Lepaorno
Lepaornoak edo orno zerbikalak iduneko ornoak dira, haren mugikortasuna ahalbidetzen dutenak. Orno torazikoen eta garezurraren artean kokatzen dira, azken honen pisua jasanez. Gizakiongan zazpi daude: C1 (atlas), C2 (axis), C3, C4, C5, C6 eta C7 goitik behera izendatuta.[1]
Lepaorno | |
---|---|
Xehetasunak | |
Honen parte | bones of vertebral column (en) |
Kokapena | cervical spine (en) |
Konponenteak | uncinate process of cervical vertebra (en) transverse foramen (en) |
Identifikadoreak | |
Latinez | vertebrae cervicales |
MeSH | A02.835.232.834.151 |
TA | A02.2.02.001 |
FMA | 9915 |
Terminologia anatomikoa |
Lepaornoen egitura
aldatuLepaornoek orokorrean ondorengo atal hauek dituzte:
- Gorputza: zeharkako planoan hedatzen da. Hurrengo aurpegiak ditu: goikoa, behekoa, aurrekoa, atzekoa eta albokoak. Goiko, atzeko eta alboetako aurpegiak batzen diren lekuan, apofisi untziforme izeneko irtengune txikia dute.
- Orno zuloa: triangelu itxurakoa da, beste ornoen aldean handiagoa.
- Zeharkako apofisia: irtengune bifidoa da, hau da, bi tuberkulutan banatuta dago: aurreko tuberkulua eta atzeko tuberkulua. Erdialdean zeharkako zuloa dago, eta bertatik orno arteria igarotzen da.
- Giltzadura apofisia: goiko eta beheko ornoekin giltzatzeko irtenguneak dira. Lau dira (bi goiko eta bi beheko), eta giltzadura azalera laua dute.
- Arantza apofisia: atzerantz hedatzen den irtengunea da, eta bi muturretan amaitzen da.
Orno gorputz eta zeharkako apofisi artean (atzeko tuberkulua, zehazki) pedikulua dago. Zeharkako apofisi eta arantza apofisi artean, bestalde, lamina dago. Bi egitura hauen artean orno arkua eratzen dute.
Orno gorputzak haien artean lotzeko orno arteko diskoak daude, sinfisi motako giltzadurak. Giltzadura apofisiak, bestalde, artrodia motako giltzadurak dituzte haien artean.
Ornoak
aldatuC1 edo Atlas
aldatuLehenengo ornoak ez du orno gorputzik, eta horren ordez aurre eta atze arkuak, bi albo masa, aurre eta atze tuberkuluak eta zeharkako apofisiak ditu. Aurreko arkuak beheko ertz bat du, Axisaren hortzarekin giltzatzen dena, eta aurreko aurpegian aurreko tuberkulua dauka. Bestalde, atzeko arkuaren atzeko aurpegian atzeko tuberkulua dauka, eta goiko aurpegian orno arteriaren ildoa.
C2 edo Axis
aldatuGorputz txikia du, eta haren goialdean hortza edo odontoide apofisia dauka, Atlasarekin giltzatzeko, trokoide giltzaduraren bidez. Honek lepoaren biraketa ahalbidetzen du.
C3, C4, C5 eta C6
aldatuHauek aipatutako egitura orokorraren antzekoa dauka.
C7
aldatuHonek arantza apofisi luzea dauka, kanpotik nabarmena dena. Gainera, honen zeharkako zuloetatik ez da orno arteria igarotzen.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) M. Schünke, E. Schulte, U. Schumacher, M. Voll, K. Wesker: Prometheus, texto y atlas de anatomía, tomo 1: anatomía general y aparato locomotor, Panamericana (2006), 82-85 orr, 9788479039776.