Urrezko domina
Urrezko domina zenbait kirol lehiaketetan (ohi atletismoan baina baita beste kirol batzuetan ere, batez ere nazioarteko lehiaketetan) txapeldunari ematen zaion domina da. Domina hau ematen den kirol lehiaketetako bat Olinpiar Jokoak dira.
Bigarren eta hirugarren postuan amaitzen dutenek, berriz, hurrenez hurren zilarrezko domina eta brontzezko domina jasotzen dute.
Aro Modernoko lehen Olinpiar Jokoetan txapeldunak zilarrezko domina eta txapeldunordeak brontzezkoa jasotzen zuten.
Kirolarekin zerikusirik ez duten gaietan ere ematen dira urrezko dominak:
- Zenbait sariren emate zeremonian, saridunei urrezko domina bat ematen zaie. Horien artean:
- Erakune akademikoren batzuk ere, bereziki unibertsitateek, promozioko ikaslerik hoberenari urrezko domina bat ematen diote.