Alardea (telesaila)

telesaila

Alardea euskarazko telesaila da, K2000 ekoiztetxeak Euskal Telebistarentzat egina. Hondarribiko eta Irungo alardeetan oinarritutako istorioa kontatzen du, fikziozko Uriola herrian gertatua.

Alardea (telesaila)
Jatorria
Sortzailea(k)Virginia Yagüe
Argitaratze-data2020
Estreinaldi-data2020ko urriaren 7a
IzenburuaAlardea
Jatorrizko hizkuntzaeuskara
Jatorrizko herrialdeaEuskal Herria
Sasoi kopurua1
Atalak4
Ezaugarriak
Genero artistikoatelebista drama
Koloreakoloretakoa
Deskribapena
OinarrituaAlarde
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)David Pérez Sañudo
Gidoigilea(k)Virginia Yagüe
Antzezlea(k)
Emanaldia
Jatorrizko igorlea ETB 1
IMDB: tt12805618 Edit the value on Wikidata

David Perez Sañudok zuzendua, Virginia Yagüe arduratu da gidoiaz. Telesaileko protagonista Itziar Ituño da, eta aktore nagusien zerrenda Carmen Climent, Klara Badiola, Iñigo Aranburu, Kandido Uranga eta German Alcarazuk osatzen dute.

Telesaila lau atalez osatua dago, eta 2020ko urrian emititu zuten ETB 1en, asteazkenetan 22:30etan eta euskaraz. Lehenengo atala urriaren 7an eman zuten eta azkena urriaren 28an.

Audientziei dagokienez, lehenengo atalak harrera oso ona izan zuen: %3,4-ko kuota. Ikusmina piztu zuen telesailak, baina ez zen publikoaren gustukoa izan. Hurrengo ataletako datuak jaisten joan ziren eta azkeneko atalak %0,3-ko kuota txikia bereganatu zuen.

Sinopsia aldatu

Uriolako emakumeen elkarteak herriko alardean gizonen pare parte hartzeko borroka hasiko du. Erabaki horrek hankaz gora utziko du Amaiaren (Itziar Ituño) bizitza, taldeko kidea eta herriko haur eskolako irakaslea dena. Aitor senarra (Iñigo Aranburu) eta June alaba (Carmen Climent) alarde tradizionalaren aldekoak izanik, Amaiak ez du alarde mistoaren alde inplikatu nahiko. Egoera horretan bere ama Edurnerekin (Klara Badiola) elkartuko du berriro. Izan ere, ama-alabak aldendu egin ziren, Edurnek 25 urte lehenago alarde mistoaren aldeko borroka familiaren interesen gainetik jarri zuenean.

Aktoreak eta pertsonaiak aldatu

     Protagonista      Emakumeen elkartea      Alarde tradizionala      Familia / lagunak      Besteak
Aktorea Pertsonaia Papera
Emakumeen alardearen aldekoak
Itziar Ituño           Amaia Juneren ama, Edurneren eta Mikelen alaba eta Aitorren emaztea. Uriolako haur eskolako irakaslea eta emakumeen elkarteko kidea.
Klara Badiola      Edurne Amaiaren ama. Gaztetan emakumeen alardea egiten saiatu zen.
Iñigo Aranburu           Aitor Ormazabal Amaiaren senarra. Alarde tradizionaleko kidea da, baina ongi ikusten du emakumeek ere parte hartzea.
Carmen Climent      June Ormazabal Amaia eta Aitorren alaba eta Ikerren neska-laguna.
Sara Cozar      Ane Emakumeen elkarteko kidea eta Uriolako haur eskolako irakaslea. Haurdun dago eta ama bakarra da.
Amancay Gaztañaga      Maite Emakumeen elkarteko kidea.
Belén Cruz      Leire Emakumeen elkarteko kidea.
Amaia Irazabal      Uxue Emakumeen elkarteko kidea.
Aizpea Goenaga      Txaro Edurneren ahizpa.
Ane Pikaza      Edurne (gaztetan) Amaiaren ama, gaztetan (flashback-ean).
Iñigo Gastesi      Mikel (gaztetan) Amaiaren aita, gaztetan (flashback-ean).
Alarde tradizionalaren aldekoak
Kandido Uranga      Gorka Irureta Irureta enpresako nagusia. Alarde tradizionaleko kidea eta juntan agintzen duena.
Martxelo Rubio      Jon Alarde tradizionaleko kidea eta Aitorren lagun mina.
Erik Probanza      Ander Alarde tradizionaleko kidea.
Gaizka Ugarte      Unai Alarde tradizionaleko kidea.
German Alcarazu      Iker Juneren mutil laguna. Alarde tradizionalaren aldekoa.
Iñigo Larrinaga      Alarde tradizionalaren aldekoa.
Agertutako beste pertsonaiak
Patricia Urrutia      Izaskun Azpeitia Uriolako alkatea.
Yannick Vergara      Olatz Alkatearen idazkaria.
Jone Laspiur      Katixa Juneren laguna. Ez du alardearekin ezer jakin nahi.
Lierni Agirrezabala      Bere burua Euskal Telebista-ko Gaur egun-eko kazetaria.
     Protagonista      Kartzelako presoak      Kartzelako langileak      Familia      Besteak

Denboraldiak aldatu

Denboraldia Atalak Estreinaldia Amaiera Audientzia (batezbestekoa)
Ikusleak Kuota
1 4 2020ko urriaren 7a 2020ko urriaren 28a ----- %1,6 (%4,7)

Audientzien eboluzioa (4 atalak) aldatu

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Atalak eta audientziak aldatu

Zenb. Izenburua Zuzendaria Gidoilaria(k) Emisio data Audientzia
Ikusleak Kuota (eusk.)
1«Erabakia» David Pérez SañudoVirginia Yague, Pablo Tobías eta Arantxa Cuesta2020ko urriaren 7a57.000%3,4 (%10,4)

Uriolako emakume taldeak alardean parte hartzeko mozioa aurkezten du udaletxean. Amaia erabakiaren aurka dago, baina bere ama Edurnek, 25 urte lehenago saikera egin ondoren, erabat babesten du asmoa. Aitor burgumaisu izendatzen dute, eta Junek kantinera izan nahi du alarde tradizionalean. Gorka alkatearekin biltzen da, eta udalak ez du mozioa onartzen. Edurne ospitalera joan behar da minbiziagatik. Amaiak harreman hotza du Edurnerekin, aitaren suizidioa leporatzen baitio, baina minbiziaren berri jakiteak lur jota utziko du eta alarde parekidearen alde inplikatzea erabakitzen du, amaren ametsa betetzeko. 

2«Arazoak» David Pérez SañudoVirginia Yague, Pablo Tobías eta Arantxa Cuesta2020ko urriaren 14a%1,0 (%3,4)

Emakumeen taldeak auzitegietara jotzea erabakitzen du, eta salaketa aurkezten dute udalaren erabakiaren aurka. Amaiak taldean duen protagonismoa dela eta, Aitorren aurkako jarrerak hazten dira alarde tradizionalean. June ere haserretu egiten da bere amarekin. Herriko elkarbizitzak okerrera egiten du, eta emakume taldeko kideen aurkako erasoak hasten dira. June eta Ikerrek liskarra dute Juneke ez duelako bere amaren aurka hitz egin nahi, eta jai batean Katixak muxu ematen dio Juneri. Amaia eta Aitorrek eztabaidatu egiten dute herrian sortutako giroa dela eta, baina batak bestearen ondoan egon behar dutela esaten diote elkarri. Aitorrek Gorkari Amaia iritziz aldatzen saiatuko dela sinistarazten dio, erasoak gelditzearen truke. 

3«Erditu» David Pérez SañudoVirginia Yague, Pablo Tobías eta Arantxa Cuesta2020ko urriaren 21a%1,6 (%4,2)

 

4«Zerumuga» David Pérez SañudoVirginia Yague, Pablo Tobías eta Arantxa Cuesta2020ko urriaren 28a%0,3 (%0,9)

 

Ekoizpena aldatu

Maite Iturbe EITBko zuzendariak Euskal Telebistak hiru telesail labur egiteko asmoa zuela iragarri zuen Eusko Legebiltzarreko kontrol batzordean, 2019ko martxoan.[1] Iragarpen horren ondoren EITBk ekoiztetxeentzako deialdia ireki zuen, eta zenbait proiektu onartu zituen. Mediapro taldearen K2000 ekoiztetxeak alardeari buruzko telesail bat egingo zuela iragarri zuen EITBk Gasteizko FesTVal jaialdian, 2019ko irailean. Aurkezpen horretan ez zuten xehetasun gehiagorik eman. Berria egunkariak telesaila ez zela alardeari buruz izango esan zuen, baizik eta thriller bat.[2]

Telesailaren sortzaileak Blanca Baena eta Virginia Yagüe dira. Grabaketak 2020ko martxoan hasi ziren, baina eten egin behar izan ziren koronabirusaren pandemiagatik.[3] Lantaldeko zenbait kidek COVID-19 gaixotasuna harrapatu zuten, tartean Itziar Ituño eta Aitzpea Goenaga aktoreek.[4] Uztailaren 13an jarraitu zuten grabaketekin, osasun neurri bereziak hartuz. Grabaketak uztailaren 31n amaitu ziren.[5] Euskal Herriko hainbat herri erabili ziren fikziozko Uriola herria irudikatzeko, tartean Urduña, Zalla, Bakio eta Bilbo.

Estreinaldia eta emisioa aldatu

Telesailaren lehen bi atalak Donostiako Zinemaldiko EITB galan aurrrestreinatu ziren, 2020ko irailaren 23an.[6] ETB1en 2020ko urriaren 7an estreinatu zen lehen atala. Atalak asteazkenetan emititu zen lau astez, iluntzeko 22ː30etan.[7]

Hizkuntzarekiko kritika aldatu

Telesailak kritikak jaso zituen sare sozialetan euskarari eman zitzaion tratamendua zela eta. Gidoiak gaztelaniaz idatzi ziren eta ondoren euskarara pasa, tarteka itzulpen okerrak eginaz. Pertsonaien aldetik ere, euskal hiztunak ez diren aktore batzuk aritu ziren lanean telesailari sinesgarritasuna kenduz. Esaterako: Carmen Climent, German Alcarazu, Mitxel Santamaria, Belen Cruz, Gaizka Ugarte...

Erreferentziak aldatu

  1. Urkizu, Urtzi. «ETBk hiru telesail labur egingo ditu, bi eta lau atal artekoak» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-09-25).
  2. Urkizu, Urtzi. «"Alardearen ingurumarian" telesail bat egingo dute ETB1erako» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-09-25).
  3. Ibañez, Maider. (2020-08-28). «Itziar Ituño protagonista duen ‘Alardea’ telesaila estreinatuko du ETB1ek udazkenean» Geuria (Noiz kontsultatua: 2020-09-25).
  4. Ibañez, Maider. (2020-03-18). «Itziar Ituño aktore basauriarrak Covid-19an positibo eman du» Geuria (Noiz kontsultatua: 2020-09-25).
  5. «Alardea telesaila estreinatuko du ETB1ek udazken honetan» Euskal Irrati Telebista 2020-07-31 (Noiz kontsultatua: 2020-09-25).
  6. «EiTBk Zinemaldian aurrestreinatuko du Alardea, eta bertara gonbidatu nahi zaitu» Euskal Irrati Telebista 2020-09-15 (Noiz kontsultatua: 2020-09-25).
  7. Arrue, Ines. (2020-09-24). «'Alardea' telesailaren aurrestreinaldia, Zinemaldiaren EITB Galan» Zinea (Noiz kontsultatua: 2020-09-25).

Kanpo estekak aldatu