30′W / 59.050°S 26.500°W | |
Southern Thule (Tule del Sur) | ||||
Bellingshausen | 1 km² | Basilisk Peak: 255 m | 59°25′S 27°05′W / 59.417°S 27.083°W | |
Cook | 20 km² | Harmer mendia: 1115 m | 59°26′S 27°09′W / 59.433°S 27.150°W | |
Thule edo Morrell | 14 km² | Larsen mendia: 710 m | 59°27′S 27°18′W / 59.450°S 27.300°W | |
Hegoaldeko Sandwichak | 310 km² | Belinda mendia: 1370 m |
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .