Oiasso Erromatar Museoa
Oiasso Erromatar Museoa Oiasso hiriaren inguruan aurkitutako erromatar garaiko aztarnak biltzen dituen museoa da. Gipuzkoako Irun udalerrian dago.
Kokalekua
aldatuEskoleta kaleko lehen zenbakian kokatua dago, Junkaleko Andre Mariaren elizaren alboan.
Museoa
aldatuInguru horretako ondare arkeologikoa ezagutzera emateko eta Bizkaiko golkoan erromatarren garaia ezagutarazteko helburua du. Museoan, gainera, Antzinako Historiaren eta Arkeologiaren inguruko kultura ekintzak egiten dira.
Oiasso XX. mendearen amaieran Gipuzkoan egindako aurkikuntza arkeologikorik garrantzitsuena da. Hiriaren hazkundea portu natural bikainaren inguruan gertatu zen (Kristo ondorengo 50 eta 150. urteetan jarduera handia bazuen), eta Aiako Harriko mea ustiaketaren inguruan ere.
Indusketa arkeologikoetatik, ondorengo eremu hauek identifikatu ahal izan dira:
- Oiasso hiriaren kanpoaldean zegoen nekropolia (gaur egungo Ama Xantalen baselizaren barnean)
- Higer lurmuturraren (Hondarribia) oinetan dagoen ditxo bat. Han babesten ziren ontziak.
- Errementari baten lantegia.
- Bidasoa zeharkatzen zuen zubia.
- Hiriko termak edo bainu publikoak.
Iruditegia
aldatu-
Oiasso Museoko aurrealdea
-
Oiasso Museoko barrualdea
-
Oiasso Museoko barrualdea
Erreferentziak
aldatu- Edukiaren zati bat Gipuzkoako museoen webguneko «Oiasso Erromatar Museoa» orritik hartua da. Creative Commons Aitortu-Partekatu Berdin 2.5 lizentziarekin argitaraturiko orri horren egile eskubideak Gipuzkoako Foru Aldundiarenak dira.
Kanpo estekak
aldatu