Ireki menu nagusia

Alpeak edo Alpe mendiak[1] Europa erdialdean kokaturiko mendikate garrantzitsua da. Punturik garaiena Mont Blanc mendia da, 4.810 metrokoa. Alpeen inguruan dauden ibai emaritsu eta laborantza-lur aberatsei esker, gaur egun ezagutzen dugun zibilizazioa garatu zen.

Alpeak
Alpenrelief 01.jpg
Datu orokorrak
Mendirik altuena Mont Blanc
Garaiera 4.810,9 m
Luzera 1.200 km
Zabalera 280 km
Azalera 190.000 km²
Geografia
Koordenatuak 46° N, 10° E / 46°N,10°E / 46; 10Koordenatuak: 46° N, 10° E / 46°N,10°E / 46; 10
Honen parte da Alpetar gerrikoa
Herrialdea Alemania, Austria, Suitza, Frantzia, Italia, Eslovenia, Monako eta Liechtenstein
Geologia
Material nagusia Arroka igneo
Garaia Oligozeno
Eragilea Alpetar orogenia

Beste mendi nagusiak: Monte Rosa (4.634 m), Dom (4.545 m), Weisshorn (4.505 m) eta Cervino (4.476 m.)

Italia, Alemania, Austria, Suitza, Frantzia, Liechtenstein eta Esloveniako herrialdeetan hedatzen dira.

EtimologiaAldatu

Alpes hitzaren esanahi etimologikoa bailara da. Honek agerian uzten du izena jarri zitzaienean, garrantzi handiagoa zutela larre garaiek mendi gailurrek baino. Europako herririk primitiboenetako bat osatzen duten zeltek alpe izena eman zieten orokorrean mendi malkartsu guztiei.

Ez dakigu zeltak ala latindarrak izan ziren izena jarri zietenak, baina bai bertako elurraren kolore zuri itzelak bultzatuta egin zutela.Alpes hitza latinezko albos (zuria) hitzetik etor daiteke edo alb bere baliokide zeltarretik.

Antzinako mitologia germaniarrean Alp mendi gailurretan bizi zen aireko espiritu bat zen, noizbehinka inguruko herrietako lasaitasuna zapuztera jaisten zena.

Deskribapen fisikoaAldatu

Arku itxurako mendikatea da, 1000 km-ko luzera eta gehienez 400 km-ko zabalera duena. Ugariak dira 4000 metro baino gehiagoko mendiak. Irizpide geologiko eta geografikoak erabiliz, hiru sektoretan bana daiteke:

  • Ekialdeko Alpeak: Mendikatearen gainerako zatia, ekialdera eta hegoaldera hedatzen dena. Tirol ingurua eta Dolomitak dira gune nagusiak. Norabide honetan aurki ditzakegun azken mendiak beste mendigune handi batekin elkartzen dira, Kaukasoa, hain zuzen ere.

OrogeniaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Orogeno Alpetar-Himalaioa»

Mendikate honen formakuntza konplexu samarra da. Mesozoikoan (duela 245 eta 65 milioi urte, aro sekundarioan) eta Zenozoikoan (bere lehen zatian, aro tertziarioan) gertatutako mugimendu tektoniko batzuen ondorioz sortu zen, Magrebetik Uraletara zabaldu zirenak. Ingurune hauetan itsas sakonune handiak zeuden, Afrikako eta Europako plakak elkartzean itxi zirenak, toleskuntza ikaragarriak sortuz, iparralde eta mendebalderantz lehendabizi eta hegoalde eta ekialderantz gero.

Toleskuntzen ondorioz, gainazaleko plaka sedimentarioak hauen norabide berean desplazatu ziren. Hala eta guztiz ere, konpresioaren ondorengo garaietan, hedapen mugimenduak egon ziren, altxatutako guneen flexioaren ondorioz. Honek sortu zuen Alpeek gaur egun duten orografia konplexua.

GeologiaAldatu

Orogenoetan, orokorrean, sekuentzia berdina jarraitzen da. Erdialdean barne eremu kristalinoa dago, bi aldeetara toles eta zamalkudura gerrikoa eta honen alboan lurraldeaurre arroa edo foreland arroa. Alpeetan, ordea, ez da guztiz betetzen.

Barne eremu kristalinotik hegoaldera, toles-zamalkadura gerrikoa eta foreland arroa daude, adierazitako ordenean. Po arroa da hegoaldeko lurraldeaurre arroa.

Barne eremu kristalinotik iparraldera abiatuta foreland arroa topatuko dugu. Honek esan nahi du alderanzketa bat dagoela eta orogenotik urrundu ahala deformazio kopurua murriztu beharrean handitzen dela. Kasu honetan, toles eta zamalkadura gerrikoa Jura mendilerroari dagokio, Alpeen ipar-mendebaldean dagoena.

 
Alpeen egitura: barne eremu kristalinoa (urdin-morea), toles eta zamalkadura gerrikoa (marroi eta berdea) eta lurraldeaurre arroa (horiz).

Lurraldeaurre arroa eta toles eta zamalkadura gerrikoa alderantzizkatuak egotearen arrazoia Triasikoko materialen hedapenak eta honen portaerak baldintzatzen dute. Keuperreko materialek maila disarmonikoa osatzen dute, hau da, portaera moldakorrez osatutako geruza, gainetik eta azpitik dauden materialek esfortzuaren aurrean portaera desberdina izatea ahalbidetuko duena.

Alpeak kolisioz eratuak izan dira. Kontrako bi indarren eraginez, konpresioa gauzatzen da eta indar tangentziala sortzen da, zeinen ondorioz kontinente lurrazala eta litosfera lodituko diren. Modu honetan desoreka isostatikoa eratuko da. Orogeno Alpetarraren zamak eragiten duen esfortzu lateralaren eraginez, alboko materialek hondorapena jasango dute, konpentzazioa lortzeko.

Hutsune hori sedimentuz beteko da, gerora Molasse arroa izango dena. Behin lurralde aurre arroa metatuta, esfortzuek jarraituko dute baina metatutako materialen gainzamak ekidituko du material hauen deformazioa. Beraz, esfortzu hori desplazatuko da eta zamalkadurak lurralde aurre arrotik urrunago eratuko dira, beti ere maila disarmonikotik gorako materialetan, azpikoak Keuper facieko materialen bitartez babestuta baitaude.

 
Dent De Morcleseko toles etzana

Orogenoaren eremu sakonagoetan zamalkadurek basamentuan eragina izaten dute eta materialak metamorfismo gradu altuagoaren eraginpean pairatzen dute deformazioa. Hori dela eta, deformazioa moldakorragoa da eta deformazioa egokitzeko eskala handiko toles etzanak eratu ziren. Honen adibide gisa: Dent de Morcles.

Bergentzia bikoitz asimetrikodun orogeno bezala definitzen da. Guneko eremu deformatutik abiatzen diren narrasdura mantu erraldoiak iparralderantz etzaten dira, iparralderako bergentzi nabarmena erakutsiz. Hegoaldeko toles eta zamalkadura gerrikoko egiturek, aldiz, hegoalderanzk bergentzia dute vaina eskala txikiagoan.

Klima eta landaretzaAldatu

Altuera eta erliebeak osoki mugatzen dute mendialde gaitz honek harturiko lurraldeen klima eta landaretza. Eurite ugariek (Frantzia aldeko Mediterraneo aldeko Alpeetan eta Austriako Alpeetan izan ezik) elur forma hartzen dute gailurretan. Fœhn izeneko haize beroak sortarazten dituen urtze aldi azkarrek ur laster arin eta ugariak eragiten ditu.

1.000 eta 2.000 m-ko altueran, labore lurren leku hartzen dute basoek, eta 2.000 m-tik gorako eremuetan lubizi eta betiereko da nagusi. Lantze-lurrak eta biziguneak behereko egutera edo eguzkialdeetan egokitu dira. Alpeetan sortzen dira Europako ibai nagusi zenbait (Po, Adige, Rhône, Rhin, Drave)

GlaziarrakAldatu

Egun aurki daitezkeen glaziare alpetarrak Kuaternarioko glaziazio handiaren ondorio dira eta etengabe atzera egiten ari dira, gainera.

Hala ere, XX. mende amaierako datuen arabera, glaziare ugari zenba daiteke mendikate osoan zehar. Handienak, ekialdetik mendebaldera, honakoak dira:

  • Aletsch glaziarea, Konkordiaplatz-arekin.
  • Gornergletscher, Valaisen.
  • Argentière, Mont Blanc-ena.
  • La Mere de Glace, Vallée Blanche-n.
  • Glacier des Bossons

Biztanleria eta ekonomiaAldatu

Alpeetako biztanleria antzinakoa da: XIX. mendeko industria iraultzak (burdinbideak, hidroelektrizitatea, lurlan teknika berriak, turismoa) aldatu dituzte guztiz etxeko nekazaritza, abere hazkuntza eta artisautza oinarri zituen gizartearen bizi baldintzak.

Herri txikietako biztanleria urritu egin da, handiagoenen faboretan (Grenoble eta Innsbruck hiriek 100.000 biztanletik gora dituzte). Alpeetako industria elektrizitateaz baliatu da industria zaharrak indarberritu eta elektrokimika nahiz elektrometalurgia garatzeko (Valais, Aosta, iparraldeko Alpe frantsesak, Bolzano eta Save jugoslaviarra).

Komunikabideen garapenak, bestalde, badu ikustekorik aurrerapen honekin: burdinbide tunelak Fréjus (1871), San Gotardo (1882), Aarlberg (1884), Simplon (1906); nazioarteko mendate eta errepideak, Furka (1886), Galibier (1891), Iseran (1937), Grand-Saint-Bernard eta Mont Blanceko tunelak.

Negu kirol eta atsedenaren inguruan garatu den turismo industriak izugarrizko indarra hartu du Alpeetan, populazioa berriz areagotuz. Asko ugaldu diren bainuetxe termalak eta, nagusiki, negu kiroletarako egonlekuak Alpeen geroa baldintzatuko duen turismoaren garapen azkar baten ondorio zuzena dira.

ErreferentziakAldatu

BibliografiaAldatu

Apraiz, A (2005): Plaka tektonika: Lurraren funtzionamendua ulertzeko teoría. UEU, 329-353.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alpeak