Sirdaryo (edo Sir Daria) probintzia Uzbekistango probintzietako bat da, herrialdearen erdialdean kokatua Sir Daria ibaiaren ezker aldean (hortik datorkio izena). Mugakide ditu Kazakhstan, Tajikistan, Tashkent probintzia eta Jizzakh probintzia. Eremuak 5.100 km² hartzen ditu, ia guztia basamortua. Bertan 648.100 biztanle inguru bizi dira.

Sirdaryo
 Uzbekistan
Administrazioa
Estatua UZB
ISO 3166-2UZ-SI
HiriburuaGuliston
Geografia
Koordenatuak40°25′N 68°40′E / 40.42°N 68.67°E / 40.42; 68.67
Azalera5,100 km²
MugakideakJizzakh Region (en) Itzuli eta Toshkent probintzia
Demografia
Dentsitatea127 bizt/km²
Informazio gehigarria
uzbekerazSirdaryo viloyati, Сирдарё вилояти
Ordu eremuaUTC+05:00
sirdaryo.uz

Probintzia 9 barrutitan banatua dago. Hiriburua Guliston da (54.000 bizt). Beste hiri nagusiak honakoak dira: Baxt, Boyovut, Farhod, Qahramon, Sayhun, Sirdaryo, Shirin eta Yangiyer.

Bertako klima kontinentala da, negu epel eta hezeekin eta uda bero eta lehorrekin.

Ekonomia kotoi eta zereal landaketan datza. Garrantzi gutxiago dute bazka-landare, barazki, meloi, kuia, patata, arto, fruta eta mahats landaketak. Gainera, Uzbekistango zentral hidroelektriko handienetako bat dago bertan, herrialdeko argindarraren herena ekoizten duena.

Kanpo estekak aldatu