Zooplankton elaboratutako materia organikoaz elikatzen diren planktonez osatuta dago. Fotosintesia egiteko gai diren organismo ñimiñoek aldiz, osatzen dute fitoplankton. Planktona planeta osoan dauden aintzira, ibai eta ozeanoen gainazalean eta gainazalaren azpian bizi diren organismo ñimiñoen multzoa da.

Zooplankton

Zooplanktona animalia eta protisto erreinuen barruan kokatzen da. Animalia erreinuaren barruan beste animali handiagoen larbaz osatuta daude, hala nola, belakiak, harrak, ekinodermatuak, moluskuak edo krustazeoen larbak. Uretako beste artropodo batzuk ere sartzen dira zooplanktonean: krustazeoen tamaina txikiko forma helduak, errotiferoak eta arrainen fase gazteak ere. Protisto erreinuaren barruan, zooplankton protozooez osatuta dago.

Zertaz elikatzen da zooplanktona?

aldatu

Zooplanktonari dagokionez, izaki heterotrofoak dira, elaboratutako materia organikoa irentsiz elikatzen direlako. Gainera sare trofikoaren kontsumitzaileen lehenengo postuetan daude, adibidez, fitoplanktonaren eta zooplanktonaren osagaiak eta bakterioak jaten dituzte.

Non aurkitu daiteke?

aldatu
   Ba al dakizu    
Argi magikoa!: Bazenekien zooplankton mota batzuek distira egiten dutela ilunpetan? Egia da! Argia igortzen dute, uraren ipurtargi txikiak balira bezala. Ikuskizun ederra da zuek gauean ikustea!

Zooplanktona mundu osoko ozeanoetan aurkitzen da, baina goialdean kontzentratzeko joera du; ozeano bakoitzean zooplankton mota ezberdin bat aurkituko dugu. Ibaietan, lakuetan eta urmaeletan ere aurkitzen dugu.

Zooplanktonaren sailkapen batzuk

aldatu

Zooplanktonak aniztasun harrigarria erakusten du bizimoduei eta egokitzapenei dagokienez, beraz, zooplanktona da ezagutzen den animalia-komunitaterik zabalena eta askotarikoena. Protozoarioak, anelidoak, artropodoak eta larba-estadioetako ornogabeak aurki ditzakegu honen barruan.

   Ba al dakizu    

Oso erresistenteak direla? Hain txikiak izan arren, zooplanktona bizirik iraun dezake muturreko baldintzetan! Batzuk oso ur hotzetan bizi daitezke poloetatik gertu; beste batzuk, berriz, oso ur gaziak jasan ditzakete ozeanoetan.

Tamainaren arabera:

aldatu
  • Nanoplanktona (2-20 μm): Hauek dira plankton txikienak. Elikatze-katearen oinarria dira, eta animalia handiagoek kontsumitzen dituzte.
  • Mikroplanktona (20-200 μm): Oraindik oso txikiak diren arren, horietako batzuk lupa edo mikroskopio sinple baten laguntzaz ikus daitezke. Garrantzitsuak dira, uretako animalia askoren dietaren parte ere badirelako.
  • Mesoplankton (0,2-20 mm): Orain, mikroskopio baten beharrik gabe ikusten diren planktonez ari gara, baina oraindik nahiko txikiak dira.
  • Makroplankton (2-20 cm): Hauek mesoplanktona baino askoz handiagoak dira. Zenbait organismo sar daitezke, hala nola marmoka txikiak, txipiroi txikiak edo bizitzaren zati bat ur-zutabean flotatzen ematen duten arrain mota batzuk.
  • Megaplankton (20-200 cm): Megaplanktona planktonaren erraldoiak dira. Oso izaki handiak izan daitezke, hala nola marmoka erraldoien espezie batzuk edo txipiroi erraldoien espezie batzuk.

Planktonean emandako denboraren arabera:

aldatu
  • Holoplanktona: (plankton iraunkorra)
    • Bizitza osoan planktonaren zati bat egiten dutenak, ketognatuak bezala. Urte osoan egon daitezke ur-zutabean.
      • Protozooak: Protozooak oso organismo mikroskopiko txikiak dira, Erreinu Protistokoak. Zelula eukarioto bakar batez osatuta dauden izaki bizidunak dira. Ingurune desberdinetan bizi daitezke, hala nola ur gezan, ur gazian, lurzoruan eta baita beste izaki bizidun batzuen barruan ere.
      • Foraminiferoak
      • Erradiolarioak
      • Ziliatuak
      • Tintinidoak
      • Zelulanitzekoak
        • Zelula bat baino gehiagoz osatuta dauden organismo biziak.
          • Marmokak
          • Siphonophoroak
          • Kopepodoak
          • Krill edo Eufausiazeoak
  • Meroplanktona: (denboraldiko planktona): Bizitzaren zati batean bakarrik planktonikoak direnak, marmoka eta anelido batzuk bezala. Urtaro formak dira eta sakonera txikiko uretan egoten dira:

Izaki bizidunetan duen eragina

aldatu
  • Zooplanktonek esaten dute ura osasuntsu dagoen edo laguntza behar duen; hau da, zooplankton horren osaera espezifikoaren eta bizi-ezaugarrien arabera adieraz dezakegu zein den ongizate-egoera edo zein diren komunitate eta sistema biologiko urtarren gabeziak.
  • Dena orekan mantentzen laguntzen dute uretan bizi diren beste izaki txiki batzuekin elkarreraginean aritzean.
  • Klima eta itsas korronteak aldatzen direnean, zooplanktona uretan dauden animalia guztientzako janari erreserba bat bezalakoa da.

Esteka interesgarriak

aldatu

https://www.nationalgeographic.es/medio-ambiente/plancton

https://zientzia.eus/artikuluak/itsas-hondoari-begir1/

https://zientzia.eus/artikuluak/zooplanktonaren-gorabeherak/