Nevado Ojos del Salado

Nevado Ojos del Salado[1] (ofizialki gaztelaniaz: Nevado Ojos del Salado) Andeetan, Argentina eta Txile arteko mugan, kokaturiko geruza-sumendia da. 6.891 metroko garaiera izanda, munduko sumendirik gorena eta Hego hemisferioko bigarren mendirik altuena da (lehendabizkoa 6.962 metroko Aconcagua da) eta Txileko garaiena. Mendiak gailur bi ditu, argentinar tontorra eta txiletar tontorra; erdian 6.390 metroko garaiera duen kraterra dago.

Nevado Ojos del Salado
Ojos del Salado South face.jpg
Datu orokorrak
Garaiera 6.893 m
Prominentzia 3.688 m
Geografia
Koordenatuak 27° 06′ 34″ S, 68° 32′ 32″ W / 27.1094°S,68.5422°W / -27.1094; -68.5422Koordenatuak: 27° 06′ 34″ S, 68° 32′ 32″ W / 27.1094°S,68.5422°W / -27.1094; -68.5422
Honen parte da Volcanic Seven Summits (en) Itzuli
Seven Second Summits (en) Itzuli
Mendikatea Andeak
Herrialdea Txile eta Argentina
Lurraldea Tinogasta Department (en) Itzuli eta Copiapó
Mendizaletasuna
Lehen igoera 1937ko otsailaren 26an Jan Alfred Szczepański eta Justyn Wojsznis.
Ohiko bidea Mendebaldeko bidea.
Geologia
Material nagusia Andesita

EzaugarriakAldatu

Andeetako mendilerroa eta Atacamako basamortuaren artean kokatuta dagoenez, eskualdeko klima lehorra da oso eta ia ez du elurrik. Hala ere, kraterrean 100 metroko aintzira txikia dago, munduko altuena izan daiteekena[2]

Sumendi aktiboa bada ere, ez da erupziorik ikusi.

IgoerakAldatu

Igoera erraza da, azken tarteunea izan ezik. Lehenengo igoera Jan Alfred Szczepański eta Justyn Wojsznis poloniarrek egin zuten, 1937ko otsailaren 26an.

ErreferentziakAldatu


Kanpo estekakAldatu