Toles
Toles, tolestura, tolesdura edo tolestadura hasieran lauak ziren estratu sedimentarioak esfortzuen ondorioz izandako portaera plastikoa dela deformazio permanentean dauden egitura kurboak dira. Toles hauek tamaina aldakorra dute, mikroskopikotik mendi oso batera. Isolatuak izan daitezke edo bata bestearen ondoren agertu, eskala ezberdinetan. Tolesak egoera ezberdinetan sortzen dira eta indarrak, presio hidrostatikoak, poroen presioa, tenperaturak... eragina dute. Arroka mota guztietan ematen dira eta oso ohikoak dira arroka metamorfikoak
Tolesaren atalak
aldatuGontza
aldatuToles bateko kurbadura handieneko zona da. Kasu batzuetan kurbadura handieneko zona zehaztea zaila izaten da. Beste kasu batzuetan aldiz, gontza puntu bat edo lerro bat izaten da.
Alpeak
aldatuElkarren ondoan dauden bi gontzen arteko zona da. Elkarren ondoan dauden bi tolesek alpe bat amankomunean daukate. Alpeak bi motatakoak izan daitezke:
- Alpe normala: Gaina oinaren gainean.
- Alpe alderanztua: Oina gaineren gainean.
Plano axiala
aldatuAlpeen arteko angelua erdibitzen duen irudizko planoa da, nahiz eta, egiatan gainazal bat izan. Tolesak zentrukideak badira, inflexio puntuetatik ukitzaileak botatzen dira eta sortzen den angelua, besteak bezala erdibitzen da.
Ardatza
aldatuGeruza tolestuak eta plano axialak elkar ebakitzen duten lerroa da. Plano axialak ardatza barne hartzen du.
Toles profila
aldatuArdatzarekiko perpendikularra den planoan tolesak duen geometria. Ez da ardatzarekiko perpendikularra den planoa bera.
Uhin luzeera
aldatuFasean eta elkarren ondoan dauden bi puntuen arteko distantzia. Bi inflexio punturen arteko distantziaren bikoitza da.
Gorena
aldatuTolesaren puntu altuena da. Batzuetan ez da gontza izaten, nahiz eta kasu gehienetan horrela izan.
Sakonera
aldatuTolesaren punturik sakonena da.
Tolesen sailkapena
aldatuTolesen sailkapena hainbat modutara egin daiteke, irizpide ezberdinak kontuan izanda:
Ixte noranzkoa:
aldatu- Sinformea: toles ahurra bada
- Antiformea: toles ganbila bada.
- Neutroa: gontza horizontalean badago, hau da, tolesa etzanda agertzen da
Materialen adina:
aldatu- Sinklinala: material gazteena gunean.
- Antiklinala: material zaharrena gunean.
Normalean, sinklinak diren tolesak sinformeak izaten dira eta antiklinalak diren tolesak antiformeak, baina ez da beti horrela, toles sinklinal antiformeak badaude eta baita toles sinklinal antiformeak.
Toles profilaren arabera:
aldatuToles profila kontuan izanik, hainbat azpisailkapen egin daitezke.
Geruzen lodiera
aldatu- Paralelo,isopako edo zentrukidea: geruzen lodiera konstante toles guztian zehar.
- Similarra: lodiera konstantea plano axialaren paraleloan neurtuta.
- Angeluarra
Alpeen arteko angelua
aldatuAlpeen artean sortzen den angelua neurtzen da. Geroz eta angelu txikiagoa izan, jasan duen deformazioa orduan eta handiagoa izango da
- Isoklinala 0-10º
- Estua 10-30º
- Itxia 30-60º
- Irekia 90-120º
- Zabala 120-180º
Alpeen luzeera
aldatu- Simetrikoa: bi alpeek luzera berdina dute
- Asimetrikoa: alpeek luzeera desberdina dute.
- Monoklinala: alpe bat bestea baino askoz ere luzeagoa da.
Tolesen sailkapena isogonen bidez
aldatuIsogona: elkarren ondoan dauden geruzetako inklinazio bereko puntuak batzen dituen zuzena. Isogona bat marrazteko, tolesa nola dagoen inklinatuta adierazi behar da. Lehenengo plano axiala marraztu behar da, gero horrekiko perpendikularra den marra bat bota behar da. Marra hori Datum deitzen da. Datumarekiko angelu desberdinak marrazten dira. Angelu hau alfa angelua izango da. Adibidez 20º zuzena marraztu eta paraleloa botatzen da tolesaren gainazalarekiko ukitzaile. Lerro paraleloak geruzaren oinean eta gainean markatzen dira. Ukitzaileak diren puntuak elkartu egiten dira eta puntu guzti horiek inklinazio berbera izango dute. Isogonen arabera Ramsay-ek sailkapen bat egin zuen. Horretarako alfa eta beta angeluak definitu zituen. Alfa angelua zuzenak eta datumak osatzen duten angelua da eta beta angelua berriz, zuzenak eta plano axialak osatzen dutena.
- Mota: Gunean elkartzen badira isogonak 3 mota bereizten dira:
- 1A mota: beta alfa baino handiagoa denean.
- 1B mota: kasu honetan alfa eta beta angeluek balio berdina izango dute.
- 1C mota: beta angeluaren balioa alfarena baino txikiagoa denean.
- Mota: Isogonak ez dira gunean elkartzen, plano axialarekiko paralelo dira. Lodiera nahiko konstantea dute.
- Mota: Gunean dibergenteak dira eta ez dira elkartzen.
t’𝛼 diagrama:
- 𝛼: puntu batetiko ukitzaileak datumekiko eratzen duen angelua da.
- t0: plano axialarekiko gontzean neurtutako lodiera da.
- tα: 𝛼 angeluaren kasuan neurturiko lodiera.
Diagrama hau erabiltzeko hasierako pausuak, isogona metodoaren berdinak dira, hau da, inklinazio berdineko puntuak adierazi behar dira eta ondoren, bi ukitzaileen arteko lodiera neurtu behar da.
Formula hau erabiliz, datuak taula batean adierazten dira eta behin puntuak kalkulatuta, diagrama batean adierazten dira. Ardatz horizontalean 𝛼 balioak eta bertikalean t’ balioak. Denak bat balioan hasten dira, gero 3 aukera daude:
- Goiko eremua: gontzetik urruntzen den heinean alpearen lodiera handiagotzen da.
- Beheko eremua: gontzetik urruntzen doan heinean alpearen lodiera txikiagotzen doa (similarra).
- Zuzen jarraitzea: lodiera konstante.
Tolesak hiru dimentsiotan
aldatu- Toles zilindrikoak: Toles profila konstante mantentzen da.
- Toles ez-zilindrikoak: Gorenak eta sakonuneak ditu. Adibidez: periklinalak.
Toles sistemak:
aldatuNormalean toles sistema bat aurkitzen dugunean tolesak antzekoak izango dira, hau da, denek edo ia denek, ezaugarri berdinak izango dituzte. Toles sistemetan, ezaugarri ezberdinak hartzen dira kontuan deskribatzerako garaian:
Simetria:
aldatu- Toles simetriko eta asimetriko sistema: Toles guztiak simetrikoak izango dira alpeen luzera berdina denean. Asimetrikoak aldiz, tolesen alpeak luzera ezberdinekoak direnean.
- Toles sistema bergenteak: bergentzia bereko toles multzoa.
- Toles sistema monoklinala: alpe bat bestea baino askoz luzeagoa da. Horregatik askotan alpe motzak ez dira ikusten. Honelako asko Errioxan aurki daitezke. Honelako egituretan faila itsuak aurkitzen dira, goiko sedimentua deformatu egingo dutenak, ondorioz egitura nagusia faila izango da eta ez tolesa.
Eskala:
aldatu- Antiklinorioa: Geometria antiformala definitzen duen toles sistema da. Eskala handiko tolesak izaten dira (kilometrikoak).
- Sinklinorioa: Geometria sinformala definitzen duen toles sistema da. Eskala handiko tolesak izaten dira (kilometrikoak).
- Toles bizkarroiak: Toles nagusiaren geometriari jarraiki agertzen diren toles txikiak dira. Nagusia eta bizkarroiak batera sortzen dira eta bien arteko erlazio geometrikoa estua da: ZMS. Pumpellyren araua betetzen da, toles txikien plano axiala eta ardatza toles nagusiarekiko paralelo aurkitzen da, antiklinal nagusirantz bergenteak. Horrenbestez egitura nagusia ikertzeko lagungarriak dira ezaugarri bereko toles txikiak.
Toles profilaren geometria aldaketak:
aldatu- Sistema konjugatu eta poliklinalak:
- Kaxa tolesa
- Kink band
- Toles poliklinalak
- Harmoniko eta disarmonikoak:
- Harmonikoa: Toles guztiak berdinak direnean, adibidez, denak zuzenak izatea eta geometrikoki berdinak.
- Disarmonikoa: Aurreko kasu berdina, baina tarteko toles bat; toles bizkarroiez osatuta baldin badago.
Toles bereziak:
aldatu- Moldatze tolesak: Zamalkadurarekin erlazionatutako desplazamenduetan, arrapala zonetan konpresioa ematen da eta tolesak eratzen dira.
- Arrapala antiklinala.
- Laugune sinklinala.
- Toles pigmatikoak: Normalean eskala txikikoak (eskala metrikora ez dira iristen). Irregularrak eta beste itxura batekoak izaten dira. Konpetentzia alde nabaria dago bi materialen artean eta tolestutako materialaren konpetentzia altuagoa izaten da.
- Leka tolesak: Gontzak lerro kurbatu bat eratzen du. Jokaera plastikoa duten arroketan sortzen dira (Zizaila zona batean), begi itxurako formak eratuz. Beste modu batera esanda ez dute ardatz zuzenik.
- Toles gainjarriak: Bi tolesdura prozesuk edo gehiagok eragiten dute. Horrenbestez tolesak birtolestu egiten dira egitura konplexuak eratuz eta plano axiala gainjarriz.
- 0 type: ardatzak eta plano axialak paraleloak dira.
- 1 type: arraultz kaxa egitura. Domo eta sakonuneak: ardatz eta plano axialak perpendikularrak dira.
- 2 type: txanpinioi itxura.
- 3 type: gako itxurakoak.
Mapa geologikoetan:
aldatuTolesak mapa geologikoetan hainbat ikur ezberdinen bitartez adieraz daitezke. Mapan bertan identifikatutako tolesaren plano axiala irudikatuko dugu, eta hemendik abiatuz:
- Toles sinklinala bada: elkarrengana gerturatzen deiren bi gezien bitartez adierazten da gontzan
- Toles antiklinala bada: elkarrengandik urruntzen diren bi gezien bitartez adierazten da gontzan