Itsas izarra uretako animalia da, itsasokoa. Munduko ozeano guztietan daude espezie ezberdinak. Animalia ornogabeak dira, eta ekinodermo klasekoak.

Nolakoak dira? aldatu

 
Itsas izarren gorputza (barnetik)

Gorputz zapaleko animalia da, normalean nahiko txikiak izaten dira, nahiz eta tamaina ezberdinetakoak egon. Bost besoko animaliak izan arren, batzuetan beso horietan beste baso batzuk sortzen zaizkie. Kolorea ere, tamainaren moduan denek ezberdina dute. Besoen azpian hainbat bentosa txiki edukitzen dituzte. Azpi aldean dute ahoa, erdialdean. Goian berriz uzkia eta madreporazko estalkia dituzte. Gorputz osoa inguratzen dien mintz bat dute, hodi txiki batzuekin arnasa hartzeko. Digestioa kanpoan egiten dute, janaria sabel kanpoan jarri eta digestio guruinak isurtzen dizkiote, digestio-aparatu laburra baitute.

   Ba al dakizu    

Itsas izarren espezie batzuek, bost beso izateaz gain, espeziearen arabera, 10-15 beso ere izan ditzaketela eta beste espezie batzuek, gehienez, 50 beso izan ditzaketela.

Zein koloretakoak eta ze itxura eduki dezakete? aldatu

Koloreei eta formei dagokienez, ez dago forma edo kolore bakar bat, haien artean aniztasun handia eta dibertsitate handia dagoelako, hau da, itxura eta kolore ezberdinekoak izan daitezke, patroi zehatz bati jarraitu gabe. Horregatik, bakoitzak itsas izarra modu ezberdinean imajina dezake, mila mota daudelako eta zaila delako bi aldiz berdina ikustea, baita berdinak izatea ere.

Non bizi dira itsas izarrak? aldatu

 
Ozeano guztietan banatuta egon arren, giro tropikaletan aurkitzea ohikoagoak dira

Itsas izarrak, munduko ozeano guztietan banatuta daude, giro hotz eta tropikaletan. Itsas animaliak baino ez dira, eta ez dago ur gezatako itsas izarrik. Marearteko eremutik azaletik 6,000 metroko sakoneraraino aurkitu daitezke.

Ugalketa aldatu

 
Itsas izarrak, normalean, bost beso edukitzen dituzte.

Sexualki edo asexualki ugaldu daitezke animalia hauek. Ugalketa urteko egun zehatz batzuetan gertatzen da.

Ugalketa sexualari dagokionez, obuluak eta espermatozoideak askatzen dituzte itsasoan, beraz, ernalketa kanpokoa da.

Espezie gutxi batzuetan barne-ernalketa egiten da. Itsas izarrek sexu-organu bereiziak dituzte, baina batzuek hermafroditismoa dute eta espezie hermafrodita gehienek arrautzak txitatzen dituzte, baina gainerako espezieek ez dute guraso-zaintzarik egiten. Gainera, ernaldutako arrautzak nahiko handiak dira.

Ugalketa asexuala, berriz, itsas izar batek beso bat apurtzen badu honetatik beste lau beso atera daitezke, beste itsas izar bat sortuz.

Nola eta zertaz elikatzen dira? aldatu

Itsas izarrak haragijale eta sarraskijale gisa elikatzen dira, hau da, mugimendu moteleko harrapakinak kontsumitzen dituzte, lanpernak edo gasteropodoak, besteak beste. Elikatzeko bi era ezberdinak dituzte; alde batetik, kanporantz itzultzen dira, harrapakinaren gaineko entzima primarioak botatzen dituzte bere ehunak suntsitzeko, eta, behin digestio-zukuek euren lana egiten dutenean, izarrek harrapakinetik geratzen dena xurgatzen dute. Elikatzeko beste modu bat da beste organismo batzuk gorputzaren gainazalean itsasten direla eta harrapakinak azkar iristen zaizkio ahora.

   Ba al dakizu    

itsas izarrek ez dutela odolik

Ze mota daude? aldatu

 
Itsas izarra

2000 mota baino gehiago aurkitu dira mundu osoan zehar. Hauek dira mota batzuk:

  • Labidiaster annulatus
  • Ampheraster alaminos
  • Allostichaster capensis
  • Bythiolophus acanthinus

Bizi zikloa aldatu

Lau faseetan banatzen da haien bizi zikloa. Lehenengoan zigotoa sortzen da kanpo-ernalketaren ondorioz, hau da, aurrerago azaltzen den bezala, ugalketa sexualaren bidez.

Bigarren fasea larben egoera deitzen da. Fase honetan, zigototik enbrioira pasatzen da. Behin enbrioia sortuta dagoela, denbora tarte txiki batean larba bihurtzen da. Itsas izarren kasuan bost larba mota bihurtu daitezke: bipinnaria, brachiolaria, barril formako larba eta braquiolaria gabeko larba.

Hirugarren fasean, metamorfosiaren bidez heldu forma hartzen joango dira, baina oraindik tamaina txikia dute eta oraindik ez dira emankorrak izango.

Azkenengo fasean, heldutasuna lortzen dute (pisu eta tamaina egokia), beraz, ugaltzeko prest egongo dira.

Izena beste hizkuntzetan aldatu

  • Gaztelaniaz: Estrella de mar
  • Ingelesez: Starfish
  • Frantsesez: Étoile de mer