
Fotosintesia landareek egiten duten prozesu bat da, hazi ahal izateko eta elikagaiak eskuratzeko.
Zer da fotosintesia egitea? Ba materia inorganikoa (ura eta karbono dioxidoa) materia organiko (glukosa) bihurtzea.
Hori egiteko, Eguzkiaren argia behar dute landareek. Horregatik, egunez egiten dute fotosintesia.
Landareek hostoetan egiten dute fotosintesia, klorofila izeneko substantzia orlegi bati esker. Klorofilak Eguzkiaren argia xurgatzen du, eta, horrela, landareak airetik hartu duen karbono dioxidoa edo CO2 (materia inorganikoa) glukosan (materia organiko) bihurtzen du; hau da, landarearentzako elikagai.
Fotosintesia egitean beraz, hostoek airean dagoen karbono dioxidoa xurgatzen dute, eta eguzki energiari esker, landareentzako elikagaia den glukosan bihurtzen dute. Prozesu hau oso garrantzitsua da bai landareak elikatzeko, bai ekosistema batean, edota naturan oro har, dauden izaki bizidunak elikatzeko. Izan ere, fotosintesia egiten duten landareak eta algak bezalako izakiei esker jaten dugu gainerako izakiak, gizakiok barne, sare trofikoa deituriko elikadura-harremanen bidez.
Gainera, fotosintesia egiteko prozesuan, landareek oxigenoa askatzen. Oxigenoa ezinbestekoa dugu gizakiok, arnasa hartzeko eta bizitzeko.
Bi fotosintesi mota daude:
- Oxigenikoa, landare berdeek egiten dutena: oxigenoa askatzen dute.
- Anoxigenikoa, zenbait bakterio anaerobiok egiten dutena: ez dute oxigenorik askatzen (kasu honetan kimiosintesi izena hartzen du).
Fotosintesiak izugarrizko garrantzia du bizidun guztientzat. Fotosintesirik gabe, bizia ez zen posible izango gure planetan, materia organikoa (guk jaten duguna) sortuko ez litzatekeelako. Gainera, arnasten dugun oxigenoa ere sortzen du (hau beste prozesu batzuen bidez ere sortzen da).