Nevado del Tolima

Nevado del Tolima sumendia Andeetako Erdialdeko Mendikatean dago, Kolonbiako Tolima departamenduan. Departamenduko hiriburua den Ibaguétik gertu dago.

Nevado del Tolima
Nevado del tolima.jpg
Datu orokorrak
Garaiera5.200 m
MotaEstratosumendia, andesitikoak
Geografia
Koordenatuak4°40′0″N 75°20′0″W
MendikateaErdialdeko Mendikatea
Estatu burujabe Kolonbia
Kolonbiaren banaketa administratiboa Tolima
Municipality of Colombia Anzoátegui
Geologia
Material nagusiaAndesita

Gaur egun 2328 kilometro karratuko azalerako eta 69x106 metro kubikoko bolumena duen glaziar bat du. Sumendirako iritsiera nagusia Ibaguétik abiatu eta El Silencio izeneko tokiraino iritsita egiten da, Restrepo, Pastales eta Juntas korregimenduetatik igaroz. Handik aurrera tontorrera daroaten zenbait ibilbide irtetzen dira. Manizaleseko Behatoki Bulkanologikoak "Portaera egonkorreko sumendi aktibotzat" hartzen du.

Iturri termalakAldatu

Lau iturri termal inbentariatu eta sailkatu dira, Nevado del Tolima sumendian daudenak. Bertako iturburuetako tenperaturak Don Camilo iturri termaleko 52ºak eta Aquilino iturri termaleko 24ºen artean daude. Hidrogenozko potentzialak neutraltasunetik gertu daude. Don Camilok 5,6 mS/cmko eroankortasun elektrikoa eta 3323 miligramo kiloko disolbatutako guztirako solidoak ditu, Aquilinok 1,5 mS/cmko eroankortasun elektrikoa eta 1651 miligramo kiloko disolbatutako guztirako solidoak dituen bitartean. Cebollal eta El Termal iturri termalek tarteko balioak dituzte.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu