Ozeanoa itsas urak Lurrean betetzen duen zatiari deitzen zaio. Ur masa handi batzuk dira eta Lurraren hiru laurden estaltzen dute. Zientziaren arabera, ozeanoak duela 4.000 milioi urte sortu ziren, Lurreko tenperatura hoztu eta ur likidoa agertu ahal izan zenean. Ozeanoek, batez beste, 3 kilometro inguruko sakonera dute.

Kontinenteen banaketaren ondorioz, Lurreko ur masa bost zatitan bereizten dugu; horiek dira bost ozeano handiak:

GaleriaAldatu

Ozeanoak eta itsasoakAldatu

Itsasoek ozeano jakin baten zati edo atalak dira, penintsula, uhartedi edo artxipelago eta abar bezalako egitura geografikoek mugatuak. Hala ere, Mediterraneo itsasoak, Itsaso Beltzak, Kaspiar itsasoak eta beste itsaso batzuek identitate propioa dute.