Ireki menu nagusia

Estatu Batuetako Marineetako soldadu bat bere entrenamenduan uretan korrika egiten

Ariketa fisikoa gorputz-gaitasuna, osasuna eta ongizatea hobetzen eta mantentzen duen edozein jarduera fisiko da. Arrazoi askorengatik egiten da: giharrak sendotzeko, sistema kardiobaskularra hobetzeko, gaitasun atletikoak garatzeko, kirola egiteko, gantza galtzeko edo mantentzeko, ongizate emozionalerako edo dibertitzeko jarduera gisa, besteak beste.

Eduki-taula

OndorioakAldatu

Ariketa fisikoa erregularki eta sarri egiteak immunitate-sistema estimulatzen du eta, ondorioz, zibilizazioaren gaixotasun deritzen gaixotasunak prebenitzen ditu, gaixotasun koronarioa, kardiobaskularra, 2 motako diabetesa eta obesitatea, esate baterako. Osasun mentala ere hobetzen du: antsietatea eta tentsioa murrizten laguntzen du eta aldarte depresiboak prebenitzen ditu, autoestimua garatzen eta mantentzen du eta libidoa ere handitu ez ezik, gorputzaren irudia ere hobetzen du.

Hortaz, neurriz eta sarri egiten den ariketa fisikoak bizitza luzeagoa eta kalitate hobekoa eragin dezake. Frogatu diren eta eragiten dituen onura guztiak direla eta, medikuek ariketa fisikoari mirarizko droga deitzen diote.

Hala eta guztiz ere, organismo bakoitzarentzat egokia den ariketa fisikoa egitea gomendatzen da; izan ere, kirola egiteak osasunari hainbat arrisku ere ekar baitiezazkioke. Ariketa fisikoko jarduera bat hasterakoan, geure muga fisikoen jabe izan behar gara eta, horren arabera, gure gorputzarentzat gainkarga izango ez den jarduera fisikoa aukeratu.

Jarduera fisikoko programek erlaxazioa, erresistentzia, indar muskularra eta malgutasuna eman behar dituzte. Ekintza motorrak ezaugarri fisikoren bat garatzeko beharraren arabera taldekatu daitezke, hala nola indarra, abiadura, erresistentzia, koordinazioa, edo malgutasuna. Ariketa fisikoa arazo motor jakin bat konpontzeko enplegatu daiteke.

Herrialde garatuetan gertatzen diren % 9 eta % 16 arteko heriotzen kausa bizimodu sedentarioa izan daitekeela uste da. Pertsona baten osasun-egoeran funtsezko faktorea da, eta beste faktore garrantzitsu batzuekin konbinatzen da: hornidura genetikoa, adina, elikadura, higienea, estresa eta toxikoen kontsumoa (tabakoarena, esaterako).

Haurren obesitatea hazten ari den osasun arazoa da; ariketa fisikoa, aldiz, lehen mailako sendabideetako bat.

ErreferentziakAldatu

Ikus,gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ariketa fisiko