Swami Vivekananda
Swami Vivekananda, jaiotza-izenaz Narendranath Datta (bengaleraz: স্বামী বিবেকানন্দ; hindiz: स्वामी विवेकानन्द; Kalkuta, Bengala, 1863ko urtarrilaren 12a - Belur Math, Bengala, 1902ko uztailaren 4a), buruzagi eta erlijio-eraberritzaile hindua izan zen.
Swami Vivekananda | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | নরেন্দ্রনাথ দত্ত |
Jaiotza | Swami Vivekananda's Ancestral House & Cultural Centre (en) , 1863ko urtarrilaren 12a |
Herrialdea | Britainiar Raj |
Talde etnikoa | indiarra Kayastha (en) |
Lehen hizkuntza | bengalera |
Heriotza | Belur (en) , 1902ko uztailaren 4a (39 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: istripu zerebrobaskularra |
Familia | |
Ezkontidea(k) | ezkongabea |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Presidency University (en) Scottish Church College (en) Kalkutako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | ingelesa bengalera |
Irakaslea(k) | Ramakrishna |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | monjea, filosofoa, idazlea, poeta, irakaslea, spiritual leader (en) , hizlaria eta abeslaria |
Parte-hartzailea
| |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | hinduismoa |
Biografia
aldatuBere irakaspenetan Indiako espiritualtasuna eta Mendebaldeko aurreramendu materiala batzen ahalegindu zen, eta bi alderdi horiek elkarren osagarritzat jotzen zituen. Bengalako familia noble batean jaioa zen, eta Mendebaldeko hezkuntza-sistemaren arabera egin zituen ikasketak. Hasieran Brahmo Samaj elkarteko kide izan zen, eta geroago Ramakrishnaren jarraitzaile eta ikasle ezagunenetakoa izan zen. Vedanta eskolaren bultzatzaile handietako bat izan zen.
Himalaian egiten ari zen erretiroa utzi, eta Ameriketan eta Europan zehar ibili zen Vedanta mugimendua zabaltzen. Berriro Indiara itzulirik, 1897an Ramakrishna misioa sortu zuen Kalkuta ondoan, Vendantaren ikuspegi berria munduan zehar zabaltzeko.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Swami Vivekananda |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.