Kizilkum[1] (uzbekeraz Qyzylqum, "Hondar gorria"; kazakheraz: Қызылқұм) Erdialdeko Asiaren basamortua da, mundu osoko hamaikagarren handiena dena eta Kazakhstango hegoalde, Uzbekistango erdialde eta Turkmenistango iparraldearen artean hedatzen dena.

Kizilkum
Qyzylqum
Basamortua Dzhangeldyren hegoaldean, Uzbekistanen.
Kizilkum is located in Asia
Kizilkum
Kizilkum
Kizilkum (Asia)
Eskualdea Uzbekistan
 Kazakhstan
 Turkmenistan
Koordenatuak42°26′28″N 63°27′41″E / 42.4411°N 63.4614°E / 42.4411; 63.4614
Eremua298.000 km²
Baliabideakurre, gas natural

298.000 km2-ko azalera dauka eta dunak dira nagusi, baina ibai eta oasien inguruan nekazaritza gune batzuk ere badaude.

Kretazeo Berantiarraren garaiko hegaztien fosilak topatu dituzte, eurean artean Enantiornis martini, E. walkeri, Kizylkumavis cretacea, Kuszholia mengi, Lenesornis kaskarovi, Sazavis prisca, Zhyraornis kaskarovi eta Z. logunovi.

Natura erreserba dago Bukhara probintzian (Uzbekistan), 101.000 km2 inguru hartzen duena eta 1971an sortua. Bertan topatu daitezke Bukharako oreinak (Cervus elaphusen bertako espeziea), basurdeak (Sus scrofa), faisaiak (Phasianus colchicus) eta arrano beltzak (Aquila chrysaetus), besteak beste.

Beste erreserba bat dago hegoalderantz, Djeyran izenekoa, 51.000 km2-koa eta 1977an zabaldua. Espezie arraroagoak daude bertan, Pertsiako gazela goloduna (Gazella subgutturosa), Przewalskii zaldiaa (Equus przewalskii), Koulan (Equus hemionus) eta hubara basoiloa (Chlamydotis undulata) euren artean.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-11).

Kanpo estekak

aldatu