Joaquín Aguirrezabala

Joaquín Miguel de Aguirrezabala y Lasa (Amezketa, Euskal Herria , 1860Gualeguay, Argentina, 1924) euskal jatorriko mediku argentinarra izan zen XIX. mendearen amaieran .

Joaquín Aguirrezabala
Bizitza
JaiotzaAmezketa, 1860
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaGualeguay (en) Itzuli, 1924 (63/64 urte)
Hezkuntza
HeziketaFacultad de Ciencias Médicas (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmedikua

Biografia aldatu

Joaquín Aguirrezabala Gipuzkoako Amezketan jaio zen 1860an, Miguel Antonio de Aguirrezabalaren semea. [1]

Oso gaztea zen arren, bere familia Gualeguay-n kokatu zen, Entre Ríosko probintzian.

Joaquín Aguirrezabalak Buenos Airesko Unibertsitateko Medikuntza Fakultateko doktoretza jaso zuen, eta lanbidea Gualeguay-n garatu zuen, bertako bizilagun nabarmenenetako bat bilakatuz. [1]

Ernestina Laurencenarekin ezkondu zen eta gutxienez seme bat izan zuten, Miguel Antonio, Gualeguayn jaioa, 1897ko ekainaren 20an.

Hirian Espainiako kontsul izendatu zuten eta kargu hori bete zuen 1914an . [2]

Bera adoptatutako hirian zendu zen. Gualeguayko plaza batek bere izena jaso zuen eta 1919an haren brontzezko estatua inauguratu zen bertan. Bere oinarrian «Dr. Joaquín Aguirrezabala. Zientzia - lanerako gogoa - Filantropia ». [1] [3]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c Aguirrezabala de Gualeguay
  2. Guía de forasteros
  3. José María Martínez Vivot. «Aguirrezabala en Gualeguay» CEGER. Centro de Genealogía de Entre Ríos.

Bibliografia aldatu

Kanpo estekak aldatu