Otarrainxka arruntak
   Ba al dakizu   

Digestio-aparatua oso sinplea dutela. Normalean hodi zuzen bat dute animaliaren ahotik uzkira.

Karramarroa

Krustazeoak oskola duten animalia talde bat dira, hain zuzen ere, artropodo mota bat da (ornogabea, bi aldeak berdinak eta hanka artikulatuak dituena). Aintzineko garai geologikoetatik gaur egunera arte bizi den animalia da. Hainbat krustazeo mota biltzen ditu animalia talde honek, esate baterako, otarrainak, karramarroak, otarrainxkak eta lanpernak. Animalia mota hauek uretan bizi dira normalean: ur gezan eta, batez ere, ur gazietan, itsasoan adibidez.

Otarrainxka

Nolakoak dira?

aldatu

Gorputza geruza gogor batez estalita dute babesteko (eskeletoa kanpotik). Krustazeoen tamaina oso aldakorra da espezien arabera: mikra batetik lau metroko japoniar armiarma-karramarroraino. Krustazeoen gorputza hiru zati desberdinez osatuta dago: zefalona (burua), pereioa (bularra) eta pleoia (sabelaldea). Gainera, bi antena bikote dituzte.

Krustazeoak ez dira igerilari bereziki trebeak; gehienek hankak eta haginak dituzte.

Zer jaten dute?

aldatu

Gehienak mikroogranismoak jaten dute, horietako asko haragijaleak dira (haragi bizia jaten dute) eta beste batzuk, sarraskijaleak (haragi hilda jaten dute).

Nola ugaltzen dira?

aldatu

Ugalketa, prozesu biologiko bat da non izaki bizidunek beste izaki bizidun berriak sortzen dituzten. Krustazeo gehienak sexu ugalketaren bidez soilik ugaltzen dira eta sexu desberdinetako gizabanakoak dituzte. Hala ere, hermafrodita (arrak eta emeak) diren espezie batzuk daude.


Non aurki daitezke

aldatu
   Ba al dakizu    

Merkataritzan, bi talde handi identifikatzen dira: gorputz luzea eta gorputz motza dutenak.

  • Krustazeoak gorputz luze batekin: Otarrainxka, otarraina, izkira, zigala eta abakandoa.
  • Gorputz laburrak: Itsas karramarroa, buia, lanperna eta nekora.
 
Lanpernak

Krustazeoak bizi eta ugaldu egiten dira ur gazian eta ur gezan. Uruguaiko kostaldean, adibidez, krustazeo espezie asko daude; hala nola, itsas karramarro arrunta. Ibaietan eta aintziretan, "ibai-kraboa" deiturikoa.


Bitxikeriak

aldatu

Krustazeo mota ezberdinen artean, hainbat bitxikeri aurki ditzazkegu:

-Cilops-ek: ez dute oskolik eta begi bakarra dute.

-Daphnia: oskol bikoitza dute eta begi bakarra. Astintzen mugitzen dira horregaitik "uretako arkakusoak" deitzen zaie. Izan ere oso txikiak dira.


Badira zenbait krustazeo arroketan finkatutak bizi direnak. Baita oskol zaharrak erabiltzen dituztenak ere, hala nola, karramorro ermitaua. Bestalde, badaude krustazeo mota batzuk arrainaren gorputzean finkantzen direnak.

Krustazeoen beste bitxikeri bat hauxe da: nahiz eta uretako animaliak izan, lurrean 10 egun bizi daitezke.

Krustazeoak zertan bereizten dira gainerako Animalia ornagabeetatik?

aldatu

Irudi honetan zehar, galderak eginez helduko zarete ikustera, krustazeoak hankak dituzten ornogabeak direla, baina intsektuak eta hankak dituzten beste artropodoak ez bezala (armiarmak eta ehunzangoak), kasu honetan krustazioak oskol gogorra dutela ikusiko duzue:

 
Animalia ornogabeak