Aizpea Goenaga

euskal idazlea
Aitzpea Goenaga» orritik birbideratua)

Aitzpea Goenaga Mendiola (Donostia, Gipuzkoa, 1959ko azaroaren 26a) euskal aktore, zinema-zuzendari eta idazlea da. Antzerki-, zinema- eta telebista-munduan ibilbide luzea egin du, antzezpenean ez ezik, baita gidoigile eta antzerki-idazle gisa ere.

Aizpea Goenaga
El Instituto Vasco Etxepare renueva las convocatorias de ayudas para la difusión exterior de la cultura (1).jpg
Bizitza
Izen osoa Aitzpea Goenaga Mendiola
Jaiotza Donostia1959ko azaroaren 26a (61 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Ama Juani Mendiola
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak zinema zuzendaria, aktorea eta idazlea
Literaturaren Zubitegiko fitxa 642
IMDb nm0324408

IbilbideaAldatu

BizitzaAldatu

Ama, Juani Mendiola ere aktorea izan zen. Bere iloba ere antzezle ezaguna da: Barbara Goenaga; neba, berriz, margolaria: Juan Luis Goenaga. Euskal Filologia ikasi eta 1981ean Madrilera joan zen bizitzera eta han Interpretazioa ikasi zuen Cristina Rota eta Dina Rothekin. Arte Dramatiko Eskolan diplomatu zen, Antzertin eta 1980eko hamarkada bukaeran New Yorken ikasketak egin zituen. Kultura arlo ezberdinetan aritu da; aktore, antzerki eta zinema zuzendari, idazle eta baita Ipurbeltz haur aldizkariaren zuzendari.[1]

ArtistaAldatu

Ttantaka Antzerki Taldearen eskutik, Dakota eta Pecata Minuta lanetan parte hartu du, besteak beste. Hainbat telebista-sailetan ere aritutakoa da, Euskal Herrian nahiz Euskal Herritik kanpo. Telebistarako egin dituen gidoigile-lanez gain, Donostia Hiria Saria irabazi zuen euskarazko antzerkiari eskainitako sailean Zu(t) gabe lanarekin. 2000. urtean, Antzezten... teketen ten! haur-antzerkiari buruzko liburua argitaratu zuen. 2002an haurrentzako abentura-liburu bat argitaratu zuen, Lauterdi pirataren altxorra, eta 2004an Santurtziko Serantes Kultur Aretoak ematen dituen Testu Dramatikoen Serantes Saria irabazi zuen, euskarazko atalean, Agur betirako antzerki-lanarekin.[2]

Bestelako proiektuakAldatu

2010eko ekainean Etxepare Euskal Institutuko zuzendari izendatu zuten.[3][4] 2016an kargua utzi zuen.[5] Geroztik Irungo Oiasso Erromatar Museoko koordinatzaile lanetan ibili da, aldi berean beste proiektu artistikoekin jarraituz.[6]

2020n COVID-19ko konfinamendu garaian Covid 20, 7 minutuko monologoa egin zuen Donostia Kulturak antolaturiko Antzokia Etxean programarako.[7]

LanakAldatu

Haur eta gazte literaturaAldatu

  • Lauterdi pirataren altxorra (2002, Txalaparta)

AntzerkiaAldatu

  • Zu(t)gabe (1995, Kutxa Fundazioa)
  • Antzezten... teketen ten! (1999, Erein)
  • Agur betirako (2004, Artezblai)
  • Santxa (2006, BBK-Euskaltzaindia saria 2005ean.
  • Melokotonio eta olinpiadak
  • Patxistein doktorea

FilmagintzaAldatu

AntzezleaAldatu

ZinemaAldatu

TelebistaAldatu

ZuzendariaAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. Mindegia, Miren. “Euskal Herrian daukagun sormen artistikoaren balioa ordainezina da" 2013ko azaroaren 2a. ON-Deia. 2020ko ekainaren 22an ikusia.
  2. «Curriculum Vitae» Aizpea Goenaga . Noiz kontsultatua: 2020-06-22.
  3. (Gaztelaniaz) «Entrevista a Aizpea Goenaga, nueva directora del Instituto Etxepare» www.eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2020-06-22.
  4. «Aizpea Goenaga, Etxepare Institutuaren zuzendaria - Albisteak - Hizkuntza Berdintasuna» ORAIN Gipuzkoa . Noiz kontsultatua: 2020-06-22.
  5. «Aizpea Goenaga Etxepare Euskal Institutuaren zuzendariak ez du karguan jarraituko 2017an» Euskal kultura . Noiz kontsultatua: 2020-06-22.
  6. «"Sortzen dugunok ezin dugu jubilatu eta zorionekoak gu"» Argia . Noiz kontsultatua: 2020-06-22.
  7. Goenaga, Aizpea. COVID 20 monologoa, 2020.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu