1968ko Italiako Giroa

1968ko Italiako Giroa Itzuli Handi honen 51. edizioa izan zen. 1968ko maiatzak 21 eta ekainak 12 artean ospatu zen, sarrerako bat eta 22 etapatan banatutako 3917 kilometroko ibilbidea eginez, garailea izan zen Eddy Merckxek, batez beste, 36,031 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Itzulia Campione d'Italian hasi eta Napolin amaitu zen.

1968ko Italiako Giroa
Datu orokorrak
Lasterketa51. Italiako Giroa
Txapelketa1968 Super Prestige Pernod
Etapak23
Datakmaiatzak 20 – 1968.eko ekainak 12
Luzera3.917,3 km
HerrialdeaITA Italia
San Marino
SUI Suitza
Irteera-lekuaCampione d'Italia
Helduera-lekuaNapoli
Bataz besteko abiadura36,035 km/o
Emaitzak
TxapeldunaBEL Eddy Merckx (Faema)
TxapeldunordeaITA Vittorio Adorni (Faema)
HirugarrenaITA Felice Gimondi (Salvarani)
Puntukako sailkapenaBEL Eddy Merckx (Faema)
Eskalatzailerik onenaBEL Eddy Merckx (Faema)
Talderik onenaITA Faema
◀19671969▶
Dokumentazioa

130 txirrindularik hasi eta 90ek amaitu zuten proba.

Edizio honetako berrikuntza sarrerako etapa izan zen. Horietako bakoitza 10 txirrindularik (talde bakoitzeko bana txanda bakoitzean) osatzen zuten 13 txandatan lehiatu zen sei kilometro gutxiagoko lasterketa labur bat izan zen. Sarrerako honen arrazoia lehen etapan maglia arrosa nork eramango zuen erabakitzea baino ez zen, ez baitzen sailkapen nagusirako kontuan hartzen. Garailea Charly Grosskost izan zen, anekdotikoki, 1968ko Frantziako Tourraren sarrerako etapa irabaztea ere lortuko zuena. Azken garaipenerako faboritoen artean Vittorio Adorni, Felice Gimondi eta Gianni Motta zeuden, hiruren artean aurreko hiru edizioak banatu zituztenak, baita bere bigarren Italiako Giroan parte hartzen zuen Eddy Merckx, Francisco Gabika euskalduna eta Julio Jiménez eta Mariano Díaz espainiarrak ere.

Eddy Merckxek Italiako Giroa irabazteko zuen gogoa erakutsi zuen lehen etapa irabaziz, pelotoiari metro batzuk aterata helmugara iritsiz, esprintatuz. Dena dela, lidertza bi egun beranduago galduko zuen Michele Dancelliren mesedetan. José Antonio Momeñe izan zen edizio honetan etapa bat irabazi zuen lehen euskalduna, 6. etapan zehazki, Alessandrian amaitu zena, bi egun beranduago aldaka eta bi saihetsen hausturarekin eta garezurreko kolpe arin batekin amaitu zen erorketa masibo baten tartean egon zenez, proba utzi behar izan zuen arren.

Julio Jiménezek bere dohaiak erakutsi zituen mendi garaiko lehen etapan, itzuliko 9.a izan zena, etapa garaipena lortuz, hoberenengandik aldentzea lortu ez zuen arren. 10. etapa izan zen mendate tontorrean amaituko ziren lauetatik lehena. Italiako Giroan Grappa Mendia igo den hiru aldietatik lehena izan zen, baita etapa amaiera izan zen aldi bakarra ere. Alabaina, hoberenen artean ez zen diferentzia handirik egon, guztia 12. etaparako geratzen zen, edizio honetako Coppi tontorra izan zen Tre Cime di Lavaredon amaitzen zen etapa, eta 1967an tifosien bultzakadengatik baliogabetu behar izan zena. Igoeraren hasieran, pelotoiari hamar minutu inguru ateratzen zioten hamabi txirrindularik osatutako talde bat zegoen. Hotz jasangaitzeko baldintza klimatologikopean, euria eta elurrarekin, Merckx erasora pasa zen, eta bata bestearen atzean ihes egindako guztiak harrapatzen joan zen, erabat bakarrik geratu zen arte, etapa garaile bezala. Merckxek maglia arrosa berreskuratu zuen egun horretan, ordutik aurrera eta proba amaitu arte berak eramango zuelarik. Sailkapen nagusian, bere taldekidea zen Vittorio Adorni jada hiru minutu eta erdi baino gehiagora zegoen, bigarren postuan. Beste faborito batzuk, Gimondi eta Jiménez kasu, liderrangandik bederatzi minutu baino gehiagora zeuden jada, Mottak edo Balmamionek, bitartean, Giroa irabazteko aukerari agur esan behar izan ziotelarik, Kanibalagandik hamaika minutu baino gehiagora baitzeuden.

Gimondi italiar txapeldun handiak irabazi zuen 16. etapako erlojupekoa, baina ordurako, Eddy Merckx eta honen taldekide Adorni oso urruti zeuden sailkapenean. Julio Jiménezek bere bigarren etapa irabazi zuen itzuliko 18. etapan, etapa horretan bigarren izan zen Mariano Díazekin batera ihes eginda helmugara iritsiz. Luis Ocaña ere etapa garaipenetik gertu egon zen, 19. etapan bigarren postua errepikatu zuena. Rocca di Cambio eta Block Hauserako iritsierek Giroa eta mendate tontorrean amaitzen ziren etapak amaiarazi zituzten. Luis Pedro Santamarinak irabazi zuen horietako lehena, hala, bakarrean eginiko 150 kilometro baino gehiagoko ihesaldi bat biribilduz. Block Hauseko etapa beldurgarrian, azkenean ez zen diferentzia handirik egon, etapa honen garailea Franco Bodrero izan zelarik.

Dena dela, azken etapan bai egon ziren diferentziak, non Julio Jiménezek zenbait minutu galdu zituen, sailkapen nagusiko 6. postutik 10. postura jaitsiz. Azkenean, Eddy Merckxek bere lehen Italiako Giroa irabazi zuen, erakutsi zuen nagusitasunagatik Fausto Coppi mitikoarekin alderatu zutelarik. Era berean, Itzuli Handi baten edizio berean sailkapen nagusia, mendikoa eta puntukakoa irabazi zituen lehen txirrindularia bihurtu zen, 1990eko hamarkadara arte beste inork berdinduko ez zuen errekorra.

Itzulia amaitu eta egun gutxira, bederatzi txirrindulariren positiboak jakin ziren: Joaquim Galera eta Mariano Díaz espainiarrak, Gimondi, Balmamion, Motta eta Bodrero italiarrak, Peter Abt suitzarra, Victor Van Schil belgikarra eta Raymond Delisle frantziarra. Balmamion errugabetzat jo zen, hartu zuen substantzia kontrolak egin eta egun gutxira arte ez zela debekatua izan frogatu baitzen. Gimondiren kasuan, kontraanalisiaren ondoren, italiar txirrindulariak hartu zituela adierazi zuen botikek gernuan anfetaminek zuten eragin bera zutela frogatu zen, eta, beraz, zigorrik jaso gabe errugabetzat jo zuten.

Taldeak

aldatu
Taldea Taldeko liderra
Salvarani Felice Gimondi
Bic Julio Jiménez
Faema Eddy Merckx
Filotex Franco Bitossi
Fagor Francisco Gabika
G.B.C. Daminiano Capodivento
Germanvox Vito Taccone
Taldea Taldeko liderra
Kelvinator Rino Benedetti
Max Meyer Roberto Ballini
Molteni Mario Anni
Pepsi Cola Renzo Baldan
Peugeot André Bayssiere
Smiths Willy Planckaert
   

Etapak

aldatu
 EtapaDataEtapako hiriaktypeLuzera (km)Etapako garaileaSailkapen orokorreko liderra
Prologoa Maik 20Campione d'ItaliaCampione d'Italia
 
aitzinetapa
5,7  Charly Grosskost  Charly Grosskost
1 Maik 21Campione d'ItaliaNovara129  Eddy Merckx  Eddy Merckx
2 Maik 22NovaraSaint-Vincent (Italia)189  Eddy Merckx  Eddy Merckx
3 Maik 23Saint-Vincent (Italia)Alba168  Guido Reybrouck  Michele Dancelli
4 Maik 24AlbaSanremo162  Edward Sels  Michele Dancelli
5 Maik 25SanremoSanremo137  Italo Zilioli  Michele Dancelli
6 Maik 26SanremoAlessandria223  José Antonio Momeñe  Michele Dancelli
7 Maik 27AlessandriaPiacenza170  Guerrino Tosello  Michele Dancelli
8 Maik 28San Giorgio PiacentinoBrescia225  Eddy Merckx  Michele Dancelli
9 Maik 29BresciaCaldonazzo
 
mendiko etapa
210  Julio Jiménez  Michele Dancelli
10 Maik 30Trento – Monte Grappa
 
mendiko etapa
136  Emilio Casalini  Michele Dancelli
11 Maik 31Bassano del Grappa  Trieste197  Guido Reybrouck  Michele Dancelli
12 Ekak 1Gorizia
 
mendiko etapa
213  Eddy Merckx  Eddy Merckx
13 Ekak 2Cortina d'AmpezzoVittorio Veneto163  Lino Farisato  Eddy Merckx
14 Ekak 3Vittorio Veneto – Marina Romea194  Luigi Sgarbozza  Eddy Merckx
15 Ekak 4RavennaImola141  Marino Basso  Eddy Merckx
Ekak 5Atseden eguna
 
Atseden eguna
16 Ekak 6CesenaticoSan Marino
 
banakako erlojupekoa
51  Felice Gimondi  Eddy Merckx
17 Ekak 7 San MarinoFoligno196  Franco Bitossi  Eddy Merckx
18 Ekak 8FolignoAbbadia San Salvatore181  Julio Jiménez  Eddy Merckx
19 Ekak 9Abbadia San SalvatoreErroma181  Luciano Dalla Bona  Eddy Merckx
20 Ekak 10ErromaRocca di Cambio
 
mendiko etapa
215  Luis Pedro Santamarina  Eddy Merckx
21 Ekak 11Rocca di Cambio – Blockhaus
 
mendiko etapa
198  Franco Bitossi  Eddy Merckx
22 Ekak 12ChietiNapoli235  Guido Reybrouck  Eddy Merckx

Sailkapenak

aldatu
 Sailkapen orokorra
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaDenbora
1. Eddy Merckx     BelgikaFaema108 o 42 min 27 s
2. Vittorio Adorni   ItaliaFaema+ 5 min 01 s
3. Felice Gimondi   ItaliaSalvarani+ 9 min 05 s
4. Italo Zilioli   ItaliaFilotex+ 9 min 17 s
5. Willy Van Neste   BelgikaDr. Mann-Grundig+ 10 min 43 s
6. Gianni Motta   ItaliaMolteniDQ
6. Michele Dancelli   ItaliaPepsi-Cola+ 12 min 33 s
7. Franco Balmamion   ItaliaMolteni+ 15 min 43 s
8. Francisco Gabika   Euskal HerriaFagor-Fargas+ 16 min 59 s
9. Franco Bitossi   ItaliaFilotex+ 19 min 02 s
10. Julio Jiménez   EspainiaBiC+ 19 min 51 s
11. Eusebio Vélez   Euskal HerriaFagor-Fargas+ 28 min 58 s
12. Adriano Passuello   ItaliaFilotex+ 36 min 49 s
13. Silvano Schiavon   ItaliaPepsi-Cola+ 37 min 35 s
14. Louis Pfenninger   Suitza+ 46 min 49 s
15. Vito Taccone   ItaliaGermanvox-Wega+ 49 min 25 s
16. Luis Pedro Santamarina   Euskal HerriaFagor-Fargas+ 54 min 26 s
17. Cees Haast   HerbehereakBiC+ 55 min 26 s
18. Lino Farisato   ItaliaFaema+ 57 min 32 s
19. Renato Laghi   ItaliaGermanvox-Wega+ 59 min 14 s
20. Claudio Michelotto   ItaliaMax Meyer+ 1 o 00 min 31 s


Mendiko sailkapena
1. Eddy Merckx   Belgika Faema 340 puntu
2. Mariano Díaz   Espainia Fagor 210 puntu
2. Julio Jiménez   Espainia Bic 180 puntu
3. Giancarlo Polidori   Italia Pepsi Cola 140 puntu
Puntukako sailkapena
1. Eddy Merckx   Belgika Faema 198 puntu
2. Franco Bitossi   Italia Filotex 138 puntu
3. Michele Dancelli   Italia Pepsi Cola 134 puntu
Taldekako sailkapena
1. Faema   Belgika - -

Kanpo estekak

aldatu