Ibai Lorak Dantza Taldea Zallako (Bizkaia) euskal dantzetako taldea da, 1965ean sortua.[1] Adin askotako jendeak osatzen du taldea, bai gazteak bai nagusiak, eta Enkarterriko herrietako jaietan dantzatu ohi dute.

Gaur egun, taldea 160 lagunek osatzen dute, eta herriko jende asko ibilia da taldean.

Urtean zehar, Ibai Lorak Dantza Taldeak ekitaldi askotan parte hartzen du, antolatzen nahiz laguntzen.

  • Olentzero Egunean
  • Ihauterietan
  • Euskal Erromeria eta Bazkari Herrikoia
  • Korrika egunean
  • Bizkaiko Dantzari Egunean
  • Arangurengo jaietan
  • Otxarango jaietan
  • Karmengo jaietan
  • Zallako jaietan
  • Elkartasun alardea
  • Ezkontzetan

1991n (10. edizioa) eta 2015ean, (34. edizioa) Ibai Lorak Dantza Taldeak, Zallako Udalak eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak Bizkaiko Dantzari eguna antolatu zuten Zallako herrian. Bizkaiko talde gehienak Zallara hurbildu ziren dantzatzera, 76 talde guztira.

2004ko abenduaren 22an Zallako antzokia martxan jarri zen. Han, Ibai Lorak Dantza Taldeak ia urtero urtero dantza erakustaldi bat prestatzen du.

Antzokian antolatutako ikuskizunetan ez da beti bakarrik aritu, eskualdeko beste taldeak gonbidatzen ditu:

  • Eguzki Dantza Taldea,[2] Balmasedakoa
  • 2012an, Sa Colla Labritja, Eivissakoa, eta Coros y Danzas de Becerril de la Sierra, Madrilgoa, Herrien Arteko XVI. Folklore Jaialdiaren barruan (Ibarra-Kaldu Elkarteak antolatua).
  • 2015ean, Amaiur Dantza Taldea, Iruñekoa, eta Asociacion de Coros de Nuestra Señora de la Soledad, Aceuchalgoa.
  • 2017an, Los Jateros, Fregenal de la Sierra.

Azken urteetan taldekide kopurua hazi da, eta atzerriko herrietara ere joan da Euskal Herriko folklorea erakustera:

  • 2012: Villasana de Mena (Burgos)
  • 2013: Szeged (Hungría)
  • 2014: Paris (Frantzia) eta Berlin (Alemania)
  • 2015: Iruñea (Nafarroa Garaia) eta Aceuchal (Badajoz)
  • 2016: Calarasi "Hora Mare"
  • 2017: AWARDS FESTIVAL OF BRACCIANO
  • 2018: Festisierra, Fregenal de la Sierra

Taldearen helburua da Euskal Herriko dantzak eta tradizioak Zallan eta bere inguruan mantentzea. Hurrengo belaunaldiei, arbasoengandik jasotako jakinduriak irakastea eta horrela euskal kulturari bizirik eustea. Taldea herriko kultura elkarte aktiboa izatea eta Zallako herrian folklore kultura ezartzea, adin guztietako lagunei elkartzeko eta dantzatzeko aukera bat emanda.

ErreferentziakAldatu

  1. «Ibai Lorak Dantza taldea (Zalla)», Euskal Dantzarien Biltzarraren webgunea.
  2. .

Kanpo estekakAldatu