Galtzerdia edo galtzerdi luzea hanka belauneraino edota izterreraino estaltzen duen jantzia da. Eskuarki ehun sintetikoaz eginda dago, esaterako nylonez edo licraz, baina beste material batzuez egina egon daiteke, zetaz adibidez. Galtzerdiek galtzari izeneko zinta bat daramate goiko atalean galtzerdia eror ez dadin.

Galtzerdi
galtzeteria
Pair of Woman's Stockings LACMA M.2007.211.134a-b (2 of 4).jpg
Fabrikazioa

Gaur egun, erabilerak nabarmen egin du behera pantiak agertu zirenetik. Azken hauek janzteko erosoagoak eta errezagoak dira eta horrez gain, hotzetik gehiago babesten dute galtzerdiek baino. Halaber, pantiek ez dute galtzari-eustekoen beharrik, nahiz eta galtzerdi batzuk ere, bakarrik eusten diotelako hankari.

HistoriaAldatu

Antzina, galtzerdiak zetazkoak ziren, baina nylona asmatu zenean eta Lehen Mundu Gerran zehar Japoniako zetaren hornikuntza eten zenean, nylona erabiltzen hasi zen. Hala ere, nylonezko galtzerdiek ez zuten luzaro iraun, Bigarren Mundu Gerran zehar nylonaren ekoizpena paraxutak egiteko erabili baitzen.

1950eko hamarkadan Wolford enpresa austriarrak josturarik gabeko galtzerdiak egiten hasi zen. Hala ere, gaur egun, josturadun galtzerdi modelo batzuk egiten jarraitzen dira estetikazko arrazoiengatik.

Galtzerdi motakAldatu

  • Saretadun galtzerdiak: sareta formadun galtzerdiak dira.
  • Josturadun galtzerdiak: Gaur egun, galtzerdiek ez dute josturen beharrik. Galtzerdi batzuei jostura jartzen diete estetikagatik.
  • Galtzerdi kubatarrak: jostura eta oinazpian errefortzua duten galtzerdiei esaten zaie.
  • Udarako galtzerdiak: Bero gutxiago ematen duten galtzerdiak.
  • Galtzerdi termikoak: Bero gehiago ematen duten galtzerdiak.
  • Minigaltzerdiak: Galtzetin baten tamainako galtzerdiak dira.
  • Konpresio galtzerdiak: arazo baskularrak tratatzeko edo prebenitzeko galtzerdiak.
  • Galtzerdi autofinkatzaileak: Galtzari-eustekoen beharrik ez duten galtzerdiak dira. Silikonazko galtzaria daukate bere kabuz eusteko.
  • Parpailadun galtzerdiak
  • Pantiak: Hankak gerriraino estaltzen dute. Pieza bateko jantziak dira..
  • Leotardoak: pantien antzeko jantziak dira, baina askoz lodiagoak dira.
  • Galtzerdi batzuk bodyarekin bateratzen dira. Jantzi horiei bodystocking esaten zaie.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu