Jujuyko probintzia
Jujuy Argentinako 23 probintzietako bat da. Herrialdearen ipar-mendebaldean dago, Bolivia eta Txileko estatuen mugan. 53.219 km²ko eremua du eta 2010ean 673.307 biztanle zituen[1]. Hiriburua San Salvador de Jujuy da.
GeografiaAldatu
Mugakideak hauek ditu: mendebaldean Txile, ekialdean eta hegoaldean Saltako probintzia eta iparraldean Bolivia. Argentinako herrialde menditsuena da (Andeak).
EkonomiaAldatu
Meatzaritza aberatsa da oso: burdina, eztainua, urrea, zilarra eta antimonioa ustiatzen dira, besteak beste. Nekazaritzan azukre-kanabera, fruituak eta barazkiak dira lantzen diren gai nagusiak. Azukre eta burdingintza industriak daude.
HistoriaAldatu
XII. mendetik inka inperioko lurraldea izan zen eta haien azken agintariarengandik datorkio izena herrialdeari.
IruditegiaAldatu
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2015/08/17 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ República Argentina por provincia. Densidad de población. Año 2010. in: Censo 2010 Argentina. sig.indec.gov.ar (Noiz kontsultatua: 2015-07-19).
Kanpo estekakAldatu
- Probintziaren webgune ofiziala Jujuy.gov.ar