Juani Mendiola

aktore gipuzkoarra

Juani Mendiola Barkaiztegi (Donostia, Gipuzkoa, 1924/1925 - ibidem, 2006ko martxoaren 11) euskal antzezlea, sukaldaria eta jatetxe jabea izan zen. Ezaguna egin zen Aupa Etxebesteǃ (2005), Bertzea (film laburra 2001), La voz de su amo (2001), Amor en off (1992) eta Santa Cruz, el cura guerrillero (1991) filmetan egindako lanengatik.[1]

Juani Mendiola
Bizitza
JaiotzaDonostia1924/1925
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza2006ko martxoaren 11 (71/81 urte)
Familia
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakaktorea
IMDB: nm0579131 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Juani Mendiola Barkaiztegi Gipuzkoako hiriburuan jaio zen, Donostian, 1924an edo 1925ean. Haren gurasoak Ixabel Barkaiztegi eta Inaxio Mendiola izan ziren. Ixabel amak lotura estua izan zuen kultura munduarekin, nahiz eta antzerkian ibili ez. Juani Mendiolaren (eta Jose Luis Goenaga senarraren) ondorengoek ere interpretazioarekin edo artearekin lotutako ibilbidea egin dute, tartean Aizpea Goenaga eta Juan Luis Goenaga seme-alabek eta Barbara Goenaga zein Aia Kruse bilobek. Poesia zalea zen.

Lan ibilbidea aldatu

Aktore aldatu

Antzerkian, zineman eta telebistan lan ugari egin zuen Mendiolak.[2]

Txoria txori aldatu

Aktorea izateaz gain, sukaldaria eta Donostiako Alde Zaharreko Aurrera jatetxeko nagusia zen.[3] Poesia zalea zenez, jatetxeko musuzapietan euskarazko poesiak txertatzen zituen. Mikel Laboak musuzapi horietako batean Joxan Artzeren Txoria txori poesia irakurri zuen, eta norena zen galdetu ondoren poetarekin harremanetan jarri eta kantu ezaguna sortu zuen.[4]

Filmografia aldatu

Besteak beste, lan hauexetan parte hartu zuen:[5]

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Juani Mendiola | Actress» IMDb (Noiz kontsultatua: 2024-03-11).
  2. «Juani Mendiola aktore donostiarra hil da» Argia 2006ko martxoaren 14a.
  3. (Gaztelaniaz) ««'Txoria txori' nació gracias a mi abuela»» El Correo 2018-10-28 (Noiz kontsultatua: 2020-04-22).
  4. «Goenaga familiaren Donostiako tabernan sortu zen 'Txoriak Txori' abestia» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-22).
  5. (Gaztelaniaz) «Juani Mendiola» FilmAffinity (Noiz kontsultatua: 2024-03-11).
  6. «Aupa Etxebeste!» EITB (Noiz kontsultatua: 2024-03-11).
  7. Lázaro, Emilio Martínez. (2001-05-18). La voz de su amo. Lolafilms, Televisión Española (TVE), Vía Digital (Noiz kontsultatua: 2024-03-11).
  8. Nebbou, Safy. Bertzea. Les Films de la Chouette (Noiz kontsultatua: 2024-03-11).
  9. (Gaztelaniaz) «Juana Mendiola - Biografía, mejores películas, series, imágenes y noticias» La Vanguardia 2022-05-09 (Noiz kontsultatua: 2024-03-11).
  10. Izaguirre, Koldo. (1992-05-29). Amor en off. (Noiz kontsultatua: 2024-03-11).
  11. Tuduri, José María. Santa Cruz, el cura guerrillero. Euskadiko Filmategia, Euskal Irrati Telebista (EiTB), Zauli (Noiz kontsultatua: 2024-03-11).

Kanpo estekak aldatu