Abiadura-lasterketa

Abiadura-lasterkari» orritik birbideratua)

Atletismoan, abiadura-lasterketa, pistetan 60, 100, 200 eta 400 metroko distantzia duen oinezko lasterketa da. Ohikoa da, halaber, 300 metroko lasterketak egitea, eta, salbuespen gisa, beste distantzia batzuen gaineko lasterketak egiten dira beste neurketa-sistema batzuekin, adibidez, yardekin. Abiadura lasterketako atleta abiadura-lasterkari deitzen da.

Tyson Gay 100 metroko lasterketa batean

Mota honetako lasterketetan, atleta, irteeran, erdi agonduta dago, pistan jarritako euskarri batzuetan, takoak deituak, hala, korrikalariek, oinak, irteerako takoen aurka bultzatuz trakzioa egiten dute, irteera lerroaren atzean jarritako korridoreari eusteko bereziki diseinatuak. Irteerako epailearen tiroa entzun ondoren, atletak pistara jo eta abiadurarik handienean korrika egiten du helmugara, eta funtsezkoa da irteera azkar bat egitea.

Normalean estalitako edo kanpoko pista batean egin ohi diren lasterketak dira.

Olinpiar Jokoetan egiten dira 4 urtean behin.

Distantzia estandarrak aldatu

Goi mailako lehiaketa ofizialetan egiten diren distantziak honako hauek dira:

Kanpo estekak aldatu