Panamerikar Jokoak 4 urtetik behin ospatzen den ospakizun kirolanitz bat da. Bertan, Amerikar kontinenteko herrialde guztiek parte hartzen dute, eta Panamerikar Kirol Erakundeak antolatzen ditu. Azkenengo edizioa Mexikoko Guadalajara hirian ospatu zen 2011n.

Panamerikar Jokoen bandera.

Historia aldatu

 
Aristides Roubanis greziar kirolariak historiako lehen panamerikar pebeteroa piztu zuen Buenos Airesen 1951n.

Panamerikar Joko batzuk ospatzeko ideia 1920ko hamarkadatik ospatzen diren Erdialdeko Amerikako eta Karibeko Jokoetatik dator. 1932an lehen proposamen bat egin zen. Lehen edizioa 1942an ospatu behar zen Buenos Airesen, baina Bigarren Mundu Gerraren ondorioz bertan behera utzi behar zen, 1951raino atzeratuz eta egoitza mantenduz. Ordutik etenik gabe ospatu dira lau urtetik behin, kontinenteko alde guztietako hirietatik pasatuz.

Edizio bakoitzean, Panamerikar Jokoak tamainaz eta garrantziz handitzen joan ziren. Mende erdi baino gutxiagoan herrialde, kirolari eta modalitate kopurua bikoiztu zen, munduko kirol egutegiko lehiaketa nagusienetako bat bihurtu den arte, bere azken edizioan 42 herrialdek eta 5000 kirolarik parte hartzera iritsiz.

Zenbait erakundek Panamerikar Jokoak lacrossea edo ulama edo mesoamerikar pilota jokoa bezalako antzinako amerikar kirolak ez gehitzeagatik kritikatu dituzte. Hala, kontinenteko lehen biztanleak izan ziren Amerikako indigenen tradizioa baztertzen da.

Jokoak aldatu

Urtea Edizioa Egoitza Iraupena Herrialdeak Kirolak Kirolariak
1951 I. Panamerikar Jokoak   Argentina Buenos Aires otsailak 25-martxoak 9 21 18 2.513
1955 II. Panamerikar Jokoak   Mexiko Mexiko Hiria martxoak 12-martxoak 26 22 17 2.583
1959 III. Panamerikar Jokoak   AEB Chicago abuztuak 27-irailak 7 25 15 2.263
1963 IV. Panamerikar Jokoak   Brasil São Paulo apirilak 20-maiatzak 5 22 19 1.665
1967 V. Panamerikar Jokoak   Kanada Winnipeg uztailak 23-abuztuak 6 29 19 2.361
1971 VI. Panamerikar Jokoak   Kolonbia Cali uztailak 30-abuztuak 13 32 17 2.935
1975 VII. Panamerikar Jokoak   Mexiko Mexiko Hiria urriak 12-urriak 26 33 19 3.146
1979 VIII. Panamerikar Jokoak   Puerto Rico San Juan uztailak 1-uztailak 15 34 21 3.700
1983 IX. Panamerikar Jokoak   Venezuela Caracas abuztuak 14-abuztuak 22 36 22 3.426
1987 X. Panamerikar Jokoak   AEB Indianapolis abuztuak 8-abuztuak 23 38 27 4.453
1991 XI. Panamerikar Jokoak   Kuba Habana abuztuak 2-abuztuak 18 39 28 4.519
1995 XII. Panamerikar Jokoak   Argentina Mar del Plata martxoak 12-martxoak 26 42 34 5.144
1999 XIII. Panamerikar Jokoak   Kanada Winnipeg uztailak 23-abuztuak 8 42 33 5.275
2003 Panamerikar Jokoak   Dominikar Errepublika Santo Domingo abuztuak 1-abuztuak 17 42 34 5.500
2007 XV. Panamerikar Jokoak   Brasil Rio de Janeiro uztailak 12-uztailak 29 42 33 5.662
2011 XVI. Panamerikar Jokoak   Mexiko Guadalajara urriak 14-urriak 30 42 36 5.996[1]
2015 XVII. Panamerikar Jokoak   Kanada Toronto uztailak 10-uztailak 26 41 36 6.132
2019 XVIII. Panamerikar Jokoak   Peru Lima uztailak 26-abuztuak 11 41 39 6.668
2023 XIX. Panamerikar Jokoak   Txile Santiago urriak 6-urriak 22
2027 XX. Panamerikar Jokoak   Kolonbia Barranquilla

Domina taula aldatu

 
Panamerikar Jokoetan parte hartzen duten herrialdeen mapa.

Jarraian ikus daitekeena Panamerikar Jokoetako domina taula historikoa da. Dominak Olinpiar Batzorde Nazionalen arabera sailkatuak daude, eta gehiengotik gutxienekora sailkatzen dira lortutako urrezko dominen arabera. Berdinketa balego, berdin ordenatzen da zilarrezko domina kopuruaren arabera, eta, kasu honetan ere berdinketa balego, beste horrenbeste egingo litzateke brontzezko dominekin. Azkenik, bi herrialde edo gehiagoren artean urrezko, zilarrezko eta brontzezko dominen kopuruan berdinketa balego, herrialde guzti horiek postu berean zerrendaratuko lirateke eta alfabetikoki sailkatuko lirateke.

Postua Estatua Urrea Zilarra Brontzea Guztira
1   Ameriketako Estatu Batuak 1.861 1.379 933 4.173
2   Kuba 839 566 527 1.932
3   Kanada 377 586 733 1.696
4   Brasil 287 319 460 1.066
5   Argentina 279 305 407 991
6   Mexiko 199 259 459 917
7   Venezuela 84 183 257 524
8   Kolonbia 82 134 195 411
9   Txile 39 85 133 257
10   Puerto Rico 27 79 121 227
11   Dominikar Errepublika 26 52 105 183
12   Jamaika 22 42 58 122
13   Ekuador 21 21 46 88
14   Guatemala 14 14 37 65
15   Uruguai 11 24 43 78
16   Trinidad eta Tobago 8 20 27 55
17   Bahamak 7 13 11 31
18   Peru 5 30 59 94
19   Holandarren Antillak 5 9 17 31
20   Costa Rica 5 6 8 19
21   Panama 3 23 31 57
22   Surinam 3 2 5 10
23   Guyana 2 4 12 18
24   El Salvador 1 7 12 20
25   Bermuda 1 4 3 8
26   Kaiman uharteak 1 4 1 6
27   Antigua eta Barbuda 1 0 3 4
28   Nikaragua 0 4 7 11
29   Birjina uharte amerikarrak 0 4 6 10
30   Barbados 0 3 9 12
31   Haiti 0 2 5 7
32   Saint Kitts eta Nevis 0 2 0 2
33   Paraguai 0 1 6 7
34   Bolivia 0 1 4 5
34   Honduras 0 1 4 5
36   Dominika 0 1 2 3
37   Grenada 0 1 2 3
38   Belize 0 0 2 2
  Santa Luzia 0 0 2 2
40   Saint Vincent eta Grenadinak 0 0 1 1
Guztira 4.208 4.080 4.749 13.037

Neguko Panamerikar Jokoak aldatu

Neguko Panamerikar Jokoen edizio bakarra 1990eko irailak 16 eta 22 artean ospatu zen Argentinako Mendoza probintziako Las Leñas hirian. Jatorrian 1989rako programatua zegoen, baina elur eskasiak ospakizunaren data aldatzera behartu zuen. Alabaina, baldintza klimatikoengatik eta elur urriagatik, soilik neguko 4 kirol praktikatu ziren (Jaitsiera, Slaloma, Super Erraldoia eta Eslalom Erraldoia). 8 herrialdek eta 97 kirolarik parte hartu zuten.

Santiago Txilekoa aukeratu zen Neguko Panamerikar Jokoen II. edizioaren egoitza izateko, 1993an ospatu beharrekoak. Arazo administratibo batzuk eta AEBen ezezkoak neguko kirol guztiak egon ezean, bere ospakizuna atzeratu zuten. Ordutik ez dira data edo egoitza gehiago izendatu.

Kirol ospakizun batzuk aldatu

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu