Lavaredoko Hiru Gailurrak
(«Tre Cime di Lavaredo» orritik birbideratua)
Lavaredoko Hiru Gailurrak (italieraz: Tre Cime di Lavaredo; alemanez: Drei Zinnen; ladinoz: Tré Zìmes) Italia aldeko Dolomitetan kokatzen diren almena itxurazko hiru haitz dira. Alpeetako mendigune ospetsuenetariko bat da. Ekialdetik mendebaldera, hauek dira:
- Cima Piccola/Kleine Zinne ("gailur txikia") 2.857 metro.
- Cima Grande/Große Zinne ("gailur nagusia"), 2.999 metro.
- Cima Ovest/Westliche Zinne ("mendebaldeko gailur"), 2.973 metro.
Lavaredoko Hiru Gailurrak | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Garaiera | 2.999 m |
Mota | mendikate |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 46°37′07″N 12°18′20″E / 46.61861°N 12.30556°E |
Mendikatea | Dolomitak |
Herrialdea | ![]() |
Italiako eskualdeak | ![]() |
Probintzia | Bellunoko probintzia |
Leku geografikoa | Sexten Dolomites (en) ![]() |
1919ra arte Italia eta Austria arteko mugaren parte ziren baina, egun, Bozen-Hego Tirolgo probintzia autonomoa eta Bellunoko probintziaren arteko muga osatzen dute. Muga administratiboa edozein izanda ere, aleman eta italieraren arteko muga linguistikoa bertatik pasa da.
Txirrindularitza
aldatuLavaredokoa Italiako Giroko igoerarik ospetsuenetako bat da. Hona hemen bertatik pasa diren lehen txirrindulariak:
Ekitaldia | Txirrindularia |
---|---|
1967 | Felice Gimondi |
1968 | Eddy Merckx |
1974 | José Manuel Fuente |
1981 | Beat Breu |
1989 | Lucho Herrera |
2007 | Riccardo Riccò |
2013 | Vincenzo Nibali |