Erradiolario

Silizezko eskeleto erretikuluduna duen Actinozoa klaseko protoktisto pelagiko itsastarra. Eskeleto erretikuludunak simetria axiala (naselarioak) edo erradiala (espumelaridoak) du.

Erradiolarioak Actinopoda subphylumaren barnean sortzen dira eta protozoo planktonikoak dira. Erregistro fosilean dauden erradiolarioak Polycystinea klasekoak dira. Klase honen barruan bi azpiklase daude (De Weber et al, 2001).

Erradiolario
Kanbriar-gaur egun

Sailkapen zientifikoa
GoierreinuaEukaryota
Filuma Radiolaria
Müller, 1858 emend.

Lehenengoaren eskeletoak silize eta materia organikoa du, bigarren taldearenak eskeleto silizeo opaloduna dute.

Eskeletoak 50 eta 100 mikra artekoak dira. Gaur egun dauden erradiolarioak ugarienak Acantharea klasekoak dira, biana hauek ez idra erregistro fosilean kontserbatzen.

Hiru arrazoi hauen ondorioz oso erabiliak dira batez ere Mikropaleontologian, Paleontologia ebolutiboan, Paleozeanografian eta Bioestratigrafian.

Biologia

aldatu

Erradiolarioen Biologia ez da oso ondo ezagutzen, zaila izaten da hauek laborategian bizirik mantentzen. Eskeletodun erradiolario gehienak bakarka bizi arren, badaude gutxi batzuk zentimetrotako koloniak eratzen dituztenak.

Beraien zitoplasma zulatua daogen mintza proteiko baten bidez bi geruzatan banatzen da.

  • Endoplasma: mintza honen barruan. Bertan organuloak daude.
  • Ektoplasma: mintza honen kanpoan dago.

Spumellarida askoren ektoplasman eskeletoaren morfologia, albeoloak edo burbuila itxurako fluidoak edo gas besikulaz izkutatuta egoten da. Mintza hau oso ugaria denean begi bistaz ikus daiteke eta era honetan urpekariengatik jasoak izaten dira.

Erradiolario hauetan eskeletoaren funtzioa gehienbat barnekoa izango da baina eskeletoa agerian dagoen kasuetan pentsatzen da bere funtzio hidrodinamikoa edo elikatzailea duela. Dena den dauden eskeleto morfologien aniztasuna dela eta funtzioak ugariak izan daitezke. Ektoplasman erradiolario batzuek alga sinbionteak dituzte.

Indibiduo bati eskeletoa apurtzen zaionean berau konpontzeko gai da.

Ugalketa

aldatu

Ugalketa fisioaren bidez ematen da eta baliteke sexualki ere ugaltzea, baina azken puntu hau frogatzear dago. Fisioaren ostean amaren eskeletoarekin geratzen da alaba bat eta besteak eskeleto berria jariatu beharko du. Prozesuaren iraupena aste gutxi batzuetakoa da, baina badaude hilabeteko bizi zikloa duten espezieak.

Morfologia

aldatu

Erradiolario mota asko daude, baina kontserbatzen direnak gehien bat honako hauek dira:

Spumellaridoak espikulak eskeleto konplexuagoen protuberantziak dira. Barneko maskorrak edo maskor medularra eta kanpokoa edo maskor kortikala. Barrak bi maskorrak edo beste egiturak lotzeko erabiltzen dira. Arantza nagusiak barneko zutabe erradialen luzapenak dira eta barrei lotuta ez dauden arantzei arantza sekundarioak deritze.

Maskorrak dituen poroek kokapen eta tamaina ezberdinak izan ahal dituzte. Barneko eta kanpoko maskorrek poro ezberdinak izan ditzakete. Spumellaridoen morfologia orokorra eliptikoa, diskoidal, esferikoa izan daiteke eta pro, arantza eta zutabe kokapenak erabiltzen dira taxonomian.

Nasselaridoek egiturarik sinpleena dute.

Sailkapena

aldatu

Antzekotasuna dela eta oso zaila da sailkapen sistematiko bat egitea. Hala ere goian proposaturikoa da azken aldi honetan onartuena komunitate zientifikoan.

Ekologia

aldatu

Erradiolario mota trofiko ezberdinak daude ozeanoko gune ezberdinetan kokatzen direlako. Dieta ezberdinen artean Nanoherbiboroak, herbiboroak, bakterioboroak, orojaleak, sinbiotikoak eta detritikoak daude.

Ur sakonetan batez ere detritikoak eta bakterioboroak dira, dena den hauek produkzio handiko ozeanoetan ere daude. Sakonera baxuko ur epeletan sinbionteak, orojaleak eta belarjaleak duade. Azken hauek bakarrik ur zutabeko lehenengo 200 metrotan aurkitu ahal dira, hau da, zona fotikoan.

Latitude altuetan diatomeak baino urriagoak dira. Urriak dira baita ere tintinidoak, peolaritak, foraminifero planktonikoak eta ptheropodoak ugariak diren lekuetan.

Gaur egun 400 eta 500 espezie ezberdinen artean daude eta hauek itsaso guztietan zabalduak daude. Espezie hauetatik 200 bat sakonera urriko ur epeletan, 0 eta 200 metro artean bizi dira. Erregio zentro-tropikaletan 40-50 espezie inguru latitude altuko azaleko ur hotzetan bizi dira. 150-200 espezie 200 metro baino sakonera altuagoan bizi dira eta 40-50 espezie artean euribatiarrak dira.

Latitude baxuko ur sakoneko espezie batzuk latitude altuetan sakonera handiagotan bizi dira. Erradiolarioak ur zutabean geruzatuak daude eta banaketa zoogeografiko guzti hauek ur masa zirkulazioen eta zirkulazio ozeanikoen menpe daude. Era honetan erradiolarioen muga zoogeografiko nagusiak korronte tropikal eta subtropikalen konbergentzia mugekin eta gune sakonean hauen osaerarekin bat datoz.

Ur epeleko espezie gehienak konbergentzia tropikalen artean dagoen gune ekuatorialean kokatzen dira eta ur hotzekoak konbergentzia subtopikalen eta poloen arteko guneetan. Gaur egun Polycystineoen sakonera baxuko 8 probintzia eta sakonera altuko 7 probintzia definitu dira.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Erradiolario