Atarrabiako San Andres errota


San Andres errota Atarrabia eta Uharte herrien artean dago. Argaren ibai-parkean, Arreko Trinitatearen ermitaren ondoan. Donejakue bideko bi adar, Frantziakoa eta Baztangoa, batzen diren tokia kilometro bat baino gertuago dago.[1] Atarrabiako eta Uharteko bizilagunek 1541an elkarrekin eraiki zuten errota. Ura Durraburuko presatik hartzen du.

Atarrabiako San Andres errota
Kokapena
Arkitektura
Deskribapena
Irekitze data1541ean errota, 1897an zentral hidroelektrikoa, 1897ean-edo irin-lantegia.
ZuzendariaIruñerriko Mankomunitatea
Webguneahttps://www.mcp.es/eu/jarduerak/informazio-zentroetan/san-andres-errota

Argaren ibai-parkean

aldatu

Argaren ibai-parkea Iruñerriko Mankomunitateak sortu zuen. Iruñerritik pasatzen den Arga ibaiaren ibilbidean 12 kilometro inguruko natur pasealekua da. Guztira milioi bat metro koadro hartzen ditu parkeak eta erdian dagoen informazio-zentro eta atseden-lekua da errota.[2]

Zentral elektrikoa

aldatu

XIX. mendean zentral hidroelektriko bat jarri zuten Atarrabiari argi elektrikoa emateko, horrela funtzionatu zuen 1897tik 1907ra bitarte. Geroago zenbait lantegi hornitu zituen. 1921etik aurrera Atarrabiako udalarekin akordio bat egin zuten, herriko elektrizitate-horniduran matxurak gertatuz gero errotako elektrizitatea erabiliko zen. Horrela aritu zen zentrala 2005ean itxi zuten arte. Francis turbinak 5,3 kilowatteko potentzia zuen itxi zutenean. Gaur egun berriro martxan dago.

Irin-lantegia

aldatu

Irin-lantegi bat ere jarri zuten 1896an. Arbeitzako irin-lantegia zena XX. mendearen lehen erdian jardunean aritu zen. Garai hartako tresneriak aukera eman zuen zerealak hobeto garbitu eta aukeratzeko, irin meheagoa lortzeko eta ekoizpena handitzeko. Osagai nabarmenak hauek ziren: Hartxintxarrak kentzeko makina, pikorra ehotzeko arraboi-errota, planchister bahetze-sistema, irina garraiatzeko kazoleta-uhalak eta hautsa kentzeko mahuka-iragazkia.

Aldiroko uholdeak

aldatu

Errota inguruan ibaiak uholdea sortzen du aldiro. Azkeneko uholdeen eskala ikus daiteke kanpoko zutabe batean:

  • 1,17 m. 2018-04-12
  • 1,50 m. 2015-02-25
  • 0,82 m. 2015-01-30
  • 2,74 m. 2013-06-09[3]
  • 1,55 m. 2013-01-16[4]

Informazio-zentroa

aldatu

Gaur egun errotaren eraikina ibai-parkeari buruzko informazio-zentroa da. Errotak bere historian zehar izan dituen erabilerak ere azaltzen dira bertan.[5]<gallery mode="packed-hover"> Fitxategi:Atarrabiako San Andres errota 22.jpg|Arga ibilbidea parean dago. Fitxategi:Atarrabiako San Andres errota 15.jpg|Atseden lekua Fitxategi:Atarrabiako San Andres errota 11.jpg|Durraburuko presa gertu Fitxategi:Atarrabiako San Andres errota 14.jpg|Uraren sarrera Fitxategi:Atarrabiako San Andres errota 12.jpg|Ubideko uhateak Fitxategi:Atarrabiako SanAndres errota Irin lantegia.jpg|irin-lantegia Fitxategi:Atarrabiako SanAndres errota Turbina.jpg|Turbina, zentral elektrikoa Fitxategi:Atarrabiako San Andres errota 16.jpg|Uraren irteera Fitxategi:Atarrabiako San Andres errota 13.jpg|Aldiroko uholdeen markak.

Garraioa

aldatu

Eskualdeko Hiri Garraioak 2 linea ditu:

Erreferentziak

aldatu
  1. «San Andres Errota | Iruñerriko Mankomunitatea» www.mcp.es (Noiz kontsultatua: 2018-08-27).
  2. «Argaren Ibai Parkea» www.turismo.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2018-08-27).
  3. (Gaztelaniaz) Diario de Navarra. (). Desbordamiento del río Arga. (Noiz kontsultatua: 2018-08-28).
  4. IrauliTube. (2013-06-09). (1/4) Atarrabia 11:55h 2013/06/09 uholdeak - Inundaciones Villava. (Noiz kontsultatua: 2018-08-28).
  5. «San Andres errota - Atarrabia» www.turismo.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2018-08-27).

Kanpo estekak

aldatu