2008ko ekaineko Bizkaiko uholdeak

2008ko ekaineko Bizkaiko uholdeak 2008ko maiatzaren 31tik ekainaren 1era Bizkaian egondako uholdeak izan ziren.

Nerbioi ibaia Basauri parean.

Ezaugarriak

aldatu
Prezipitazioa Maiatzaren 31tik Ekainaren 1era
Euria mmtan Estazioa

139,0mm Mungia
138,6mm Deustu (Bilbo)
129,1mm Derio
127,3mm Galea Punta (Getxo)
120,5mm Bermeo
117,9mm Zugastieta (Trapagaran)
115,7mm Zornotza
104,0mm Mañaria
96,3mm Iurreta
70,1mm Balmaseda
65,1mm Elorrio

Maiatzaren 31n euria hasi zen Nafarroan Mediterraneo itsasotik etorritako borraska baten fronte baten eraginez. Borraska, astiro mugitu zen eta prezipitazio handiak utzi zituen Nafarroa hegoaldean aurrena, eta Iruña eta inguruko herrietan ondoren. Pixkanaka, frontea mendebalderantz mugitu zen arratsaldeak aurrera egin ahala eta Bizkaia eta Gipuzkoan euria hasi zen.

Maiatzaren 31 arratsaldean, euria gogotik egin zuen Nafarroan, 30-40mm euri inguru jaso ziren, guztira egun hartan 50-60mm neurtuz. Gau hartan, frontea Bizkaira ailegatu zen, oso astiro mugituz, eta bidean prezipitazio handiak utziz, aurreko orduetan Nafarroan jausitakoa baino askoz gehiago, 100mm eta 150mm bitartean.

Gobela ibaia bere bidetik irten zen Fadurako kiroldegi parean, inguruko etxeetako garajeak eta behe solairuak urez bete ziren eta jendea etxeetatik atera behar izan zuten. Egoerarik larriena Getxon bizi izan zen. Bilboko metroaren zerbitzua eten egin behar izan zen Bilboaldeko eskuinalde guztian euriak eraginda eta milaka pertsona argindarrik gabe geratu ziren. Handik urte gutxitara Gobela ibaiaren ubidea zabaltzeko lanak egin zituen URAk.[1]

Irudiak

aldatu

>>>Irudi gehiago

Basauri

aldatu

Basauriko Urbi auzoan Nerbioi ibaia bere bidetik irten zen eta inguruko etxeetako garajeak urperatu zituen.

Erandio

aldatu

Altzagako auzoan, eurite indartsuek kale bat urez bete zuten.

Trapagaran

aldatu

Trapagaran eta Barakaldoko gune industrialetan uholdeak izan ziren.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  1. «URAk amaitu ditu Gobela ibaiko lanak, Errekaganen» www.euskadi.eus 2016-09-08 (Noiz kontsultatua: 2024-10-17).