Laktosarekiko jasanezintasun

Laktosarekiko intolerantzia» orritik birbideratua)

Laktosarekiko jasanezintasuna[1] esne-azukrea digeritzeko ezintasunean datza. Laktosa esnean dagoen gluzido nagusia da. Jasanezintasun hori heste meharrean dagoen laktasa entzimaren urritasunak eragiten du. Laktasak laktosa hidrolizatzen du, glukosa eta galaktosa sortuz, organismoak arazorik gabe metabolizatzen dituen bi gluzidoak. Laktasarik ezean laktosa ez da xurgaturik izaten heste meharrean, eta heste lodiaren bideari jarraitzen dio. Bertan, hesteetako bakterio batzuek laktosa metabolizatuko dute, eta hondar kaltegarri batzuk sortuko dituzte, jasanezintasunaren ohiko sintomak eragiten dituztenak: goragaleak, haize-minak, beherakoak, sabeleko mina, larruazaleko negelak, etab.

Laktosarekiko jasanezintasun
Deskribapena
Motacarbohydrate metabolic disorder (en) Itzuli, malabsortzioa, food intolerance (en) Itzuli
eritasuna
Espezialitateaendokrinologia
Arrazoia(k)Elikadura
absentzia
Sintoma(k)tripako mina, puzkerra, beherakoa, bloating (en) Itzuli
Sabel-orroa
Azterketa medikoahydrogen breath test (en) Itzuli, fecal pH test (en) Itzuli, odol-analisi, azterketa genetiko, biopsia
kromatografia
Adinanerabezaro eta infancy stage (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10-MKE73.9 eta E73
GNS-9-MK271.3
GNS-9271.3
OMIM223100
DiseasesDB7238
MedlinePlus000276
eMedicine000276
MeSHD007787
Disease Ontology IDDOID:10604
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Laktosarekiko jasanezintasuna bi motakoa da:

  • lehen mailakoa: laktasarik eza sortzetikoa denean (urria Europan) edo haurtzarokoa (5 urtetik aurrerakoa, laktasak bere jarduera fisiologikoa galtzen duenean). Jasanezintasun-mota hau esnea hartzen ez duten gizarte eta erkidegoetan agertzen da, Afrika eta Asiako eremu zabaletan, adibidez. Gehienetan faktore genetikoak daude jasanezintasun honen atzean.
  • bigarren mailakoa: hesteetako patologia batzuen ondorioz sortutakoa. Urdail-hesteetako infekzioak, heste muki-mintzari kalte egiten dioten botikak eta hesteetako beste gaitz batzuk (gaixotasun zeliakoa, minbizia, fibrosi kistikoa...) laktasa ekoizten duen heste-meharraren paretarentzat kaltegarriak dira. Jasanezintasun-mota hau behin-behinekoa da, heste meharrari kalte egiten dion gaitza sendatzerakoan desagertzen baita.

Laktosarekiko jasanezintasunaren aurkako sendabiderik ez dagoenez (laktasaren ekoizpena ezin da areagotu), gaixotasuna ekiditeko era bakarra laktosa hartzea saihestea da.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2011] eta [Gaixotasunak Hiztegia] [2015]

Kanpo-estekak

aldatu


  Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.