Tatuajea gorputza eraldatzeko modu bat da. Larruazalaren gainean marrazki, patroi, irudi edo testu bat eginez lortzen da. Arkeologoek hautemandako erregistroen arabera, badira milaka urte tatuajeak erabiltzen direla. Orratzekin edo beste tresna batzuekin lor daiteke, pertsona baten azalean tinta edo beste pigmenturen bat injektatuz, epidermisaren azpian.

2009ko Londreseko tatuaje hitzarmena.

Tatuajeak hiru kategoriatan sailka daitezke: apaingarri hutsak (esanahi zehatzik ez dutenak), sinbolikoak (bakoitzarentzako esanahi espezifikoa dutenak) eta piktorikoak (pertsona edo gauza jakin baten irudikapenak).

Historia aldatu

Gizakiek tatuajeak egin dituzte antzinarotik. Momietako tatuajeen ebidentziarik zaharrena Chinchorro kulturako batean aurkitu zen, Txileko kostaldean. Gainera, eremu berean aztarna arkeologikoak aurkitu ziren, eta tatuajerako tresnak izan zitezkeenak.[1]

1991n momia neolitiko bat aurkitu zen Ötztaleko Alpeetako glaziar baten barruan. Gorputzean 77 tatuaje zituen (68 eskumuturrean, 2 bizkarreko gerrialdean, 5 eskuineko hankan eta 2 ezkerraldean). "Izotzezko Gizona" edo Ötzi izenarekin ezagutzen da, 5.300 urte inguruko ehiztari neolitikoa. Hala ere, tatuajea kultura askotan eta honen arabera era askotara erabil izan da; adibidez, esanahi erritualekin edo ikurrak eta artea sortzeko.

Antzinako Egipton beste momia tatuatu batzuk aurkitu izan dira, eta honek frogatu zuen tatuajeak gizateriaren historia bezain zaharra direla. Gainera, tribu batzuetan elkarrengandik bereizteko erabiltzen ziren.

Antzinako tatuajeak oso praktikoak ziren austroasiar herrian. Hasieran buruko ehizarekin lotuta egon zitekeen. Tattooing tradizioak, aurpegiko tatuajeak barne, austroasiar azpi-talde guztien artean aurki daitezke, Taiwango Aborigenek, islandiar hego-ekialdeko asiar, mikronesiar, polinesiar eta malagasiar herriak barne. Austroasiarrek punta-puntako teknikaren bereizgarria erabiltzen zuten, arrain-hezurrek eta ostra-oskolek egindako zulaketa eginez.  

Melanesiarren artean ere antzinako tatuaje-ohiturak dokumentatu dira, obsidianazko azal-zulatzaile bereizgarriak erabiliz. Beste talde etnolinguistiko batzuen artean ere, tatuajeak ere praktikatzen ziren Japoniako herrien artean, Indotxinako australasiarrek, Tamazghako (Ipar Afrika) emakumeek eta Nigeriako Yorubek.[2]

Horrez gain, 2006an, Peruko iparraldeko kostaldean, duela 1.500 urteko momia bat ezagutzera eman zen eta El Brujo izendatu zuten, beso eta eskuetan, armiarma, krokodilo, tximino eta lehoinabarren tatuajeak baitzeuden. Sinesmen erlijiosoen arabera, antzinateko arte honen jatorria hildakoak gurtzera zuzenduta zegoela uste da, kasu askotan tinta errausketa baten ondoriozko errautsak baitziren.

Egipto aldatu

Egiptoko kulturan XI. dinastiatik (2160tik 1994ra K.A) egindako tatuajearen erregistroa dagoen bitartean, bere momia tatuatu ospetsuena Amunet da, Hathor jainkosaren apaiza, Tebas hirian aurkitu zena.[3] Egipton tatuajeak apaizgaitegietan bakarrik erabiltzen ziren, eta emakumeek bakarrik egiten zutela uste da. Tatuajeen bidez ausardia eta heldutasuna berresten zen.

Egipton, hennazko pigmentuak eta urrezko orratzak erabiltzen ziren.[4] Horrez gain, egiptoarrek gaixotasunen, arriskuen eta zentzu magikoaren aurkako prebentzio moduan erabiltzen zituztela tatuajeak uste da.

 
Yakuzako kideak.

Asia aldatu

1000. urtean K.a. tatuajea India, Japonia eta Txinan agertzen hasi zen.

Japonian, tatuajeak gaizkileak markatzeko erabiltzen ziren, beren familiek isolatzen zituztenak, haientzat zigorrik okerrena zena. Yakuza izeneko mafia japoniarrak tatuajea erabiltzen zuen kideen ausardia eta mafiarekiko leialtasuna adierazteko.

1842an, Matshuhito gobernuaren enperadoreak, Japonia mendebaldera zabaldu zenean, debekatu egin zuen tatuajeen praktika.

Terminologia aldatu

XVIII. mendean, tatuaje hitza Polinesiako hizkuntzan sortu zen, “tatau” "jo" esan nahi duena.[5]

Gorputzaren eraldaketa terminoaren etimologia ez da nahastu behar hitzaren jatorriekin. Kasu honetan, ingeleseko tatto hitza holandaranzko taptoe hitzetik dator.

Japonieraz, diseinu tradizionaletarako erabiltzen den hitza, edo metodo tradizionalak erabiliz aplikatzen diren diseinuak, «horimonoa» da. «Irezumi» berriz, edozein tatuaje motari erreferentzia egiteko erabiltzen da, eta «tattoo», jatorri japoniarra ez duten diseinuetarako erabiltzen da.[6]

Gaztelaniaz, tatuajeen zaleak «tattoos» esaten dute, edo gaztelaniazko «tatu» terminoa erabiltzen dute.[7]

Kultura aldatu

Polinesia aldatu

 
Baiga tribuko emakumea.

Polinesiak munduko tatuaje-tradizio zabalena du. Tribu ezberdinek tatuajea gorputz-apainketa gisa erabiltzen zuten, eta gainera oso gazte tatuatzen hasten ziren. Bere zentzu estetikotik harago, tatuajeak hierarkia ematen zuen, eta azalean zenbat tatuajeen arabera epaitzen zuten jendea. Hau da, zenbat eta tatuaje gehiago eduki, orduan eta errespetu handiagoa eduki behar zen.[8]

Bereziki, maoriek tatuajeak erabiltzen zituzten guduetarako. Azalean zeramatzaten marrazkiak etsaiak izutzeko estrategiak ziren. Tatuatzeko praktika milaka eta milaka urtez garatu egin da, eta azkenean tatuajeak pertsonak identifikatzeko erabiltzen zen. Horrez gain, nerabezarotik heldutasunera igarotzean tatuaje batekin adierazi behar zuten.

Egipto aldatu

Emakumeak ziren gehien tatuatzen zirenak. Honi funtzio babesleak eta magikoak ematen zitzaizkion. Tatuajearen naturaz gaindiko izaera ez zen Egipton bakarrik ageri, kultura askok eman zioten botere asko tatuajeei, jainkoekin eta babesarekin lotzen zelako.[9]

Amerika aldatu

Ipar Amerikan, indigenek tatuajeak erabiltzen zituzten erritualetan, pertsona bat pubertarotik helduarora igarotzen zenean. Bere arima babesteko egiten zuten.[10]

Erdialdeko Amerikan, tribuek tatuajeak erabiltzen zituzten guduan hildakoak oroitzeko eta jainkoak jauresteko.

Amerikako hego hemisferioan bazeuden tribu indigenak beren gorputzak margotzen zituztenak, baina ez modu iraunkorrean. Lore eta landare-koipez egindako pigmentuak erabiltzen zituzten, erritualetan erabiltzeko. Esanahi sakon eta espiritual berdinekin, eta erritua amaitutakoan kendu egiten zituzten.

Afrika aldatu

Tatuaje estilo desberdin bat erabiltzen da. Tintazko tatuajeen gain, tatuaje mota berri bat sortu zuten. Baliteke tatuajetzat ez hartzea, ez dutelako tintarik erabiltzen, baina eskarifikazioaren bidez larruazala markatzen jarraitzen dute. Eskarifikaziok larruazalean eskarak sortzea ditu, azaleko ebakiak edo ebaki sakonak sortuz.

Tradizio hau Afrikako errege-erreginek beste tribu batzuk inbaditzen zituztenean hasi zen. Inbaditutako lurrak gobernatzeko hautatutako familiako kideak markatzen zituzten, beraz, lurraldeetara itzultzen zirenean eta markak ikusten zituztenean, lekua kontrolatzen zutela jakiten zuten. Azkenean, larruazalaren markak erabiltzen zituzten familiako beste kide batzuk ezagutzeko.[11]

Eskarifikazioak arrazoi estetiko, erlijioso eta sozialengatik egiten dira, gizabanakoaren nortasunari buruzko mezu konplexuak transmitituz. Erritualak gainditzen ez zituztenak eta markak ez zituztenak tribuetatik kanpo gelditzen ziren.

 
Marukin, Tokioko jaialdia.

Japonia aldatu

Erabilera estetikoarekin hasi ziren tatuajeak zabaltzen. Izan ere, Japonian delitugileak markatzeko ohitura zegoen. Marka horren helburua zen legea desobeditzen zuten pertsonak bizitza osorako eta alde guztietan gaitzesgarri bihurtzea. Lotsaren marka eramatearen ondorioz, gaizkileak beste mota bateko diseinu mitologikoagoekin estaltzen hasi ziren. Horrela Yakuza terminoa sortu zen, Japoniako "mafia" garrantzitsuenetarikoa bihurtuz, tatuajeak izateagatik bereizten dena. Japonian munduko tradizio tatuatzaile garrantzitsuenetako bat da.[12]

Mendebaldea aldatu

Cristobal Kolonek eta James Cook kapitainak Polinesian egindako espedizioen esker tatuajeak mendebaldera iritsi ziren. Espedizio horietan marinelek harremanak izaten zituzten amerikar indigenekin, eta hauek tatuatzeko artea irakasten zieten. Mendebaldera itzultzean, marinelak beren tatuaje-zerbitzuak eskaintzen hasi ziren, eta horrela zabaldu zen.[13]

Alemania nazian tatuajea kontzentrazio-esparruetako presoak markatzeko erabiltzen zen.

Gaur egun funtzio estetiko hutsak betetzen ditu, nahiz eta zenbait esparrutan konnotazio negatiboak izaten jarraitzen duen. Horrez gain, debekatuta edo mugatuta dago eremu askotan. Adibidez, Indar Armatuetan.

Motak aldatu

Tinta beltza aldatu

 
Hontz tatuajea.

Tradizionalak, “Old School aldatu

Estilo hauetako tatuajeak 1900eko lehen urteetan sortu ziren, marinelek Estatu Batuetan egindako diseinuetan inspiratutakoak, Ipar Amerikako itsas armadako soldaduak omentzeko.

Estilo honetako tatuaje ezagunenak aingurak, itsasargiak eta itsasoarekin lotutako elementuak dira. Tatuaje hauen bereizgarritasuna marrazki lodiak eta kolore gabekoak direla da. Gaur egun oso estilo ezaguna da herrialde anglosaxoietan.

Puntillismoa edo "Dotwork" aldatu

Tatuaje estilo hau Erresuma Batuan sortu zen. Marrazkiak puntuen bidez egitea da honen ezaugarri bereizgarriena, eta ez da kolorea erabiltzen. Tatuaje monokromatikoak izaten dira, eta old schooletik jasotako gaiak izaten dituzte. Gaur egun gehien erabiltzen den estiloetako bat da. Ez da behar gaitasun askorik estilo honetako tatuajeak lortzeko, beraz, tatuatzen hasteko estilorik ohikoenetako bat da.[14]

Neo tradizionala edo "New Traditional" aldatu

Estilo honek old school estiloaren bilakaeraren emaitza da, diseinu eta konposizio elementu modernoak erabiltzen dituelako. Baina orain beste ikuspegi batekin erabiltzen da, garatutako teknika berriei esker. Gaur egun, neo diseinu tradizionalen gaiek ez dute tatuaje-diseinu tradizionalen inspiraziorik hartzen.

"New school" aldatu

1970eko hamarkadan sortutako tatuaje estiloa, Estatu Batuetako haur ilustrazioaren ezaugarri batzuen eraginez. Hauen ezaugarria nagusia lerro lodiak erabiltzen direla da. Horrez gain, kolore biziak eta diseinuaren objektuaren gehiegizko adierazpena. Tatuaje estilo honen diseinu bitxienak animazioa, komikiak eta karikaturak dira, baina baita bideo-jokoak, pop artea edo grafitiak ere.[15]

"Stencil" aldatu

 
Tatuaje errealista.

Tatuaje hauek txantiloietan oinarritutakoak dira. Monokromatikoak izaten dira eta ez dute degradaturik izaten. Grafitiak gogorarazten dituzten tatuajeak dira eta tatuatzeko erosotasuna haundia dute txantiloia erabiltzen delako.

"Black & Grey" aldatu

Gaur egungo estilorik ezagunenetakoa da. Tinta beltzetan oinarritzen dira errealistagoak izateko. Tinta zuria ere erabil daiteke, baina ez da ohikoena. Blackwork eta akuarela konbinazio moduko bat da. Artistak tinta beltzarekin bakarrik egiten du lan, ur gehiagorekin edo gutxiagorekin disolbatzen du, gris tonalitate desberdinak lortzeko. Espainian gehien eskatzen den tatuajea da.[16]

3D aldatu

Estilo honetako tatuajeak egiteko zailenak dira, baino errealistenak. Tinta berezien konbinazioa behar da tatuatzaileak itzal errealistak eta zehaztasunarekin egin ahal izateko. Hiru dimentsioko tatuajeek hirugarren dimentsio bat dute: sakontasuna. Horrela azalaren gainetik edo gorputzaren barruan egoteko ilusioa sortzen du.[17] Tatuaje estilo honetan ezagunena ilusio optikoak sortzea da.

Tinta zuria aldatu

Tatuaje zuriak edo white tatto-ak gorputz-aldaketa iraunkorrak dira, eta marrazki, letra edo sinbolo guztiak edo gehienak kolore zuriko tintaz eginak dira.

Tinta zuridun tatuajeak tinta beltzadun tatuajeak nabarmentzeko edo erliebedun tatuajeak egiteko erabiltzen da.

Tinta mota hau erabiltzeak alde onak eta txarrak ditu. Alde batetik, zuhurragoak izan daitezke. Beste aldetik, pertsona batzuek sentikortasuna edo alergia izan dezakete tinta honekiko. Horren ondorioz, ez da ondo sendatzen eta tinta kanporatzen du. Horrela, gaizki amaitutako diseinua geratzen da. Gainera, tratamenduren bat eskatu ahal izango du edo ez.[18]

Kosmetika aldatu

Tatuajeen bidez, makillaje iraunkorra lor daiteke. Orratz batekin makillajea dirudien kolorezko tintarekin bekainak, ezpainak eta begiak tatuatzen dira. Normalean azal koloreak erabiltzen dira diseinuek makillajearen antza izan dezaten.[19]

Denboraldi tatuajeak aldatu

Henna aldatu

 
Henna tatuajea.

Beste tatuaje aukera bat henna-oinarritutako tatuajeak dira. Henna tatuajeak larruazalean margotzen dira. Tatuajeak ez bezala henna hiru kolorez osatzen da; gorrixka, laranja eta marroia.[20]

Ephemeral tatuajeak aldatu

Tinta desberdineko tatuajeak dira. Beste tatuaje batzuetatik bereizten duena da urtebeteko iraupena duela. Tinta hau Estatua Batuetan sortu zen. Dermatologoen laguntzarekin garatu zen, larruazalarentzat arriskutsua ez zela ziurtatzeko.[21]

Tinta beltza erabiliz gero, urte batean desagertu egiten da. Koloretako tintekin berriz, bi urte beharko dira guztiz desagertzeko.[22]

Zainketa eta ezabapena aldatu

Zainketa aldatu

Tatuaje bat egin ondoren larruazalak behar dituen zainketak oso garrantzitsuak dira orbaintzerako eta infekzioak saihesteko.

Hesgailua 2-24 orduz eduki behar da. Tatuajea bukatzerakoan tatuatzaileak ingurua estaliko du, larruazala hipersentibera baita. Hesgailuak gure azala babesten du sar daitezkeen bakterioetatik. Tatuatzaileak adierazitako denbora igaro ondoren hesgailua kentzeko aukera izango du.[23]

Garbitzerako orduan, ur epela eta bakterioen aurkako xaboia erabili behar da. Igurtzi tatuajea arretaz, odol eta tinta hondarrak kenduz. Bukatzean, sukaldeko papera erabili lehortzeko eta ondoren tatuajea agerian utzi. Noizean behin krema aplikatzen da orbaintzerako, baino ez asko, eskualdi oso lodia jartzen bada, bakterioak ager daitezke. Astea pasa ondoren tatuajea orbainduta egongo da.

Osasun arriskuak aldatu

Tatuajeak ziztada ugariz egiten dira, eta ziztada horiek epidermisa gainditzen dute, tinta dermisean finkatzeko. Honek eragiten duen mina norberak egiten dion lekuaren araberakoa da. Batzuetan konortea gal daiteke.

Azalaren hesi immunologikoa hausten denez, tatuajeak osasunerako arriskuak dakartza, infekzioa eta erreakzio alergikoak barne. Ez da ahaztu behar tatuajea zauri bat dela, eta, beraz, infekzioak har daitezkeela.

Tatuatzaile modernoek osasun arriskuak murrizten dituzte, erabilera bakarreko tresnekin lan eginez eta ekipoak esterilizatuz erabilera bakoitzaren ondoren.

Tatuatzaile hasiberriek, presondegietakoak adibidez, kutsatzeko arrisku handiagoa dute. Tatuatzeko makina esterilizatu gabe egoten delako edo tinta kutsatua erabil daitekeelako eta nahigabe azaleko infekzio desberdinak transmititu. Hala nola, hepatitisa, herpesak, HIESa, tetanusa eta abar.

Kolore batzuek, gorria, morea, arrosa eta laranja adibidez, arazo eta kalte gehiago sortzen dituzte beste koloreekin alderatuta. Batzuetan, infekzioa hainbeste hedatzen da tatuajea duen gorputz-atala anputatzeko beharra sortzen dela.

Tatuajeak egiten dituzten artistak askotan gomendatzen dute eguzki krema erabiltzea tatuajeak desagertu ez daitezen eta larruazalaren osotasuna gordetzeko etorkizuneko tatuajeak errazago egiteko.

Ezabapena aldatu

 
Tatuaje baten kauterizazioa ezabapenerako.

Nahiz eta askok pentsatu tatuajeak iraunkortzat direla eta ezin direla inoiz ezabatu, urteekin erabat edo partzialki ezabatzeko modua aurkitu da, laser tratamenduarekin.

Tinta dermisean oinarritzen da, epidermisaren azpian dagoen larruazalaren geruzan. Epidermisak etengabe berritzen ditu bere zelulak, eta ezkatatze bidez kanporantz ezabatzen dira; dermisaren ehunek, berriz, ez dute berritze hori jasaten; beraz, tinta ez da ezabatzen.

Laser modernoarekin ere, tatuajeak kentzeko tratamendua mingarria eta garestia izan daiteke. Gainera, kolorezko tatuajeak ia ezinezkoak dira ezabatzeko. Kolore zailenak ezabatzeko berdea, morea eta horia dira.

Laser tatuajeaz gain beste metodo batzuk ere erabiltzen dira: dermabrasioa, salbrasioa (azala gatzarekin igurtziz), murrizketa-teknikak,... Batzuetan tatuaje handiagoetarako azal-txertoa erabili daiteke. Metodo zaharrago hauek laser tratamenduek ordezkatu dituzte ia erabat.[24]

Esanahi ohikoenak aldatu

Jakina da, pertsona baten kultura eta sinesmenak bere tatuajeetan isla daitekeela. Gehienek pertsona edo gertaerak gogoratzeko tatuatzen dira. Beste batzuek esaldi positiboak, abestiak eta poemak aukeratzen dituzte.[25]

Badaude, kultura eta garai ezberdinetan esanahia duten tatuaje sinbolo errepikari batzuk, eta bakoitzak bere modura interpretatzen du. Adibidez:

  •  
    Tigre baten tatuajea sahietsetan.
    Bihotza. Maitasunaren, sentimenduen eta erromantzearen ikur nagusia. Honek adiskidetasuna, bikotekidetzat, familia eta edozein lotura erromantikoa adierazten du. Bigarren Mundu Gerran, soldaduek maiz tatuatzen zituzten bihotzak beren maiteen izenekin, beren misio arriskutsuetan lagun ziezaieten. Alabaina, bihotza tatuatzeko forma ezberdin asko daude. Adibidez, bihotz hautsiak, bihotza hegalekin, bihotza odoletan eta abar. Gainera, pertsona bakoitzarentzat esanahi desberdina du.[26]
  • Gurutzea. Ez dago erlijioarekin gurutzeak baino lotura handiagoa duen ikurrik. Hala ere, kristautasuna baino askoz lehenago sinbolo sakratutzat hartzen zen. Hilezkortasuna eta zeruaren eta lurraren arteko loturaren ikurra da. Gurutzeak lau puntu kardinalak irudikatzen ditu, lau elementuak eta gizakia bera.[27]
  • Arrosa. Tatuaje honen esanahia arrosaren kolorearen araberakoa izango da. Arrosa txuriak bakea eta garbitasuna adierazten dute. Horiak poztasuna, laranjak gogo berotasuna, moratuak sorginkeria, eta kolore erabiliena, gorria dena, pasioa eta desioa adierazteko erabiltzen da.[28]
  • Tigrea. Tatuaje hauek ohikoak dira Birmanian, Thailandian, Indonesian, Txinan eta Japonian. Boterearekin erlazionatzen da. Horrez gain, beste esanahi batzuk izan ditzake. Zaletasuna, edertasuna, azkartasuna eta indarra adibidez. Askok norberaren alderik basatiena eta naturalena sinbolizatzen duela uste dute, norberaren askatasunaz gain.[29]

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Ancient ink: Iceman Otzi has the world's oldest tattoos» Smithsonian Institution (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  2. (Ingelesez) NW, 1615 L. St; Suite 800Washington; Inquiries, DC 20036USA202-419-4300 | Main202-857-8562 | Fax202-419-4372 | Media. (2007-01-09). «A Portrait of "Generation Next"» Pew Research Center - U.S. Politics & Policy (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  3. (Gaztelaniaz) infoATtatuarteDOTorg. «La historia del tatuaje 3. El antiguo Egipto (1). Tatuarte.org» tatuarte.org (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  4. «Wayback Machine» web.archive.org 2016-05-21 (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  5. «Meaning of Tatau 1» pasefika.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  6. «History of Irezumi/Horimono» oni tattoo design (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  7. (Gaztelaniaz) ASALE, RAE-; RAE. «tatuaje | Diccionario de la lengua española» «Diccionario de la lengua española» - Edición del Tricentenario (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  8. «Historia del Tatuaje Polinesio» web.archive.org 2011-07-16 (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  9. (Gaztelaniaz) infoATtatuarteDOTorg. «La historia del tatuaje 3. El antiguo Egipto (1). Tatuarte.org» tatuarte.org (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  10. (Gaztelaniaz) «Escarificación en África: las tradiciones están terminando - BlendUp History of Tattoo» Blendup 2019-04-18 (Noiz kontsultatua: 2022-05-12).
  11. (Gaztelaniaz) «Escarificación en África: las tradiciones están terminando - BlendUp History of Tattoo» Blendup 2019-04-18 (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  12. «Historia del tatuaje - Al Toccino Tattoo v» web.archive.org 2019-01-22 (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  13. (Ingelesez) «Tattoo Timeline - The Everything Guide to Tattoos -- New York Magazine - Nymag» New York Magazine (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  14. «Puntillismo sinestezinak tatuajeak - Guztia tatuajeari buruz» Все о тату 2021-09-13 (Noiz kontsultatua: 2022-05-12).
  15. (Gaztelaniaz) Meri, Blody. (2019-09-17). «Características de los tatuajes new school» Estudio de Tatuajes Ink Sweet Tattoo Studio Madrid centro (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  16. (Gaztelaniaz) «Definición de tatuaje — Definicion.de» Definición.de (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  17. (Gaztelaniaz) Tatuajes 3D Sorprendentes Formas Realistas y Efectos. 0522-05-18 (Noiz kontsultatua: 2022-05-12).
  18. (Gaztelaniaz) «Tatuajes con tinta blanca: pros y contras - ¡Conócelos!» www.mundodeportivo.com/uncomo 2021-10-21 (Noiz kontsultatua: 2022-05-12).
  19. (Ingelesez) Commissioner, Office of the. (2019-12-20). «Tatuajes y Maquillaje Permanente [Tattoos and Permanent Makeup»] FDA (Noiz kontsultatua: 2022-05-12).
  20. (Ingelesez) «FDA warns consumers about dangers of temporary tattoos» Fox News 2015-03-25 (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  21. (Gaztelaniaz) «Las torres residenciales sobre el agua más altas de Estados Unidos llegan a Miami» Robb Report México 2022-03-14 (Noiz kontsultatua: 2022-05-12).
  22. (Gaztelaniaz) «Ephemeral Tattoos, tatuajes con fecha de caducidad» hombreyestilo.com 2016-07-10 (Noiz kontsultatua: 2022-05-12).
  23. (Gaztelaniaz) «Consejos de salud, belleza y bienestar» Blog PromoFarma (Noiz kontsultatua: 2022-05-12).
  24. «Aktuelle Laserbehandlung | Tattoo-Bewertung.de» www.tattoo-bewertung.de (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  25. (Gaztelaniaz) «Estos son los 10 tatuajes más comunes del mundo» Arte Feed 2016-03-07 (Noiz kontsultatua: 2022-05-12).
  26. (Gaztelaniaz) Logia, Redacción. (2017-01-22). «Tatuajes de corazones | Tatuajes Logia Barcelona» Logia (Noiz kontsultatua: 2022-05-12).
  27. (Gaztelaniaz) «La cruz: lo que significa este símbolo del cristianismo» Su Biblia (Noiz kontsultatua: 2022-05-12).
  28. (Gaztelaniaz) «Significado de los tatuajes de rosas - 8 pasos» www.mundodeportivo.com/uncomo 2016-05-30 (Noiz kontsultatua: 2022-05-12).
  29. (Gaztelaniaz) «Significado del tatuaje de tigre» www.mundodeportivo.com/uncomo 2017-03-13 (Noiz kontsultatua: 2022-05-12).

Kanpo estekak aldatu