Mitosi izeneko zelula-zatiketa.

Organismo zelulaniztun edo plurizelularra zelula bat baino gehiagoz eratutako organismoa da. Organismo edo izaki zelulanitz horietan, zelula guztiak koordinatuta daude organismoak bizi-funtzio guztiak egin ahal izateko. Gainera, organismo hauetako zelulak espezializatuta daude bizi-funtzioen arabera; itxura desberdina dute eta bakoitzak bere funtzioa betetzen du. Mota berekoak diren zelulak elkartuta egoten dira eta ehunak osatzen dituzte. Funtzio berberean parte hartzen duten ehunek organoak osatzen dituzte.

Organismo zelulanitzak hasierako zelula bakar batetik sortzen dira. Gizakiok ere zelula bakar batetik sortzen gara. Gero, zelula hori berehala biderkatzen eta ugaltzen hasten da. Zelulak bi prozesuren bidez ugal daitezke:

  • Mitosia: zelula behin zatitzen da, hau da, zelula batetik bi zelula ateratzen dira. Zatiketa horretan, bi zelulek Kromatida informazio genetiko berdina dute. Zelulen zatiketa-prozesua laburra da, zelula berriak eta ehunak sortzeko.
  • Meiosia: gametoen (zelula sexualen) zelula ametan bakarrik gertatzen da. Zelula bakoitza bitan zatitzen da; lehenengo zatiketan, kromosoma homologoak banatzen dira, bigarrenean kromatidak banatzen dira eta ondoren kromosoma homologoen arteko gaingurutzaketa gertatzen da. Horregatik lau zelula alabak genetikoki ezberdinak dira. Prozesu honek espeziearen jarraitasuna eta aldagarritasun genetikoa ditu helburu.

Organismo zelulaniztunek hasierako zelula bakar batetik lortzen dituzte zelula guztiak (zelula sexualak izan ezik), mitosiari esker. Organismo hauetan, zelula guztiak ez dira berdinak, funtzio ezberdinak betetzeko bereizten dira; badira, adibidez:

  • Nerbio-zelulak (neuronak): izar itxura dute eta halako luzakin batzuk dituzte. Luzakin horien bidez konexioak egiten dituzte, gorputzeko atal guztietara informazioa bidaltzeko.
  • Zelula epitelialak: lauak dira eta gorputzeko zenbait organo estaltzen dituzte, azala, adibidez. Organo horiek eta gorputza bera isolatu eta babesten dituzte.
  • Zelula muskularrak: luzangak dira, eta osatzen dituzten ehunak uzkurtu eta tenkatu egiten dira, muskuluek gorputzari mugimendua eman ahal izateko.

Zelula espezializatuak ehun izeneko multzoetan antolatzen dira, eta horiek, aldi berean, organoak osatzen dituzte. Organoen multxoari sistema edo aparatua esaten zaio (arnas-aparatua, adibidez). Maila guztien artean, organismoa osatzen dute.

Zein dira organismo zelulaniztunak?

aldatu

Animalia eta landare guztiak organismo zelulanitzak dira; adibidez, lehoia bezalako ugaztunak, igela bezalako anfibioak, haritza bezalako zuhaitzak, tipula bezalako barazkiak, etab. Onddo batzuk eta protistoen erreinuko organismo batzuk ere plurizelularrak dira, perretxikoak edo algak, adibidez.

Adibide batzuk

aldatu
  • Gizakia: zelula mota desberdinek era guztietako ehunak osatzen dituzte eta hauek zirkulazio-aparatua, nerbio-sistema, eta gainontzeko sistema edo aparatuak eratzen dituzte.
  • Karramarroa: beste krustazeo batzuk bezala, zeluletako batzuk exoeskeleto bat eratzeko espezializatuta daude, animalia estaltzeko eta babesteko.
  • Izurdea: uretako ugaztun hau, animalia guztiak bezala, hainbat motatako zelula eukariotoek osatzen dute.
  • Garia: gramineoen familiako zereala. Zelula eukarioto begetalez osatuta dago.
  • Soropila: zurtoinean dituen zelulek luzera handitzea ahalbidetzen dute belarra mozten denean.

Ezaugarriak

aldatu
  • Organismo zelulaniztunak eukariotoak dira.
  • Elkarren artean oso desberdinak izan daitezkeen zelula espezializatuez osatuta daude.
  • Osatzen dituzten zelulak elkarren artean lotuta daude eta elkarren beharra dute.
  • Organismo makroskopikoak organismo zelulabakarrak baino konplexuagoak eta garatuagoak dira.
  • Hasieran, mitosi edo meiosiaren bidez biderkatzen den zelula bakar batetik sortzen dira.