Timnit Gebru

Timnit Gebru (Addis Abeba, 1982/83) etiopiar-estatubatuar zientzialari informatikoa da, alborapen algoritmikoan eta datu-meatzaritzan espezializaturik dagoena

Timnit Gebru (Addis Abeba, 1983ko maiatzaren 13a) etiopiar-estatubatuar zientzialari informatikoa da, alborapen algoritmikoan eta datu-meatzaritzan espezializaturik dagoena. Black in AI elkarteko sortzailea da, adimen artifizialean lan egiten duten arraza beltzeko ikerlarien elkartea da[1].

Timnit Gebru

(2018)
Bizitza
JaiotzaAddis Abeba1983ko maiatzaren 13a (40 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaStanford Unibertsitatea
Tesi zuzendariaFei-fei Li
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakikertzailea, artificial intelligence researcher (en) Itzuli eta AI ethicist (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Google  2020ko abendua)
Microsoft Research (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaStanford Unibertsitatea

ai.stanford.edu…
Facebook: timnit.gebru Twitter: timnitGebru Mastodon: timnitGebru@dair-community.social LinkedIn: timnit-gebru-7b3b407 GitHub: tgebru Edit the value on Wikidata

VentureBeat-eko AI Innovations Award 2019 saria irabazi zuen Joy Buolamwini eta Inioluwa Rajirekin batera, AI for Good atalean. Aurpegi errekonozimenduko alborapen algoritmikoaren inguruko akatsa ikertzeagatik jaso zuten saria[2].

Biografia aldatu

Timnit Gebru Addis Abeban jaio zen eritrear jatorriko familia batean. Bost urte zituela aita hil zen eta amak hartu zuen familiaren ardura[3]. Etiopia eta Eritrearen arteko gerra piztu zen 15 urte zituela eta deportatua izan zen. Estatu Batuetan asilo politiko eskaera egin zuen eta onartua izan zen[4].

Stanford Unibertsitatean ingeniaritza elektrikoaren masterra egin zuen[5] eta Apple etxearentzako lanean aritu zen lehen iPad-arentzako algoritmoak prozesatzen dituen seinalea garatzen. 2017an Stanforden doktoretza egin zuen Fei-fei Lik gidatuta[6]. Datu-meatzaritza erabiliz gobernuaren menpeko eta ez-menpeko elkarteek komunitate desberdinetan inbertitzen zuten dirua aztertu zuen. Google Street View bidez Estatu Batuetako auzoak ikertu zituen horretarako, irudietatik ezaugarri sozioekonomikoak estrapolatuz; esate baterako ikusten diren autoak aztertuz auzoko hauteskundetako joerak, diru sarrerak eta hezkuntza maila estrapolatu daitezke[5]. Estatu Batuetako 200 hiri populatuenetako 15 milioi irudi erabili zituen. 2017 LDV Capital Vision Summit lehiaketan aurkeztu zuen egindako lana eta irabazi egin zuen[7]. BBC News, Newsweek, The Economist eta The New York Times gisako komunikabideek eman zuten Gebruren ikerketaren berri[8][9][10].

Googleko Adimen artifizialeko Etika taldean egin zuen lan, gizartearen ongizaterako teknologiak duen gaitasuna jorratuz, baina 2020ko abenduan Googleek kanporatu egin zuen, oraindik argitu gabeko arrazoiengatik[11]. MIT-ekin ere Gender Shades taldean hartu zuen parte; aurpegi errekonozimendu baten softwarea landu zuen eta erakutsi zuen emakumezko beltzek gizon zuriek baino %35 errekonozimendu txkiagoa dutela[12]. 2016an Rediet Abebe lankidearekin batera Black in AI elkartea sortu zuen, adimen artifizialean lan egiten duten arraza beltzeko ikerlarien elkartea[1]. Microsoft-eko Justizia, Egozgarritasun, Gardentasun eta Etika mintegian ere ibili zen lanean.

Erreferentziak aldatu

  1. a b «Black in AI» blackinai.github.io (Noiz kontsultatua: 2023-01-24).
  2. (Ingelesez) Burt, | Chris. (2019-07-18). «Buolamwini, Gebru and Raji win AI Innovation Award for research into biometric bias | Biometric Update» www.biometricupdate.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-24).
  3. «Excuse me sir, but where are all the women? - ROSS Legal Tech Corner ROSS Intelligence» web.archive.org 2019-01-10 (Noiz kontsultatua: 2023-01-24).
  4. «Timnit Gebru - Women in Data Science (WiDS) Conference» web.archive.org 2020-12-07 (Noiz kontsultatua: 2023-01-24).
  5. a b (Ingelesez) AI, People In. (2017-09-18). «Timnit Gebru honored as an Alicorn of Artificial Intelligence by People in AI» Medium (Noiz kontsultatua: 2023-01-24).
  6. «Understanding the Limits of AI: When Algorithms Fail - MIT Technology Review» web.archive.org 2020-12-05 (Noiz kontsultatua: 2023-01-24).
  7. (Ingelesez) «Leveraging Computer Vision to Predict Race, Education, and Income via Google Streetview» LDV Capital (Noiz kontsultatua: 2023-01-24).
  8. (Ingelesez) Lufkin, Bryan. «What Google Street View tells us about income» www.bbc.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-24).
  9. «A machine-learning census of America’s cities» The Economist ISSN 0013-0613. (Noiz kontsultatua: 2023-01-24).
  10. (Ingelesez) Lohr, Steve. (2017-12-31). «How Do You Vote? 50 Million Google Images Give a Clue» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2023-01-24).
  11. (Ingelesez) Simonite, Tom. «What Really Happened When Google Ousted Timnit Gebru» Wired ISSN 1059-1028. (Noiz kontsultatua: 2023-01-24).
  12. «Gender Shades» gendershades.org (Noiz kontsultatua: 2023-01-24).

Kanpo estekak aldatu