José de Urrutia y de las Casas
- Artikulu hau militar zallarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Urrutia».
José de Urrutia y de las Casas (Zalla, 1739ko azaroaren 19a - Madril, 1803ko martxoaren 1a) bizkaitar militar eta ingeniaria izan zen.
José de Urrutia y de las Casas | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
1794 - 1796 ← Luis Firmín de Carvajal, Conde de la Unión (en) ![]() ![]() | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | José de Urrutia y de las Casas | ||
Jaiotza | Zalla, 1739ko azaroaren 19a | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Heriotza | Madril, 1803ko martxoaren 1a (63 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | esploratzailea, militarra, kartografoa eta ingeniaria | ||
Jasotako sariak | |||
Zerbitzu militarra | |||
Gradua | jeneral | ||
Parte hartutako gatazkak | Konbentzioaren Gerra Napoleondar Gerrak Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerra |
BizitzaAldatu
Lehenengo ikasketak Balmasedan egin ostean, Bartzelonara joan zen hango akademia militar batean matematika ikastera. 1755ean Espainiako armadan sartu zen, Fernando VI.a erregearen garaia zelarik. Hiri espainiar batzuetan ibili ondoren, 1764an gaur egungo Mexiko aldera abiatu zen, eta sei urte eman zituen bertan.
Penintsulan bueltan, leku batetik bestera ibili zen hala zeregin zibil nola militarretan, eta Europan barrena ere aritu zen politikari eta diplomazialari lanetan.
Konbentzio Gerran, Nafarroa Garaiko Erronkaribarren frantziar armadaren aurka borrokatu zen, bai eta garaile atera ere; ondoren, Katalunian jardun zuen frantziarren aurkako borrokan. 1797an jeneral izendatu zuten, eta ibilbide guztian zehar hainbat kargu eta ohore jaso zuen.