Supizteko ardagaia[1] (Fomes fomentarius) zuhaitzen enborretan bizi den onddoa da.[2] Antzina oso beharrezkoa zen sua pizteko. Duela 5.000 urte, Ötzi izotzezko gizonak lau zati zeramatzan, itxuraz sua pizteko erabiltzeko. Medikuntzan hemostatiko gisa erabili izan da. Ezin da jan.

Supizteko ardagaia
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaPolyporales
FamiliaPolyporaceae
GeneroaFomes
Espeziea Fomes fomentarius
Fr., 1849
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakAmadou (en) Itzuli

Euskarazko sinonimoak: sultzoa, sultzua, ardagaia gorria, karduba, ardaia, ardo, eska. Latinezko sinonimoak: Polyporus mirus, Fumes griseus, Ungularia nivea, Ungulina fomentaria.

Deskribapena aldatu

 
Ardagaia.

Kapela: Zuhaitzari itsatsitako konkorra, apatxaren edo zaldi-apoaren itxurakoa. 10-50 cm. zabal eta 10-20 cm. lodi. Matea, irin itxurakoa, ez likatsua, eta burlet zentrokidez apaindua, gris-errauts zurbiletik hori argira doan kolorekoa. Ertza argiagoa izaten da, bazter burdintsu batekin. Zarakar gogor eta lodi batez osatutako estaldura du, kolore ia beltzekoak batzuetan, beste batzuetan, aldiz, ia zuriak.

Tutuak: Nahiko luzeak, estratifikatuak, burdin kolorekoak.

Poroak: Txikiak, biribilduak eta kolore gris argikoak edo krema zurbilekoak.

Hanka: Alboan, baina ia hanka gabea.

Haragia: Hasieran, perretxikoa gaztea denean, haragia kortxoaren antzekoa eta kotoi itxurakoa da, eta gero kortxoaren antzeko irmoa, kolore arre-horikoa.[3]

 
Ardagaiak pagoan

Etimologia: Fomes, latinezko “fomitis”-etik dator, sugar bat elika dezakeen guztitik (txirbil, adaxkak, etab.). Fomentarius epitetoa berriz latinezko “fomes-fomitis”-etik, suaren elikaduratik. Sua pizteko erabiltzen zelako.

Jangarritasuna aldatu

Ezin da jan[4]

Nahasketa arriskua aldatu

Fomitopsis eta Phellinus generoetako espeziekin nahas daiteke.[5]

Sasoia eta lekua aldatu

Urte osoan hostoerorkorren enbor hiletan eta baita oraindik bizirik daudenetan ere, pagoetan, haritzetan, etab. Perretxiko bizkarroi honek usteldura zuria eragiten du zurean.[6]

Banaketa eremua aldatu

Ipar Amerika, Europa, Ipar Afrika, Asia.

Galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «ardagai - Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-18).
  2. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  3. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 657 or. ISBN 84-404-0530-8..
  4. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 416 or. ISBN 84-505-1806-7..
  5. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). [. Disfrutando con las setas. ] Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 466 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  6. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 533 or. ISBN 84-282-0540-X(T.2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..

Kanpo estekak aldatu