Ireki menu nagusia

Addis Abeba[1] (amhareraz: አዲስ አበባAddis Abäba, «lore berria») Etiopiako hiriburua eta hiri nagusia da, politika, industria eta merkataritzako arloetan. Aldi berean hiria eta estatua da, hiri enkartatua baita. 2007an 2.738.248 biztanle zituen.[2] Hirian 80 hizkuntza baino gehiago hitz egiten dira. Afrikar Batasunaren hiriburua da.

Addis Abeba
አዲስ አበባ
Finfinne
 Etiopia
Addis Abeba montage 1.jpg
Administrazioa
Herrialdea  Etiopia
Hiri enkartatua Addis Abeba
Alkatea Arkebe Oqubay
Jatorrizko izena አዲስ አበባ ( Āddīs Ābebā )
Geografia
Koordenatuak 9° 01′ 38″ N, 38° 44′ 13″ E / 9.0272222222222°N,38.736944444444°E / 9.0272222222222; 38.736944444444Koordenatuak: 9° 01′ 38″ N, 38° 44′ 13″ E / 9.0272222222222°N,38.736944444444°E / 9.0272222222222; 38.736944444444
Addis Abeba hemen kokatua: Etiopia
Addis Abeba
Addis Abeba
Addis Abeba (Etiopia)
Azalera 527 km²
Altuera 2.200-3000
Mugakideak Oromia
Demografia
Biztanleria 3.041.002 bizt. (2012)
Dentsitatea 5.770,51 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1886
Telefono aurrizkia 11
Ordu eremua UTC+03:00 eta Ekialdeko Afrikako Ordua
Hiri senidetuak Leipzig, Pekin, Chuncheon Itzuli, Stockholm, Khartum, Beer-Xeva, Netanya, Tel Aviv, Johannesburgo, Washington, San Frantzisko, Chongqing, Kaunas eta Gay Itzuli
http://www.addisababacity.gov.et/
Errepide baten ikuspegia, Addis Abeba

Eduki-taula

GeografiaAldatu

KlimaAldatu

Addis Abebak klima tropikal leuna du (15°C) garaiera dela-eta (2.300 m). Urteko prezipitazioak 1.150 mm dira.

Datu klimatikoak (Addis Abeba)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 23.0 24.3 24.8 24.2 24.4 20.0 17.9 20.0 21.3 22.3 22.6 22.8 22.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 6.0 9.0 11.6 12.0 12.3 11.2 11.3 11.2 11.0 9.9 8.7 8.1 10.6
Euria (mm) 16.8 36 68.2 88.8 76 123.5 259.4 278 174.1 41.1 8.3 10.2 1180.4
Euri egunak (≥ 1 mm) 3 5 7 10 10 20 27 26 18 4 1 1 132
Iturria (1): National Meteorological Agency [3]
Iturria (2): World Meteorological Organisation (NBE) [4]

HistoriaAldatu

Hiria 1887an sortu zuen Menelik II.a enperadoreak, ur termalak aurkitutako toki batean, eta horregatik eman zioten Addis Abeba izena, Lore Berria. 1889an hiriburu bihurtu zuten. Hazkundea guztiz kaotikoa izan zen, eta 1917an Djiboutira egin zen trenarekin asko areagotu zen hazkunde demografikoa. 1936tik 1941era bitartean, italiarrek hiria okupatu zuten, eta euren kolonien hiriburu bihurtu.

1960ko eta 1970eko hamarkadetan hiriburuko biztanleen kopurua bikoiztu zen, eta hainbat industria ezarri. 1963an Afrikako hogeita hamar herrialdetako estatu buruen bilera egin zen bertan, geroztik Afrikar Batasuna dena sortu zuena.[5]

Banaketa administratiboaAldatu

Hiriburua hamar barrutitan (Kifle ketema) eta 99 auzoatan (kebelé) banaturik dago. Hona hemen barrutiak:

  • Arada
  • Kirkos
  • Gullele
  • Kolfe Keranyo
  • Akaki-Kality
  • Nefas Silk-Lafto
  • Lideta
  • Bole
  • Addis Ketema
  • Yeka

Herri eta hiri senidetuakAldatu

Addisabebar ezagunakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1.   Euskaltzaindia 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak .
  2.   Census 2007, preliminary Central Statistical Agency of Ethiopia . Noiz kontsultatua: 2017-10-4 .
  3.   National Meteorological Agency of the Federal Democratic Republic of Ethiopia NMA of Ethiopia .
  4.   NBE World Weather Information Service - Addis Ababa .
  5. Lur entziklopedietatik hartua.
  6.   Beer-sheva.muni.il [http://www.beer-sheva.muni.il/ArimTeomot.asp קשרים בין-ל�?ומיים של העיר ב�?ר-שבע] .

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Addis Abeba