Koordenatuak: 46° 46′ 44″ N, 10° 50′ 23″ E / 46.77889°N,10.83972°E / 46.77889; 10.83972

Ötzi 1991ean Alpeetako glaziar batean aurkitutako gorpu momifikatua da. Zientifikoek aurrehistoriari buruzko datu asko ezagutu dituzte, gorpua oso ondo mantendu delako.

Gorpuaren plastikozko berreraikuntza

Ikerketa zientifikoaAldatu

1991n, azalean tatuajeak izan zitzakeela ikusi zuten ikerlariek, baina azal momifikatu ilunak ez zien utzi marka horiek identifikatzen. Azkenaldian egindako eskanerren arabera, Ötzik, guztira, 61 tatuaje zituen hainbat gorputz ataletan banatuta. Gehienak marra paraleloak dira, ebakiduretan ikatza igurtziz egindakoak.

 
Fundstelle gorriz markatua, aurkikuntzaren lekua

Hego Tiroleko Arkeologia Museoko adituek egindako eskanerrek erakutsi dute duela 5.300 urte tatuajeak egitea ohitura zabaldua zela. Gainera, beste eztabaida bat ireki da. Adituek uste dute tatuaje horiek nolabaiteko akupuntura tekniken emaitza izan daitezkeela. Orain arte aurkitutako akupuntura frogarik zaharrena Txinakoa da eta 3.000 urte inguru ditu. Ötziren tatuajeei buruzko hipotesia baieztatuko balitz, akupunturaren jatorria 2.000 urtez egingo luke atzera.

Garuneko traumastismo batengatik hil zen baita gezi baten erruz. Zientifikoek esaten dute Ötziri geziak bere sorbalda zeharkatzean lurrera jauzi eta buruan kolpe gogor bat eman zuen. Azkenean odolustuta hil zen.[erreferentzia behar]

ErreferentziakAldatu