1967ko Italiako Giroa

1967ko Italiako Giroa
Datu orokorrak
Lasterketa50. Italiako Giroa
Txapelketa1967 Super Prestige Pernod
Etapak23
Datakmaiatzak 20 – 1967.eko ekainak 11
Luzera3.572 km
HerrialdeaITA Italia
Irteera-lekuaTreviglio
Helduera-lekuaMilan
Emaitzak
TxapeldunaITA Felice Gimondi (Salvarani)
TxapeldunordeaITA Franco Balmamion (Molteni)
HirugarrenaFRA Jacques Anquetil (Bic-Hutchinson)
Puntukako sailkapenaITA Dino Zandegù (Salvarani)
Eskalatzailerik onenaEU Aurelio González (Kas-Kaskol)
Talderik onenaESP Kas-Kaskol
◀19661968▶
Dokumentazioa

1967ko Italiako Giroa Itzuli Handi honen 50. edizioa izan zen. 1967ko maiatzak 18 eta ekainak 9 artean ospatu zen, horietako bat bikoitza izan zen 22 etapatan banatutako 3572 kilometroko ibilbidea eginez, garailea izan zen Felice Gimondik, batez beste, 35,339 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Itzulia Treviglion hasi eta Milanen amaitu zen.

130 txirrindularik hasi eta 70ek amaitu zuten proba.

Edizio honetan parte hartu zuen lehen aldiz KAS taldeak Italiako Giroan, eta arrastoa utzi zuten itzulian, taldekako sailkapena, mendikoa eta hiru etapa irabaziz eta maglia arrosa hamaika egunez eramanez bi txirrindulari ezberdinen artean. Lasterketan, protagonista nagusiak esprinterrak izan ziren. Willy Planckaert, Dino Zandegu, Rudi Altig eta Michele Dancelliren artean bederatzi etapa banatu zituzten.

Era berean, edizio honetan, hurrengo urteetan zeresan handia izango zuen txirrindulari batek parte hartu zuen: Eddy Merckx belgikarra, bere lehen parte-hartzea izan zen honetan bi etapa garaipen lortu zituelarik, sailkapen nagusian 9. postuan amaitzeaz gain. Lasterketan, polemika ere ez zen falta izan. 19. etapan, elurpean jokatu zena, Tre Cime di Lavaredo izeneko mendatea igo zen lehen aldiz. Egun horretan, Gimondik irabazi zuen etapa, segundo gutxira Eddy Merckx eta Gianni Motta sartu zirelarik. Alabaina, etapa baliogabetua izan zen irregulartasunengatik eta zaletuen bultzakadengatik, italiar txirrindularia biziki haserrarazi zuena, lasterketa uzteko puntuan egon zena, baina bi aldiz pentsatu ondoren, lasterketan jarraitzea erabaki zuen.

20. etaparen amaieran, edizio honetako etapa erregina izan zena, Jacques Anquetilek jantzi zuen maglia arrosa. Dena dela, Gimondi, Girora bronkitisak jota joan zena, frantziarragandik oso gertu zegoen sailkapen nagusian, minutu erdi baino gutxiagora. Italiarrak 21. etapan ihes egin zuen eta etapa 4. postuan amaitu zuen, baina sailkapen nagusiko lehen postuetan zeudenekiko lau minutu baino gehiagoko diferentziarekin. Sailkapen nagusia erabat irauli zen, eta Gimondik, bere karreran irabaziko zituen hiru Giroetatik lehena irabazi zuen.

Taldeak

aldatu
Taldea Taldeko liderra
Molteni Gianni Motta
Bic Jacques Anquetil
Cynar Rik Van Looy
Filotex Franco Bitossi
Germanvox Vito Taccone
Kas Francisco Gabika
Mainetti Marino Basso
Taldea Taldeko liderra
Max Meyer René Binggeli
Peugeot Ferdinand Bracke
Romeo Smiths Eddy Schutz
Salamini-Luxor Vittorio Adorni
Salvarani Carlo Chiappano
Vittadello Michele Dancelli
   

Etapak

aldatu
Etapa Ibilbidea Kilometroak Garailea Liderra
1.a Treviglio-Alessandria 135   Italia Giorgio Zancanaro   Italia Giorgio Zancanaro
2.a Alessandria-La Spezia 223   Espainia Antonio Gómez del Moral   Espainia Antonio Gómez del Moral
3.a La Spezia-Prato 205   Italia Michele Dancelli   Espainia Antonio Gómez del Moral
4.a Florentzia-Chianciano Terme 155   Italia Dino Zandegu   Espainia Antonio Gómez del Moral
5.a Erroma-Napoli 220   Belgika Willy Planckaert   Italia Michele Dancelli
6.a Palermo 63   Alemania Rudi Altig   Italia Michele Dancelli
7.a Catania-Etna 169   Italia Franco Bitossi   Italia Michele Dancelli
8.a Reggio Calabria-Cosenza 218   Frantzia Jean Stablinski   Espainia José Pérez Francés
9.a Cosenza-Tarento 242   Belgika Albert Van Vlierberghe   Espainia José Pérez Francés
10.a Bari-Potenza 145   Belgika Willy Planckaert   Espainia José Pérez Francés
11.a Potenza-Salerno 160   Alemania Rudi Altig   Espainia José Pérez Francés
12.a Caserta-Block Haus 220   Belgika Eddy Merckx   Espainia José Pérez Francés
13.a Chieti-Riccione 253   Belgika Georges Vandenberghe   Espainia José Pérez Francés
14.a Riccione-Lido degli Estensi 94   Belgika Eddy Merckx   Espainia José Pérez Francés
15.a Lido degli Estensi-Mantua 164   Italia Michele Dancelli   Espainia José Pérez Francés
16.a Mantua-Verona 45 (banakako erlojupekoa)   Danimarka Ole Ritter   Frantzia Jacques Anquetil
17.a Verona-Vicenza 140   EH Francisco Gabika   Italia Silvano Schiavon
18.a Vicenza-Udine 169   Italia Dino Zandegu   Italia Silvano Schiavon
19.a Udine-Tre Cime di Lavaredo 170 Baliogabetua   Italia Silvano Schiavon
20.a Cortina d'Ampezzo-Trento 235   Italia Vittorio Adorni   Frantzia Jacques Anquetil
21.a Trento-Tirano 153   Italia Marcello Mugnaini   Italia Felice Gimondi
22.a a Tirano-Madonna del Ghisallo 137   EH Aurelio González Puente   Italia Felice Gimondi
22.a b Madonna del Ghisallo-Milan 68   Belgika Willy Planckaert   Italia Felice Gimondi

Sailkapenak

aldatu
Clasificación general
1. Felice Gimondi   Italia 101h 05' 34"
2. Franco Balmamion   Italia + 3' 36"
3. Jacques Anquetil   Frantzia + 3' 45"
4. Vittorio Adorni   Italia + 4' 33"
5. José Pérez Francés   Espainia + 5' 17"
6. Gianni Motta   Italia + 6' 21"
7. Lucien Aimar   Frantzia + 7' 25"
8. Francisco Gabika   Euskadi + 9' 43"
9. Eddy Merckx   Belgika + 11' 41"
10. Eusebio Vélez   Euskadi + 15' 00"


Mendiko sailkapena
1. Aurelio González Puente   EH 630 puntu
2. Vittorio Adorni   Italia 150 puntu
3. Wladimiro Panizza   Italia 140 puntu


Puntukako sailkapena
1. Dino Zandegu   Italia 200 puntu
2. Eddy Merckx   Belgika 178 puntu
3. Willy Planckaert   Belgika 176 puntu


Taldekako sailkapena
1. Kas   Euskadi - -

Kanpo estekak

aldatu