Ireki menu nagusia

Haile Gebrselassie (amhareraz: ኃይሌ ገብረ ሥላሴ, haylē gebre silassē; Asella, Arsi, 1973ko apirilaren 18a) etiopiar atleta famatua da, distantzia luzean espezializatua, eta arlo horretan inoizko lasterketari onenen artean dagoena. Bi urrezko domina lortu ditu Olinpiar Jokoetan eta lau Munduko Txapelketan 10.000 metroko lasterketan. Halaber, Berlingo maratoia lau aldiz jarraian irabazi zuen, eta Dubaikoa hiru aldiz bata bestearen atzetik. Gainera, lau munduko titulu eskuratu du pista estalian.

Haile Gebrselassie
Haile Gebrselassie at Vienna City Marathon 2011.jpg
Bizitza
Jaiotza Asella Itzuli1973ko apirilaren 18a (46 urte)
Herrialdea  Etiopia
Bizilekua Asella Itzuli
Talde etnikoa Oromo herria
Jarduerak
Jarduerak maratoilaria, iraupen-lasterkaria eta atleta
Pisua 56 kilogramo
Altuera 165 zentimetro
Jasotako sariak
Nominazioak
IMDb nm0311405

1.500 metro eta maratoiaren distantzien artean hainbat garaipen nagusi ditu, pista estalian, kanpoan, errepidean eta crossean. Etiopiako 61 marka nazional eta 27 munduko marka ezarri ditu, 800 metroetatik maratoira.

Palmares hautatuaAldatu

  • Munduko Cross Txapelketan:
    • 1994an (Budapest): Brontzezko domina.
  • Munduko Atletismo Txapelketan:
    • 1993an (Stuttgart): Urrezko domina 10.000 metroko lasterketan eta zilarrezkoa 5.000 metrokoan.
    • 1995ean (Gothenburg): Urrezkoa 10.000 metrokoan.
    • 1997an (Atenas): Urrezkoa 10.000 metrokoan.
    • 1999an (Sevilla): Urrezkoa 10.000 metrokoan.
    • 2001ean (Edmonton): Brontzezkoa 10.000 metrokoan.
    • 2003an (Paris): Zilarrezkoa 10.000 metrokoan.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Haile Gebrselassie