1969ko Italiako Giroa

1968 << 1969ko Italiako Giroa >> 1970
Sailkapenak 23 etapa, 3731 km
General  Italia Felice Gimondi 106h 47' 03"
Puntukakoa  Italia Franco Bitossi 182 p.
Mendikoa  Italia Claudio Michelotto 330 p.
Intergiroa -
Taldekakoa  Italia Molteni

1969ko Italiako Giroa Itzuli Handi honen 52. edizioa izan zen. 1969ko maiatzak 16 eta ekainak 8 artean ospatu zen, horietako bat bikoitza izan zen 23 etapatan banatutako 3731 kilometroko ibilbidea eginez, garailea izan zen Felice Gimondik, batez beste, 34,942 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Itzulia Gardan hasi eta Milanen amaitu zen.

130 txirrindularik hasi eta 81ek amaitu zuten itzulia.

1969ko Italiako Giroak, erakargarritasun nagusi bezala garaipenagatik Gimondik eta Eddy Merckxek izango zuten lehia zen. Belgiarra izan zen ematen lehena, 3. etapan, esprintean irabazi ondoren, hurrengo egunean, 21 kilometroko erlojupekoan berriz ere garaipena lortuz, non diferentzia handirik ez zen egon. Askoz handiagoak izan ziren diferentziak 15. etapan, 49 kilometroko erlojupekoan. Oraingoak, Merckxek minutu bat atera zion Gimondiri, eta gainontzekoei hiru baino gehiago. Alabaina, hurrengo egunean berri harrigarri bat izan zen: Merckxek dopingaren aurkako kontrol batean emandako positiboa, honen ondorioz lasterketatik bota zutelarik. Positiboa eta proben zuzentasuna berretsiak izan ziren arren, Merckxek uneoro defendatu zuen bere errugabetasuna. Asko hitz egin zen gai honi buruz, belgiar txapeldunaren aurkako ekintza mafioso bat iradokiz. Positiboaren ondorio bat txirrindularitza proba orotan hilabeteko suspentsio zigorra izan zen, 1969ko Frantziako Tourrean parte hartzea eragotziko ziona. Alabaina, zigorra kendu zioten, eta Merckxek, azkenean, urte horretako Tourrean parte hartu ahal izan zuen, non bere lehen Tourra irabaziko zuen.

Bere aldetik, Gimondik maglia arrosa bereganatu zuen Merckx Girotik kanporatua izan ondoren, eta ez zuen oztopo askorik izan bere bigarren Giroa irabazteko. Itzuli amaiera izugarrian, jarraikako zenbait mendiko etaparekin, Gimondi soilik 21. etapan gainditua izan zen nahiko modu argian, etapa hori Claudio Michelottok irabaziz, itzuli amaieran sailkapen nagusiko bigarrena eta mendiko sailkapenaren irabazlea izango zena. Aurreko etapa bertan behera utzi behar izan zen arazo klimatologikoen ondorioz. Hala, Gimondik bere bigarren Giroa irabazi zuen.

TaldeakAldatu

Taldea Taldeko liderra
Faema Eddy Merckx
Eliolona Julio Jiménez
Filotex Franco Bitossi
Ferretti Albert van Vlierberghe
G.B.C. Roberto Ballini
Germanvox Vito Taccone
Gris 2000 Gianfranco Bianchin
Taldea Taldeko liderra
Max Meyer Giampaolo Cucchieti
Molteni Michele Dancelli
Sagit Aldo Balasso
Salvarani Rudi Altig
Sanson Silvano Schiavon
Scic Vittorio Adorni
   

EtapakAldatu

Etapa Ibilbidea Kilometroak Garailea Liderra
1.a Garda-Brescia 142   Italia Giancarlo Polidori   Italia Giancarlo Polidori
2.a Brescia-Mirandola 180   Italia Davide Boifava   Italia Davide Boifava
3.a Mirandola-Montecatini Terme 188   Belgika Eddy Merckx   Italia Giancarlo Polidori
4.a Montecatini Terme 21 (banakako erlojupekoa)   Belgika Eddy Merckx   Italia Giancarlo Polidori
5.a Montecatini Terme-Follonica 194   Belgika Albert van Vlierberghe   Italia Giancarlo Polidori
6.a Follonica-Viterbo 198   Italia Franco Cortinovis   Italia Giancarlo Polidori
7.a Viterbo-Terracina 206   Belgika Eddy Merckx   Italia Giancarlo Polidori
8.a Terracina-Napoli 133   Italia Marino Basso   Italia Giancarlo Polidori
9.a Napoli-Potenza 173   Italia Michelle Dancelli   Belgika Eddy Merckx
10.a Potenza-Campitello Matese 254   Italia Carlo Chiappano   Belgika Eddy Merckx
11.a Campobasso-Scanno 165   Italia Franco Bitossi   Belgika Eddy Merckx
12.a Scanno-Silvi Marina 180   Italia Ugo Colombo   Italia Silvano Schiavon
13.a Silvi Marina-Senigallia 166   Italia Marino Basso   Italia Silvano Schiavon
14.a Senigallia-San Marino 185   Italia Franco Bitossi   Belgika Eddy Merckx
15.a Cesenatico-San Marino   San Marino 49.3 (banakako erlojupekoa)   Belgika Eddy Merckx   Belgika Eddy Merckx
16.a Parma-Savona 234   Italia Roberto Ballini   Italia Felice Gimondi
17.a Celle Ligure-Pavia 182   Danimarka Ole Ritter   Italia Felice Gimondi
18.a a Pavia-Zingonia 115   Italia Marino Basso   Italia Felice Gimondi
18.a b Zingonia-San Pellegrino 100   Italia Marino Basso   Italia Felice Gimondi
19.a San Pellegrino-Folgaria 248   Italia Italo Zilioli   Italia Felice Gimondi
20.a Trento-Marmolada - Deuseztatua   Italia Felice Gimondi
21.a Rocca Pietore-Cavalese 131   Italia Claudio Michelotto   Italia Felice Gimondi
22.a Cavalese-Folgarida 150   Italia Vittorio Adorni   Italia Felice Gimondi
23.a Folgarida-Milan 257   Italia Attilio Benfatto   Italia Felice Gimondi

SailkapenakAldatu

Sailkapen nagusia
1. Felice Gimondi   Italia Salvarani 106h 47' 03"
2. Claudio Michelotto   Italia Max Meyer + 3' 35"
3. Italo Zilioli   Italia Filotex + 4' 48"
4. Silvano Schiavon   Italia Sanson + 7' 01"
5. Ugo Colombo   Italia Filotex + 11' 54"
6. Michele Dancelli   Italia Molteni + 14' 01"
7. Aldo Moser   Italia G.B.C. + 20' 15"
8. Primo Mori   Italia Max Meyer + 20' 25"
9. Rudi Altig   Alemania Salvarani + 23' 57"
10. Franco Bitossi   Italia Filotex + 31' 36"


Mendiko sailkapena
1. Claudio Michelotto   Italia Max Meyer 330 puntu
2. Italo Zilioli   Italia Filotex 250 puntu
3. Felice Gimondi   Italia Salvarani 230 puntu


Puntukako sailkapena
1. Franco Bitossi   Italia Filotex 182 puntu
2. Marino Basso   Italia Molteni 166 puntu
3. Michele Dancelli   Italia Molteni 129 puntu


Taldekako sailkapena
1. Molteni   Italia - -

Kanpo estekakAldatu