Vercelli

udalerri italiako

Vercelli (piemonteraz: Vërsèj) Italia iparraldeko hiria da. Piemonte eskualdean dago, Vercelliko probintzian. 2012an 47.115 biztanle zituen[1].

Vercelli
Vercelli
Italiako udalerria
Vercelli PiazzaCavour.jpg
Vercelli-Stemma.svg
Administrazioa
Herrialdea Italia
Eskualdea Piemonte
ProbintziaVercelliko probintzia
Izen ofiziala Vercelli
Jatorrizko izena Vercelli
Posta kodea 13100
ISTAT kodea 002158
Geografia
Koordenatuak 45° 19′ N, 8° 25′ E / 45.32°N,8.42°E / 45.32; 8.42Koordenatuak: 45° 19′ N, 8° 25′ E / 45.32°N,8.42°E / 45.32; 8.42
Map of comune of Vercelli (province of Vercelli, region Piedmont, Italy).svg
Azalera 79.78 km²
Altuera 130 m
Mugakideak Borgo Vercelli, Desana, Lignana, Olcenengo, Prarolo, Salasco, Sali Vercellese, Villata, Vinzaglio, Asigliano Vercellese, Caresanablot, Palestro, San Germano Vercellese eta Quinto Vercellese
Demografia
Biztanleria 46.181 bizt. (2018ko urtarrilaren 1a)
Dentsitatea 578,85 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia 0161
Hiri senidetuak Arles eta Tortosa
Katastro kodea L750
Sailkapen sismikoa 4 (Oso txikia)
Matrikula VC
comune.vercelli.it

Sesia ibaiaren ertzean dago, lautada handi baten erdialdean, Milan eta Turinen artean, eta Suitza eta Liguriako itsasoaren artean. Ibarra oso ondo ureztatuta dago, eta arroz-soro handiak daude. Europako arroz ekoizle handienetarikoak dira Vercellin, eta mundu osora esportatzen dute.

Mugan ditu udalerri hauek: Asigliano Vercellese, Borgo Vercelli, Caresanablot, Desana, Lignana, Olcenengo, Palestro, Prarolo, Salasco, Sali Vercellese, San Germano Vercellese, Villata eta Vinzaglio.

HistoriaAldatu

Liguriako libici tribuaren hiriburua izan zen Oppidium Vercellae; Galia Zisalpinokoa izan zen. K.a. 89. urtean zuzenbide erromatarra ezarri zuten. Estrabonen sasoian gotortutako hiribildua zen, baina K.a. 42. urtean udalerri izendatu zuten, eta indarra hartzen joan zen. Apolo (Apollinae Vercellae) zen gehien gurtzen zuten jainkoa. IV. menderako apezpiku-egoitza zen Vercelli, lehenengoz, San Eusebiorena.

Inguruetan urre-meatzeak zeuden: Ictimuli edo Vicus Ictimulorum.

MonumentuakAldatu

San Andrea basilika da monumenturik ezagunena: 1219. urtean hasi ziren eraikitzen, eta hainbat estiloz eginda dago, hala nola lombardoa, erromanikoa eta gotikoa. Aipagarriak dira, beste batzuen artean, hauek ere: San Eusebio katedrala, Angello Dorrea, Torre di Città dorrea, Borgogna Museoa, Camilo Leone Museoa, eta abar. Kultura-ondare aberatsa dago Vercellin, arte eta arkitekturakoa ez eze, baita dokumentala ere.

Senidetutako hiriakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu